Artxiboa

‘Eguraldiblog’rekin etiketatutako sarrerak

Wifia doakoa izango da Donostiako kaleetan

2011(e)ko Apirilak 7 Iruzkinik ez

Aurrerantzean Wifia doakoa izango da Gipuzkoako hiriburuan, izan ere, Donostiako Wifi sarea hainbat zonetara zabaldu da eta Donostiako txartela duen orok ez du ordaindu beharko. Hauxe izan da gai nagusia Facebookeko horman. Hau eta beste gai batzuk jorratuko ditugu, jarraian!

Donostiako Udalaren Wifi zerbitzu publikoa doakoa izango dela jakinarazi digu horman Itxaso Apraizek esteka honen bitartez. Itxasok gustura hartu du berria, eta horrela esaten zigun horman: “Ze ona!!! Wifia doan Donostian!”.

Beñat Mendietak, berriz, Txomin Rezolak bidaliko argazki eder batekin alaitzen zigun horma. Eta honela esaten zigun: “Zer iruditzen zaizue Txomin Rezolak Donostia-San Sebastiánen ateratako irudi hau? Guretzat, asko gustatu zaigunez, EGUNEKO ARGAZKIA da”. Gisa honetako argazkiak ikusi nahi izatera, Eguraldiblogean eta eitb.com-ek argitaratu berri duen erraminta berrian duzu ikusteko beta. Hemen argazkia:

Donostia. Argazkia: Txomin Rezola

Donostia. Argazkia: Txomin Rezola

Web Enteratek ere gurean parte hartzen zuen, oraingoan Kelerren spot berriarekin. Lelo berria, “El Espíritu de Atotxa – Keler con la Real Sociedad” da. Gozatu bideoaz!

Gainera ondorengo albiste hau ere uzten zigun Web Enteratek, eta bertan irakurtzen genuen Telecinco kateko Gran Hermano saioko lehiakidea izan den Yago izango zela Donostian ostiral honetan.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Badakizue horman zuen zain gaudela eta hiriko albiste guztien berri eman dezakezuela. Guk gure aldetik blog honetara ekarriko ditugu zuek esandakoak. Mila esker eta asteburu on!

Honelako eragina izango luke tsunami batek Donostian

2011(e)ko Martxoak 31 Iruzkinik ez

Tsunami batek Donostian izango lukeen eragina erakusten duen bideo bat izan da aste honetan horman eztabaidatu den gai nagusiena. Hala ere badira bestelako gaiak ere, beraz, ezer baino lehen goazen laburpenarekin!

Lurrikarak eta tsunamiak geroz eta presentzia handiagoa hartzen ari dira munduan, eta horiek sortzen duten beldurra ikaragarria da. Agian horregatik Beñat Mendietak bideo interesgarri hau uzten zigun horman, Donostian Tsunami batek izango lukeen eragina iruditan azaltzen duena. Honela aurkezten zigun Beñatek bideoa: “Bideo benetan ikusgarria. Imajinatzen al duzue nolakoa izango zen tsunami bat hemen?“. Mila esker, Beñat.

Aste honetan, bestalde, Txomin Rezolaren irudi zoragarri batekin alaitu du Donostiako horma Beñat Mendietak. Honela aurkezten zigun irudia: “Txomin Rezolak Donostia-San Sebastiáneko irudi eder hau lortu zuen, eta EGUNEKO ARGAZKIA da; udaberrian gaude, eta nabaritzen da! Paisaia gehiago, hementxe: http://tinyurl.com/llll23”. Badakizue Eguraldiblog-ek gure inguruko argazki bikainak ikusteko beta eskaintzen digula.

Donostia udaberrian. Argazkia: Txomin Rezola

Donostia udaberrian. Argazkia: Txomin Rezola

Beste behin, gure laguna den Musikota Olayak gurean parte hartu du eta esaten zigun Valentzia dagoeneko zortzigarren hiriburua dela, Donostiaren atzetik, www.musikota.com-era bisitak egiten. Mila esker informazio hau guztia emateagatik.

Eta honekin, eta Manu Perezi eskerrak ematen, horman parte hartu baitu, amaitutzat emango dugu gaurkoz azken egun hauetako laburpena. Badakizue Donostiako berriak, argazkiak… eta nahi duzuen guztia partekatu dezakezuela gurekin horman. Guk, geure aldetik, horiek guztiak bildu eta blog honetara ekarriko ditugu. Asteburua ate joka da, ondo pasa eta pozik bizi!

Donostiako Zinemaldiaren webgunea eta Juan Carlos Eguillorren heriotza

2011(e)ko Martxoak 24 Iruzkinik ez

Donostiako Zinemaldiaren webgune berria eta Juan Carlos Eguillor marrazkilariaren heriotza izan dira Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Hori eta gehiago, ondorengo laburpenean aztertuko dugu.

Donostiako Zinemaldirako hilabete dezente falta badira ere, hasi dira dagoeneko lehendabiziko berrikuntzak egiten. Ane Goikoetxeak, esteka honen bitartez, Zinemaldiaren 2.0 webgune berriaren berri ematen zigun. Sare sozialez baliatuz ikusleekin harremanak estutzeko asmoz, Donostia Zinemaldiak hobetu eta eguneratu egin du bere 2.0 webgunea, internautekiko komunikazioa azkarragoa eta arinagoa izan dadin.

Bestalde, Beñat Mendieta albiste txar batekin heldu du da gure hormara, izan ere, Juan Carlos Eguillorrek, Donostiako margolari ezagunak, agur esan zigun atzo. Triste, honela esaten zigun Beñatek: “Juan Carlos Eguillor hil egin da; Donostian jaio bazen ere Bilborekin lotura estua zuen; eta horren adibide garbia da bi bider Bilboko Aste Nagusirako egindako kartela (Hemen uzten dizuet horietariko bat). Besarkada handi bat bidali nahi diet familiari eta lagunei; goian bego”. Guk ere Beñatekin bat egin eta doluminak bidaltzen dizkiegu Juan Carlosen senitarteko guztiei.

Juan Carlos Eguillor

Juan Carlos Eguillor

Web enteratek ere azken egunotan gure horman parte hartu du, oraingoan, kontzertu baten berri emateko. Lotura honen bitartez jakinarazten zigun datorren uztailaren 5ean David Bisbal kantari ezaguna Kursaalean izango dela, eta emanaldiaz gozatzeko sarrerak aste honetan, asteartean, jartzen zirela salgai.

Gaurko posta amaitzeko, irudi eder bat, Beñat Mendietak gure horman utzirikoa. Horrela esaten zigun: “Txomin Rezolaren argazki eder honek udaberrian gaudela gogorarazten digu. Benetan polita, loreen kolorea! Eguneko argazkia da, baina hemen, Eguraldiblogean,  gehiago dituzue”. Mila esker, beñat, irudi benetan zoragarria!

Donostia. Foto: Txomin Rezola

Donostia. Foto: Txomin Rezola

Eta honekin amaiera emango diogu gaurko laburpenari. Zuek jarraitu nahi dituzuen albisteak, argazkiak, bideoak… gure horman uzten, eta guk, astero egiten dugun moduan, zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Dagoeneko osteguna da, asteburua jada hurbil dugu, beraz gozatu eta ondo pasa!

40 El Musical ikuskizuna Donostian, argazki lehiaketa…

2011(e)ko Martxoak 11 Iruzkinik ez

40 El Musical ikuskizun musikala ikusteko sarrerak edo Donostia hiriaren argazkiak izan dira, besteak beste, aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen laburpenarekin!

Beñat Mendietak jakinarazten zigun, esteka honen bitartez, 40 El Musical ikuskizuna ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daudela. Izan ere, datorren ekainean Donostiako Victoria Eugenia antzokia bisitatuko dute. Jakin badakigu milioi bat ikusle izan dituela Musikalak dagoeneko, beraz, ez galdu eta gozatu ikuskizunaz.
Gainera, Pako Kastellanosek Eguraldiblogera bidalitako argazki eder bat eskegi digu aste honetan Beñatek, eta ondorengo hitzak jartzen zituen: “Ederra, benetan, bertan islatu duen zerua! Argazki gehiago, hemen: http://tinyurl.com/llll23”. Mila esker Beñat, benetan argazki ederra!

Donostia. Argazkia: Pako Kastellanos

Donostia. Argazkia: Pako Kastellanos

Eta argazkiekin jarraituz, proposamen txiki bat egiten genizuen. Izan ere, horman astero uzten dugun laburpenean argazki berdina ikusten da beti. Argazki hori zuena izatea gustatuko litzaiguke eta noski, horretarako zuen parte hartzea nahitaezkoa da. Horregatik, atzo hasi eta datorren asteazkenera bitarte argazkien inguruko “lehiaketa” txiki bat antolatu dugu. Horman Donostiako zuen argazkiak eskegi eta astebetean “gustuko dut” gehien dituen argazkiak irabaziko du lehiaketa. Dagoneko hasiak zarete bidaltzen, beraz, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Eta gaurkoz besterik ez. Badakizue adi-adi jarraituko dugula zuek horman jartzen duzuen guztia aztertzen, ondoren bertan esandakoak blog honetara ekartzeko. Mila esker hor izateagatik eta asteburu ona pasa!

Donostiako olatuak edo Demidov Realeko jokalari berria

2011(e)ko Otsailak 17 Iruzkinik ez

Donostian olatuek emandako ikuskizuna eta Demidov, Realeako jokalari berriaren bideo bat izan dira aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen, bada, laburpenarekin!

Herrizaingo Sailak bai atzorako baita gaurkorako ere alerta horia ezarri du, olatuak 3,5 eta 4 metro artekoak izan litezkeelako. Eguraldiak, beraz, protagonismo handia hartu du aste honetan euskal kostaldean, eta bereziki Donostian. Eguraldiblogeko erabiltzailea den Ixabel Brizen argazki eder bat zintzilikatu genuen horman. Hona hemen Ixabelek Donostiako Paseo Berrian ateratako irudia:

Donostiako Paseo Berriko olatuak. Iturria: Ixabel Briz

Donostiako Paseo Berriko olatuak. Iturria: Ixabel Briz

Atzoko eguraldia kontuan izanik, arrakasta izan du argazkiak, eta esaterako, Evangelina Otaeguik horrela esaten zigun: “Qué hermoso espectáculo de la naturaleza!!”. Parte hartzeak asko izan dira, eta guztiak ere aipatzea zaila bada ere, mila esker Monica, Jon, Susane, Itxasne, Manu edo Nataliari, besteak beste.

Gaiaz aldatuz, asteburuan Realaren eta Osasunaren arteko partida bikaina ikusteko beta izan genuen. Beñat Mendietak gurean parte hartu du beste behin, eta ondorengo galderaren bitartez, Demidov Realeko jokalari berriaren irudiak utzi zizkigun: “¿Qué os parece el nuevo jugador txuri-urdin? en el derbi jugó de titular por vez primera, y no estuvo mal no!!!”. Jokalari norvegiarrak lehenengoz 90 minutu jokatu zituen talde txuri-urdinekin, eta nahiko joko ona egin zuela irakurri dugu batean eta bestean. Hemen doakizue bideoa:

Gaurko postarekin amaitzeko, Web Enteratek bi hitzorduren berria ematen zigun: bata Ken Zazpik Larunbatean Zarautzen emango duen kontzertua gogoratzeko eta, bestea, Donostiako Udaletxeak Miramonen OTA jarriko ez duela dioen albistearen berri emateko.

Eta honaino gaurko laburpena. Badakizue nahi beste kontu, bideo, argazki… zintzilikatu ditzakezuela Donostiako Facebookeko horman. Gu adi-adi izango gara eta bertan kontatzen den guztia blog honetan bilduko dugu. Bitartean, onak izan eta datorren astera arte!