Artxiboa

‘argazkiak eta bideoak igotzeko eitb.com-en orrialdea’rekin etiketatutako sarrerak

Donostia Aste Nagusirako prestatzen hasi da

2011(e)ko Ekainak 23 Iruzkinik ez

Donostia dagoeneko hasi da Aste Nagusian pentsatzen, eta horretarako erronka berri bat jarri dugu martxan: jaien egun handirako Facebookeko orrian 2.000 lagun izatea. Hau eta beste gai batzuk aztertuko ditugu gaurko laburpenean.

Uda heldu da, eta berarekin udako oporrak eta herriko jaiak. Donostian ere ez gara gutxiago izango, eta dagoeneko hasi gara Donostiako Aste Nagusirako lehen prestaketekin. Facebookeko orrialdean erronka polit bat jarri dugu abian, Donostiako jaiak 2011 izenekoa, izan ere, gure helburua jaietan gertatzen den guztiaren berri izatea da. Horregatik, ea guztion artean orriak 2.00 lagun izatea lortzen dugun, Donostiakoak gara eta! Animatu zuen lagunak “Gustuko dut” botoiari ematea.

Eta jaiekin loturik, Olatz Gartziak azken urteotan Donostian arrakasta handia lortzen ari diren Donostiako Piraten inguruko albiste bat uzten zigun horman. Albistearen arabera, eta bi finalerdiak egin eta gero, dagoeneko hautatu dituzte Piraten Aste Nagusian Trinitate plazan kontzertua eskainiko dituzten taldeakSkakeitan (ikusleek hautatutakoa), Oreindik eta Gaueko itzalak. Olatzek, jaietako gozoz, horrela esaten zuen: “Badatorrela badatorrela!! Aupa Donostiako piratak, aurten ere jai handia egingo dugu!!!”.

Beñat Mendietak, berriz eguneko irudi eder bat zintzilikatzen zigun horman, Txomin Rezolak argazkiak eta bideoak igotzeko eitb.com-en orrialde berrira igotakoak. Hitz hauekin aurkezten zigun argazkia: “Gaur, uda hasteko, zeruan hodeiak izango dira protagonistak. Hori bera gertatzen da EGUNEKO ARGAZKIAn, Txomin Rezolak Donostia-San Sebastiánen harrapatutako irudian… baina horrek ez dio edertasunik kentzen. Hementxe, gehiago: http://www.eitb.com/erabiltzaileak/argazkiak/eguraldia-natura/”. Gozatu argazkiaz!

Donostia. Argazkia: Txomin Rezola

Donostia. Argazkia: Txomin Rezola

Gime Herbonek ere gurean parte hartu du aste honetan, eta Jose Herbonek Donostian jarriko duen “Un Tango Llamado Mujer erakusketara gonbidatzen gintuen. Gainera, erakusketaren kartela eta esteka hau zintzilikatzen zigun horman. Maria Strata Lanerik iruzkin bat uzten zuen honen inguruan. Joateko asmoa baduzue, hemen kartela:

Kartela. Un Tango Llamado Mujer

Kartela. Un Tango Llamado Mujer

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Gogoratu erronka lortu behar dugula, eta horren harira, Donostiako jaien inguruko albiste eta kontu guztien berri jakin nahi dugula. Mila esker eta pozik bizi!