Hauteskunde orokorrak Donostian, zuzenean jarraituko ditugu!
Azaroaren 20an 2011eko hauteskunde orokorrak izango ditugu Donostian, eta udal hauteskundeekin egin genuen bezala, oraingoan ere interesgarritzat jo dugu gau horretan Donostian hauteskunde orokorren emaitzak, grafikoak barne, unean-unean jakinaraztea. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.
18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Donostiako blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: jazoerak, balizko emaitzekin egindako apustuak, eta… Donostiako hauteskunde orokorren emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, hurrengo post batean jasoko ditugu.
Zuen apustuak pentsatzen joan zaitezen, hemen dituzue 2011ko udal hauteskundeen emaitzak Donostian:
Bildu: 21.110 boto
PSE-EE: 19.666 boto
PP: 16.502 boto
EAJ: 15.587 boto
eta 2008ko hauteskunde orokorren emaitzak gurean:
PSOE: 37.854 (%40,33)
PP: 19.935 (%21,24)
EAJ: 16.178 (%17,23)
EA: 6.002 (%6,39)
EB-B: 4.267 (%4,55)
Aralar: 4.014 (%4,28)
UPyD: 1.474 (%1,57)
Abstentzioa: 53.074 (%35,95)
Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, 2011ko hauteskunde orokorren Donostiako emaitzak ezagutuko ditugu.






Zure iritzia