Artxiboa

‘Donostia International Physics Center’rekin etiketatutako sarrerak

Reala, Ciberbulling kongresua, Zinemaldia, San Telmo…

2010(e)ko Maiatzak 14 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Udaberriko agur eguzkitsuak!

Horrela hasi nahi izan dugu, izan ere, udaberritik gutxi dugu azken egun hauetan. Gainera, hori gutxi balitz, Euskalmet-ek ez du batere eguraldi onik iragartzen gaur gauerako, kalera ateratzekotan bazara aterkia gainean eramatea gomendatzeko aprobetxatuko dugu.

Donostian euria ari duenean, ondoan argazki kamera izanez gero, argazki ederrak egiteko aukera izango zenuke, eta bestela ikusi lagin moduan jarri duguna.

Donostia. Argazkia: Ixabel Briz Sanchez

Donostia. Argazkia: Ixabel Briz Sanchez

Donostiako taldeko horman jasotakoen bildumari ekiteko, datozen egunerako planak egiteko argibideak ekarri ditugu. Asteko agenda, maiatzak 10-17

Horretaz gainera, urteurrena ere ospatzeko moduan gaude, Pedro Miguel Etxenike eta konpainiak seguru ondo baino hobeto prestatu dutela urtebetetzea, izan ere Donostia International Physics Center-ek 10 urte bete ditu.

Bestalde, Donostiako Jazzaldiaren zain egoteaz gainera, José Félix Basozabal-ek Gasteizko 34.Jazz Jaialdiaren gaineko informazioa esquían digu horman bertan.

Jaialdi batetik, beste batetara, Amstel Surfilm Festibal-ek jada 30 filme baino gehiago jaso baititu jada.

58. zinemaldia kartela

58. zinemaldia kartela

Oraingo honetan ere jaialdia hizki larriz idazteko moduan gaude, gainera, glamour eta guzti dugu Donostiako nazioarteko 58.zine jaialdia. Zinemaldiko kartela aurkeztu dute eta emakumezko batek hartzen du guztia.

Orain, butaka utzi eta kirol apur bat ere ondo etorriko zaigu, izan ere Real-ak Queco Piña-ren fitxaketaren gainean aritu da asteon.

Martín Lasarte: “Ezer baino gehiago, irabaztea behar dugu”

Guztia giro onean eta kiroltasunarekin ospatutako partidak ez direlako, bestelako gai beltzak ere jorratu behar ditugu. Kursaal-eko kongresu aretoan Ciberbulling kongresua antolatu dute Donostian maiatzaren 20, 21 eta 22an.

Horrela idatzi du Fernando-Erlantz Vidal-ek:”Buenas, estamos montando en Medina del Campo, Valladolid, una Peña de la Real, lo puedes ver en www.errealamedina.com y también va a ser en poco una Sociedad Gastronómica donde vamos a poder hacer comidas, etc… Estás invitado a participar, y si conocéis a alguien de la zona interesado decídselo. Saludos. Fernando.”

Orain, sofan etzango gara eta bertatik kresala jasoko dugu, izan ere, asteon ETBko Kresala saioan gipuzkoako hiriburutik egin baitute.

Pedro Garcia Larragan. KRESALA. ETB.

Pedro Garcia Larragan. KRESALA. ETB.

Iragan astean La Furako azken lana iragartzen genuen, eta asteon Aduriz (Mugaritz) eta Pep Gatell (La Fura)-koen ahotik esperimentu gastronomikoa zertan bukatu den jakin dugu.

San Telmo museoak jada, musutruk jasotako 1.200 pieza berri jaso ditu hiritarren eskutik.

Eszenatoki bera dugun honetan, San Telmon bertan kanpoko aldean kokatzen gara eta fatxadari begira geratuz gero kolore berdea nagusitzen ikusiko dugu.

Mokadutxo bat gustura hartuko genuke eta horretarako Gaztelubide elkartera jo dezakegu, jan eta kantatzeko topaleku ezin hobea.

Mukuzapi Arrantzalek ere berea utzi digu horman, argazki formatoan ekarritako oparia utzi digu beraz.

Momentuz, besterik ez.

Asteburu ona opa dizuegu.