Artxiboa

‘Donostiako Zinemaldia’rekin etiketatutako sarrerak

Donostiako Zinemaldiko 59. edizioa ezustekoekin amaitu da

2011(e)ko Irailak 26 Iruzkinik ez

Larunbatean Donostiako Kursaalean ospatu zen itxiera ekitaldiarekin amaiera eman zitzaion aurtengo Donostiako Zinemaldiari. Jaialdiak eman duena eta Facebookeko horman aipatu diren beste zenbait gai errepasatuko ditugu gaurko postean. Goazen bada laburpenarekin!

Luxuzko bederatzi egun bizi izan ditugu donostiarrok, urteroko legez, Donostia munduko izar ospetsuenen topagune bihurtu baita. Larunbatean, ordea, agur esan genion Donostiako Zinemaldiko 59. edizioari. Ekitaldi ugari izan badira ere, iragan asteazkenean emanaldi berezi baten berri ematen genizuen, izan ere, Euskal Zinemaren Gaua zuzenean ikusteko beta eskaintzen genizuen. Hitzordua Victoria Eugenia antzokian zen, eta gaueko protagonista nagusia, berriz, Elias Querejeta euskal ekoizle ezaguna, Zinemira Sariaren irabazlea.

Asko izan dira Donostiara gerturatu eta alfonbra gorritik desfilatu duten izarrak, Antonio Banderas, Miguel Angel Silvestre edo Géraldine Chaplin aktoreak, besteak beste.

Larunbat iluntzean zuzenean ikusi ahal izan zen Zinemaldiaren itxiera ekitaldia, eta zirrara uneak eta ezusteko handiak bizi izan ziren Kursaalean, izan ere, epaimahaiak zinema ausartia saritu zuen edizio berri honetan. Kinielen artean ez bazegoen ere, Isaki Lacuestaren “Oinkada Bikoitzak” lanak eskuratu zuen Urrezko Maskorra, eta Zinemaldiaren golardorik handienaren irabazlearen izena ezagutu zenean, prentsa aretoan txistuak entzun ziren. Zuzendariak, ordea, ez entzunarena egin zien kritikei eta jendeak pelikula ulertuko duela esan zuen.

Guk, geure partetik, Zinemaldiaren itxiera ekitaldiko irudi batzuekin datorren urtera arte agurtuko dugu Donostiako Zinemaldia.

Donostian, gastronomia-zientzien lehen fakultatea

Gaurtik aurrera, gainera, Donostia gastronomiaren topaleku bilakatuko da, izan ere, gaur bertan inauguratu dute gure hiriburuan Basque Culinary Center gastronomia-zientzen lehen fakultatea. Mundu osoko lehen titulu unibertsitarioa eskainiko du fakultate horrek gastronomia alorrean. Esteka honetan dituzue xehetasunak.

Iragan astean espaziotik iritsitako objektu hegalari ezezagunak heldu ziren Donostiara, estralurtarrak Kontxako badian hartu baitzuten. Ikusi Luis Hernandez Camara errealizatzaile gipuzkoarraren azken lan harrigarria.

Txuri urdinak, etxetik kanpo punturik gabe

Iragan asteazkenean etxeko lehen garaipena lortu zuen Realak Granadari 1-0 irabazi ostean. Atzo berriz, zorteak ez zion askorik lagundu talde txuri-urdinari eta esku hutsik itzuli zen Mallorcaren aurka 2-1 galdu ostean.

Datorren igandean egun handia da euskal taldeentzat, izan ere, urteroko derbia ospatuko da. Txuri-urdinen eta zuri-gorrien arteko derbia ez-ohiko ordutegian jokatuko da, eguerdiko 12:00etan, Anoetan, beraz, donostiarrok, denok Reala animatzera!!!!

Amaitzeko ETB-2ko El Conquistador del Aconcagua saioko lagunek gaur gauen egingo den Conquis, La Aventurasaioan parte hartzeko deia luzatzen ziguten. Iruzkinaren arabera,  publikoaren zihoan autobusa Bilbotik irten eta Eibarren eta Donostian geldialdiak egingo ditu.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Zinemaldian ederto pasa duzuelakoan, eta hemendik aurrera ere gure Facebookeko orrialdean parte hartzen jarraituko duzuelakoan, besarkada handi bat bidaltzen dizuegu. Ondo izan eta pozik bizi!!

Donostia 2011ko Zinemaldirako azken ukituak ematen ari da

2011(e)ko Irailak 13 Iruzkinik ez

Donostiako Zinemaldiak irailaren 16an, ostirala, irekiko ditu ateak. Zinemaren hitzorduaz eta Kontxako Banderaz arituko gara, besteak beste, gaurko laburpenean. Goazen laburpenarekin!

Iragan igandean jarri ziren salgai 2011ko Zinemaldirako sarrerak. Zinemaldi Plazako eta Kursaal zentroko leihatiletan, Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet bidez erosi ahal dira. Astelehenean jakin genuen 45.000 sarrera saldu zituztela Zinemaldirako. Arrakasta itzela izaten ari da, beste behin, jaialdia.

Atzo bertan Ane Goikoetxeak Donostiako Facebookeko orrialdean parte hartu zuen eta esteka honen bidez jakitera ematen zigun Donostiako Udalak 800 sarrera doan emango zizkiela langabetu donostiarrei 59. Donostiako Zinemaldira joateko. Ondorengo hitzak gehitzen zituen Anek: “Lagunok, asko gara langabetuak eta begira zer ikusi dudan!! Egia izango ote da??”.

Donostiako Zinemaldiak Facebookean, Festival de San Sebastian izenburupean, argazki lehiaketa bat jarri du abian eta amaiera ekitaldirako gonbidapenak zozkatzen dituzte. Horretarako Zinemaldian ateratako argazkiak bidali eta lagunei argazki gogokoenaren alde bozkatzeko esan beharko diezue.

Donostiako Zinemaldia datorren ostiralean hasiko bada ere, iragan igandean jaia izan zen nagusi Gipuzkoako hiriburuan, Kontxako Bandera ospatu baitzen. Egun batzuk lehenago Astillero Kontxako Banderatik at utzi zutela jakin genuen, eta egunean bertan zuzen zuzenean ikusi ahal izan genuen zazpi traineruen norgehiagoka, zeinetan Urdaibaik garaipen ikusgarria lortu zuen. Zorionak, beraz, bihotz bihotzez bermeiotarrei!

Eta musika ere izan dugu hizpide aste honetan Facebookeko orrialdean. Itxaso Apraizek Primal Scream taldea azaroaren 5ean Donostian izango dela gogorarazten zigun eta taldearen abestietako baten bideoa eskegitzen zigun. Hemen duzue “Can´t go back”:

Musikota.com-ek ere, beste behin, esteka honekin horman parte hartzen zuen. Bertan iragan uztailaren 29an Bon Jovi kantari ezagunak Donostiako Anoetako estadioan emandako kontzertuaren irudiak daude ikusgai.

Eta honekin agur esateko garaia heldu da. Gogoratu ostiraletik aurrera zinemaren munduko pertsonaiak izango ditugula gure hirian. Animatu argazkiak atera eta gure Facebookeko horman igotzera, denok elkarrekin gehiago gozatuko dugu eta Donostiako Zinemaldiaz. Mila esker hor izateagatik eta pozik bizi!

Donostiako Zinemaldiko sarrerak, erdi prezioan gazteentzako

2011(e)ko Abuztuak 31 Iruzkinik ez

Gazteek erdi prezioan erori ahal izango dituzte Donostiako Zinemaldiko sarrerak. Gai hau eta beste gai batzuk jorratuko ditugu gaurko postean. Goazen!

Zinemarekin urteroko hitzordua geroz eta hurbilago dago. Irailaren 16tik 24ra ospatuko da aurtengo Donostiako Zinemaldia, eta dagoeneko hasi dira jaialdiaren inguruko aurreneko albisteak.
Ikusle gazteak erakarri nahi ditu aurtengo Zinemaldia. Hori dela eta, deskontu handiak eskainiko dizkie sarrerak Gaztetxartelarekin erosiko dituzten ikusleei.

Bestalde, esteka honen bitartez aditzera ematen genuen abuztuaren 25etik irailaren 8ra arteko epea dutela hiriko ostaleriek eta merkatariek euskara ikastaroetan izena emateko. Jesus Arozenak albistearen inguruko iruzkina uzten zuen horman: “Orain euskaldun guzti horiek euskara kalean erabiltzea falta da.Gora Euskal Herria euskalduna”.

Eta albiste txar baten berri ere ematen genuen Facebookeko orrian. Adin txikiko batek sexu erasoa salatu zuen Donostian. Neskatoa Donostiako Hospitalera eraman zuten. Azken 10 egunetan Donostian izandako bigarren sexu erasoa da hau.

Eta albiste latz honekin, eta Rocio Gomezi besarkada bat bidaliz, gure Facebookeko orrian parte hartu duelako, agur esateko ordua heldu da. Eskerrik asko gurean parte hartzeagatik, eta jarraitu.