Hauteskunde orokorren emaitzak, hizpide Donostian
A20a, eta Donostiako emaitzak, hizpide izan dira azken orduetan Donostiako orrialdean. Hauteskunde emaitzez gain, baina, beste gai batzuk ere, tartean Lipdub lehiaketa eta donostiarron presentzia, izan dira protagonista asteon. Guztiaz jardungo gara ondorengo lerroetan:
Aurreratu genizuen bezala, 2011ko hauteskunde orokorren nondik norako guztiak jarraitu genituen atzokoan eta zuzenean eman genituen bozek utzitako emaitzak: Donostiari dagokionez, Amaiurrek irabazi zituen, PSOE eta PP atzetik zituela. Donostiako jendeak bere babesa eman zion berriari, “atsegin dut” edo edukia partekatuz, eta iritzia emanez. Nagore Minteguik, esaterako, honakoa bota zuen: “Gero eta gutxiago ulertzen dut jendea…”
Intrepid Joy delakoak, bestalde, hauteskundeen inguruko beste informazio interesgarria partekatu zuen gurekin. Botoa eman edo ez, hauteskunde-mahaiaren aurrean erreklamatze aukera badagoela gogorarazi digu eta hori egiteko jarraibideak azaltzeko bideo hau eta beste dokumentu batzuk eskegi zituen Donostiako orrialdean. Eskerrik asko Intrepid Joy!
Donostiarrak, Lipdub lehiaketan eta Mihiluzen
Hauteskundeen kontuengatik ez ezik, beste batzuengatik ere izan da berri iturri Donostia. Batetik, Irati Salsamendi donostiarra Irungo Irati Garmendiarekin izan zen joan den astean Mihiluzen, eta hala kontatu ziguten ETB1eko saiokoek gurean eta argazki hau partekatu zuten.

Irati Salsamendi donostiarra Irungo Irati Garmendiarekin.
Ikusi al zenuten? Zakua eskuratu al zuen Iratik?
Bidean geratu direnak, baina marka ederra eskuratuta, Donostiako hauek dira: ‘Ain’t no mountain high enough’ abestiaren lipdub-arekin hamar finalisten artean kokatzea lortu dute. Azkenean ez da bost finalisten artean kokatu baina, tira, bada zerbait ezta? Hemen duzue bideoa, ona ezta?
Azkenik, Beni Jamelek Donostiako aisialdi eskaintzaren gaineko deskontuak eskaintzen dituen webgune baten berri eman zigun. Hauxe da, interesa baduzue…
Bada hauxe izan da gaurkoz guztia. Hamabost egun barru itzuliko gara blog honetara Donostiako orrialdean jazotako eta esandako guztiak biltzera. Bien bitartean, Facebookeko orrialdean ikusiko dugu elkar! Aupa Donostia! Ondo segi….






Zure iritzia