Real, Malaire, Alderdi Eder, Surfilm jaialdia eta “Visible Donostia 2010″
Egun batzuren bueltan, hemen gaituzu beste behin ere Donostiako orrialdean izandako azken emarien laburpena emateko prest.

Malaire erakusketa
Lehenik eta behin, gaurtik aurrera zabalik egongo den erakusketa baten berri eman nahi dizuegu: medicusmundik Malaire izeneko erakusketa inauguratuko du Donostian, Afrikako malaria arazoari hurbilketa. Gaur, ekainak 11, medicusmundi gipuzkoak Malaire. Kinsashara bidaia izeneko argazki-erakusketa inauguratuko du Kutxa Boulevard Aretoetan (Boulevard, 1). Oraingoan, gipuzkoar-elkarteak Txelu Angoitia argazkilari bizkaitarraren 24 koloredun irudi bilduma aurkeztuko du.

Malaire erakusketa
Bestalde, pantaila handira begira jarriko gara eta hirian bertan izango dugun estreinaldiaren albistea jaso dugu: ‘The Cove’ lanaren estreinaurrekoa, Donostiako Surfilm jaialdian. Japonian egiten duten delfinen hilketa salatzen du. Bertako hainbat zinema aretotik filma kendu behar izan dute, talde ultra nazionalisten mehatxuengatik. Aste honetan estreinatuko da geurean.
Eserleku erosoa lortu dugunez, pantaila handira begira jarraituko dugu: Torregrossaren film labur batekin hasi da ‘Visible Donostia’ Zinema, erakusketak eta kontzertuak antolatu dituzte Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexual kultura lantzen duen Donostiako lehen jaialdian.
Musikazaletuek ere badute agendan apuntatzeko hitzordu garrantzitsua. Guns ‘N Roses Donostiara dator. Axl Rose eta bere taldea “Chinese Democracy World Tour” birarekin helduko dira Anoeta belodromora urriaren 10ean. Sarrerak ekainaren 4an jarriko dituzte dira salgai Ticketmasterren 55 euroren truke.
Uda aroan sartuko garen honetan, hiritik eroso eta sano ibiltzeko ekimena ere gurera iritsi da: “Se vende bici de segunda mano” horrela dio lerroburuak. Bizitruk-ek larunbatean bigarren eskuko bizikletak oso prezio onean eskainiko ditu.
Bestalde, batzuk, bikini operazioan buru belarri sartuta eta beste Aldedi Ederreko palmondoak itxura aldatzen.
Eta orain bai, Reala, Lehen mailara igotzeko ibilbidearen bilduma: lehenik eta behin EITBk eta Realak zaleei eskerrak emateko egindako Spot-a ikusgai duzue.
Odon Elorza: “Igoera berandura arte ospatuko dugu”.
Xabi Prieto (Reala): “Une oso onak bizitzen ari naiz”. Rivasek Celta aurkari arrikustsua izan daitekeela ohartarazi du eta konzentrazio falta larrutik ordainduko luketela.
Lehenengo Mailara igotzeko %0,04 falta zaio Realari.

Iladak Anoeta
Reala: Zaleen harrera beroa Loiuko aireportuan eta Zubietan.
Martín Lasarte (Reala): ‘Helburutik gertu gaude’ (jatorrizkoa gaztelaniaz).
Reala-Cadiz: Zaleak Ramon de Carranzan garaipena ospatzen.
Andoni Egañak bertso-afari batean ospatuko luke Realaren igoera.
David Bisbal eta Andoni Realaren ereserkia abestu dute.
Igande honetan, 19:50aren inguruan, Reala Lehen Mailara bueltatuko da. Hiru urtez amestutako partida, ekainaren 13an 18:00etan izango da.
Reala-Celta: Reala Lehenengo mailara igotzen ikusteko sarrerak lortzeko ilarak.
Honenbestez, datorren astera arte agurtuko gara.
Ah! Hori bai, aupa Real!!!
Txuri urdin maitea!!!
Asteburu on-ona igaro dezazuela opa dizuegu.









Zure iritzia