Artxiboa

‘Bon Jovi’rekin etiketatutako sarrerak

Donostia 2011ko Zinemaldirako azken ukituak ematen ari da

2011(e)ko Irailak 13 Iruzkinik ez

Donostiako Zinemaldiak irailaren 16an, ostirala, irekiko ditu ateak. Zinemaren hitzorduaz eta Kontxako Banderaz arituko gara, besteak beste, gaurko laburpenean. Goazen laburpenarekin!

Iragan igandean jarri ziren salgai 2011ko Zinemaldirako sarrerak. Zinemaldi Plazako eta Kursaal zentroko leihatiletan, Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet bidez erosi ahal dira. Astelehenean jakin genuen 45.000 sarrera saldu zituztela Zinemaldirako. Arrakasta itzela izaten ari da, beste behin, jaialdia.

Atzo bertan Ane Goikoetxeak Donostiako Facebookeko orrialdean parte hartu zuen eta esteka honen bidez jakitera ematen zigun Donostiako Udalak 800 sarrera doan emango zizkiela langabetu donostiarrei 59. Donostiako Zinemaldira joateko. Ondorengo hitzak gehitzen zituen Anek: “Lagunok, asko gara langabetuak eta begira zer ikusi dudan!! Egia izango ote da??”.

Donostiako Zinemaldiak Facebookean, Festival de San Sebastian izenburupean, argazki lehiaketa bat jarri du abian eta amaiera ekitaldirako gonbidapenak zozkatzen dituzte. Horretarako Zinemaldian ateratako argazkiak bidali eta lagunei argazki gogokoenaren alde bozkatzeko esan beharko diezue.

Donostiako Zinemaldia datorren ostiralean hasiko bada ere, iragan igandean jaia izan zen nagusi Gipuzkoako hiriburuan, Kontxako Bandera ospatu baitzen. Egun batzuk lehenago Astillero Kontxako Banderatik at utzi zutela jakin genuen, eta egunean bertan zuzen zuzenean ikusi ahal izan genuen zazpi traineruen norgehiagoka, zeinetan Urdaibaik garaipen ikusgarria lortu zuen. Zorionak, beraz, bihotz bihotzez bermeiotarrei!

Eta musika ere izan dugu hizpide aste honetan Facebookeko orrialdean. Itxaso Apraizek Primal Scream taldea azaroaren 5ean Donostian izango dela gogorarazten zigun eta taldearen abestietako baten bideoa eskegitzen zigun. Hemen duzue “Can´t go back”:

Musikota.com-ek ere, beste behin, esteka honekin horman parte hartzen zuen. Bertan iragan uztailaren 29an Bon Jovi kantari ezagunak Donostiako Anoetako estadioan emandako kontzertuaren irudiak daude ikusgai.

Eta honekin agur esateko garaia heldu da. Gogoratu ostiraletik aurrera zinemaren munduko pertsonaiak izango ditugula gure hirian. Animatu argazkiak atera eta gure Facebookeko horman igotzera, denok elkarrekin gehiago gozatuko dugu eta Donostiako Zinemaldiaz. Mila esker hor izateagatik eta pozik bizi!

Jazzaldia amaituta Aste Nagusia baino lehen Bon Joviren txanda Donostian

2011(e)ko Uztailak 27 Iruzkinik ez

Amaitu da aurtengo Donostiako jazzaldia eta Aste Nagusia heldu bitartean, iada gutxi geratzen den arren, oraindik baditugu hainbat zita hirian. Jazaldiak 115.000 lagun bildu ditu eta balantzea oso ona izan da, bai entzule kopuruagatik, baita artisten mailagatik ere. Hasiera egunean gure horman esan genizuen bezala, B.B. King handia izan genuen gure artean eta urrezko itxiera berriz, Cyndi Lauperren emanaldiak eman zion. Euria-euri, zinez jendetsua izan da Donostiako jazzaldia.

Bestalde, gaur bertan eman dizuegu albistea: 150 pertsona baino gehiago ari dira Bon Jovik ostiralean Anoetan emango duen kontzerturako prestaketa lanetan. Eta sinesgaitza badirudi ere, eguraldi iragarpenak ez du auririk aurreikusten beraz, badirudi, Amaia Cuesta eta beste milaka lagunen nahia beteko dela eta gau gogoangarria izango dela ostiralekoa. Zuk sarrera erosi ez baduzu, ez itxaron, oraindik hogei eurotan ere badaude batzuk. Hona hemen, bideoan, Bon Joviren kontzerturako lanak, Anoetan.

Eta Aste Nagusia heltzeko irrikaz zaudeten guztiontzat Ane Goikoetxeak Donostiako horman partekatu duen albistea: Su Artifizialen 48. Nazioarteko Lehiaketa aurkeztu da gaur. Anek dioen bezala, ‘Ea aurtengoan nork irabazten duen!‘.

Eta amaitzeko, Transistoria.comek egindako bideo hauxe aukeratu dugu aste honetako laburpenean. Bertan, tilt-shift teknika erabiliz, hiriko bazter guztiak goitik begiratuta ikus-genitzake eta badirudi Donostia miniaturazko herri handia besterik ez dela. Benetan polita ikus-entzunezko lana. Egun batzuk barru izango duzue berriz ere gure berri. Bitartean poztu ezazue aldartea, azkenean eguzkia aterako da eta! Eskerrik asko eta laster arte, ongizan! ;-)

Wilco Donostian, Odon Elorzak graffitiak eta pintadak salatu ditu…

2011(e)ko Maiatzak 5 Iruzkinik ez

Wilco seikote estatubatuarra Donostiara itzuliko dela eta Odon Elorzak hiriko hainbat guneetan dauden pintada eta graffitien aurrean egindako salaketak, horiek izan dira aste honetan horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen laburpenarekin!

Gaztea atariak kontatzen zigun, esteka honen bitartez, Wilco talde estatubatuarra Donostiara etortzeko zurrumurruak zebiltzala. Albisteak zioen Madrilen eta Bartzelonan arituko dela aurretik Wilco taldea, eta ondoren Gipuzkoako hiriburura etorriko dela. Gazteak hurrengo egunean albistea baieztatzen zuen beste lotura honekin, eta horrela esaten zigun: “Ostiralean jarriko dituzte salgai Wilcok Donostian emango duen kontzerturako sarrerak”. Azkar ibili talde estatubatuarraren kontzertura joan nahi izatera.

Gainera, Donostiako alkateak, Odon Elorzak, hiriko hainbat gunetan ugaritzen ari diren graffitiak eta pintadak salatu dituela kontatzen genizuen ondorengo bideo honen bitartez.

Beñat Mendietak ere, beste behin, gurean parte hartzen zuen Donostiako argazki eder batekin eta horrela esaten zigun: “Donostia-San Sebastiánetik bidali du Txomin Rezolak irudi eder hau, “Betekada” izenekoa, eta EGUNEKO ARGAZKIA da guretzat. Benetan, beteta dago bertan Donostiako portua! Hementxe, irudi gehiago: http://tinyurl.com/3mdhmvm”. Badakizue argazki gehiago ikusi nahi izatera argazkiak eta bideoak igotzeko erreminta berria duzula martxan eitb.com-en. Hemen argazkia!

Donostiako portua. Argazkia: Txomin Rezola

Donostiako portua. Argazkia: Txomin Rezola

Bestalde, esteka honekin Beñat Mendietak jakinarazten zigun Primitibako Sari Nagusiak 153.065 euro uzten zituela Donostian. Hitz hauek uzten zituen horman: “7 euro gastatu eta 150.000 euro irabazi; a ze negozioa! Zorionak irabazleari, jeje, a ze inbidia!”. Beraz, saridunaren izena ez badakigu ere, zorionak bidaltzen dizkiogu hemendik.

Amaitzeko Gazteak ondorengo galdera luzatzen zuen: “Bon Jovi hankamotz iritsiko al da Donostiara?”. Izan ere, albiste honekin ezagutarazten zigun Richie Sambora gitarrista desintoxikazio klinika batean sartu dutela alkoholarekin arazoak dituelako.

Eta zurrumurru honekin amaiera emango diogu gaurko postari. Zuek jarraitu horman parte hartzen, eta guk gure aldetik zuek esandakoak blog honetara ekarriko ditugu. Ondo izan eta pozik bizi!

Trafikoa, FEIS-food-a eta Bon Jovi

2010(e)ko Urriak 28 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Udazkena aurrera doan heinean, aldaketak datoz eta horietako bat ordu aldaketarena da, beraz, asteburuan adi igande goizerako egiten dituzuen hitzorduetan, bestela, agian ez zara dagokizun orduan iritsiko. Ordubete atzeratuko ditugu erlojuak eta tarte horretan norberak ikusiko du zertan ematen duen denbora hori. Orain, astero moduan, Donostiako orrialdeko hesian jasotako batu eta ohiko laburpena dakargu gurera.

Mark Burns:“Astelehenean azterketa. Donostiako trafikoari nota jarri behar zioten Civitaseko teknikariek, zer aterako duela uste duzu? Nota ona jarriko zioten…”

Donostia-San Sebastián: “Ostegun honetan, arratsaldez, Donostiako Hotel Barceló-Costa Vascan FEIS-food ekitaldia ospatuko da, facebookeko zaleak eta sukalde kontuak maite dituztenak batuko dira bertan. Bertara joan nahi baduzu, jarraian nola, noiz, non eta nola egin behar duzun azaltzen da.”

Donostia-San Sebastián: Donostiarra bazara eta bertan edo kanpoan egonda ere, hiri zoragarri honetan gertatzen den ororen jakitun egon nahi baduzu, ohar, deialdi, albiste, edota iritziak bidaltzera animatu zaitez eta gero, hesian jasotzen duguna, hona, blog-era ekarriko dugu. Eskerrik asko. Jada, ia 400 lagun gara.”

Donostia-San Sebastián:Bon Jovi, 2011n Donostian. Joango zara?”

Besterik gabe asteburu ona igarotzea opa dizuegu, eta jakina hemen ez bada, orrialdeko hesian elkartuko gara. Bitartean ondo izan

Categories: Agenda, Albisteak Tags: , ,