Artxiboa

‘Donostiako Aste Nagusia’rekin etiketatutako sarrerak

Donostiako Aste Nagusiaren azken txanpa patata-tortillekin hasi dugu

2011(e)ko Abuztuak 19 Iruzkinik ez

Donostian Aste Nagusiko azken txanpan gaude, dagoeneko, baina oraindik badugu denbora gure hiriko jaietaz gozatzeko. Gaur, ostirala, eta biharko eguna ditugu aurrean… eta gero, igandea atseden apur bat hartzeko ;-) Ikus dezagun Donostiak Facebooken duen orrialdean zer komentatu duen jendeak azken egunotan.

Hesian aipatu dugunez, donostiar askok hartu dute parte Donostiako patata-tortilla lehiaketan. Bideo batean, hemen batean duzuen irudietan, ekitaldi honen inguruko informazioa duzue. Gose al zaudete? :-)

patata-tortila-lehiaketa

Beñat Mendietak Donostiako argazki eder bat, Jose Luis Sotok egindakoa, partekatu du, gaur goizean, hesian. Berak aipatu duen moduan, gure Donostia eder-eder dago, nahiz eta zerua gris egon, jaietan: barrakak dira protagonistak bere irudian. Argazkietako webgune batean aurkitu ahal dugu argazki hau eta beste zenbait. Hemen duzue Beñatek orrialdean jarri duena:

Jose Luis Soto da argazki honen egilea.

Jose Luis Soto da argazki honen egilea.

Gaur gauean, Ane Zabalak esan duen moduan, Melendi asturiarraren kontzertua dugu Saguesen. Berak artista horren abestietako bat utzi du hesian: “Caminando por la vida“. Entzun hementxe:

Honela amaituko dugu gaurko laburpena. Badakizue, ostirala izanik gauza bakarra izan behar dugu burlan: asteburuaz ahalik eta gehien gozatzea. Horretarako dira jaiak!! Oraindik gaur eta bihar dugu primeran pasatzeko. Gora Donostia! Eskerrik asko! ;-)

2011ko Donostiako Aste Nagusia: gaur gauean, Su Ta Gar Saguesen

2011(e)ko Abuztuak 17 Iruzkinik ez

Donostiako jaiek euren bosgarren eguna dute gaur, eta Donostiako Facebookeko orrialdean Donostiako Aste Nagusia ospatzen jarraitzen dugu. Gauean, Su Ta Gar taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu, eta, bitartean, atzo gure umeek izandako ekitaldiak eta piraten abordaia gogoratzeko denbora izango dugu. Hona hemen gaurko laburpena.

Gaur gauean, Itxaso Apraizek hesian nabarmendu duenez, 23:45etik aurrera, Saguesen, Su Ta Gar talde eibartarra izango dugu ikusgai; hori dela eta, Itxasok banda honen abestirik ezagunenetariko bat partekatu du hesian: “Itxaropena”; Itxasoren ustez, “Su Ta-ren abestirik onena” da hau, “… edo niri gehien gustatzen zaidana, behintzat“, aipatu zuen. Hona hemen kanta hori:

Atzo, hesian Beñat Mendietari esker ikusi dugunez, umeak izan ziren jaietako protagonista nagusiak; ekitaldi asko izan zituzten Donostiako txikienek egunaz gozatzeko, eta, urtero gertatzen den moduan, bizikleta festak izan zuen arrakastarik handiena. Hona hemen bideoa: umeak Donostiako jaietan. “Harrobia zaindu behar dugu -esan du Beñatek, ume horien inguruan-; etorkizuneko jaiak euren esku egongo dira“.

bizikleta-festa-donostia

Astelehenean, denok dakizuenez, Donostiako jaiek ekitaldirik jendetsu eta dibertigarrienetako bat bizi izan zuten: piraten abordaia. Zurekin partekatu genituen, atzo, piraten heldueraren irudiak, hementxe: piraten abordaiaren bideoan. Ikaragarria izan zen!! ;-)

piraten-abordaia-bideoa

Honenbestez, agur esango dizuegu; laster egongo gara hementxe, zuekin, eta donostiar guztiekin, gure Aste Nagusia ospatzen jarraitzeko. Agur bero bat, eskerrik asko eta gozatu!!

Realak, Philippe Montainer, entrenatzaile berria aurkeztu du Anoetan

2011(e)ko Ekainak 9 Iruzkinik ez

Philippe Montainer, aurrerantzean Realeko entrenatzailea izango dena aurkeztu dute aste honetan Anoeta Estadion eta pozik agertu da Donostiako talde txuri-urdina zuzentzeko aukeraren aurrean. Hau izan da aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu den gaia, baina badira beste batzuk. Goazen laburpenarekin!

Atzo aurkeztu zuten Jokin Aperribay Realeko presidenteak eta Lorenzo Juarros Loren kirol zuzendariak, Philippe Montainer, hemendik aurrera talde txuri-urdina zuzentzeaz arduratuko dena. Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izan zen eitb.com-en.

Jesus Ripa Coachingek esteka hau komentatzen zuen eta betiere bere hitzen arabera, Realeko entrenamenduetan Coaching-a aplikatzeko proposamena luzatzen zuen, bere ustez, horrela lortuko baitu taldeak arrakasta. Maria Piedadek ondo ikusten zuen Jesus Ripak esandakoa eta jendea animatzen zuen. Ikusiko dugu nola moldatzen den frantziarra talde txuri-urdinarekin.

Joseba Uriartek, berriz, albiste on baten berri ematen zigun horman, izan ere, hemendik aurrera, intxaurrondotarrek euren igerileku propioa izango dute. Horrela esaten zigun Josebak: “Dagoeneko badugu gure igerileku propioa, eta ez nolanahikoa gainera!! Hemendik aurrera ez dugu beste auzo batera mugitu beharko!! Aupa Intxaurrondo!”. Ostirala bitarte sarrera doakoa da, beraz, animatu eta ikusi eraikin berria barrutik.

Amaia Fernandezek esteka hau uzten zigun horman, eta bertan irakurtzen genuen ekainaren 11n, larunbata, Easo Plazan Bizikleta Merkatu Berezia egingo dela. Amaiak esaten zigun, ez zekiela zer egin bere bizikleta zaharrarekin, eta noski, hitzorduan izango dela. Aukera paregabea da bizikletan saltzeko, erosteko edo trukatzeko.

Amaitzeko Gerard del Cuerpok horman parte hartzen zuen eta aurten Donostiako Aste Nagusia zein egunetan izango zen galtzen zigun. Jaiak abuztuaren 13tik 20ra ospatuko dira, eta horren inguruko informazioa jaso, edo edozer komentatu nahi duzuela, 2011ko Donostiako jaiak izeneko hitzordua sortu dugu horman. Animatu eta gonbidatu zuen lagunak Donostiako Facebookeko lagun egitera, ia jaietarako 2.000 lagun izatera heltzen garen!

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Datorren astean Donostiaren inguruko berri gehiago izango ditugu, bitartean ondo segi eta besarkada bat guztioi.