Artxiboa

‘hondartzak’ atalaren artxiboa

Donostiako toldoen zozketa: egokitu al zaizu?

2012(e)ko Ekainak 1 Donostia Iruzkinik ez

Donostian, uda honetan, toldoa izan nahi zuten lagunen artean zozketa izan da. Lehen aldiz, zozketa irekia izan da, hots, edonork izan du izena emateko eskubidea. Segidan dituzu datu guztiak eta egokitu ote zaizun jakiteko modua:

Toldoak, hamakak eta enparauak prest daude, uda honetako jabeen zain. Argazkia: Txomin REzola

Toldoak, hamakak eta enparauak prest daude, uda honetako jabeen zain. Argazkia: Txomin REzola

Toldoak, zenbakitan

1.521 guztira:

Kontxa, 440

Zurriola, 261

Ondarreta, 820 (132 karpa, 239 eguzkitako eta 479 toldo)

Zozketa ekainaren 1ean egin dute, Atano pilotalekuan, 12:00etan.

Toldoa egokitu zaienek 5 laneguneko epea dute ordaintzeko, ekainaren 8ra arte. Izen-abizenak ipini beharko dituzte erreferentzia gisa.  Hala egiten ez dutenek toldoa galduko dute eta automatikoki zerrendan ondoren daudenak deituko dituzte.

Ikusi egokitu ote zaizun

Kontxako toldoak, hemen

Zurriolako toldoak, hemen

Ondarreta:

Eguzkitakoak, hemen

Karpak, hemen

Toldoak, hemen

Egokitu bazaizu, kontsulta ezazu NON egokitu zaizun:

Kontxa, hemen

Zurriola, hemen

Ondarreta, hemen

Zorterik izan ez baduzu, lasai, itxaron-zerrenda ere jarri dute. Hemen kontsulta dezakezu. Tokatu ala ez, gozatu Donostiako hondartzez! ;-)

Donostiak lasterka amaitu du urtea eta Kontxapuzoiarekin eman dio berriari hasiera

2012(e)ko Urtarrilak 9 Ane Santesteban Iruzkinik ez

URTE BERRI ON, DONOSTIA! Hasi dugu 2012a, eta kirolari begira gainera. Donostiako San Silvestre lasterketarekin amaitu zuten askok urtea, eta donostiar ausartenek, berriz, Kontxapuzoiarekin esan zioten kaixo urte berriari. Facebookeko orrialdean hori eta Realaren hainbat hitzordu errepasatuko ditugu. Gurekin etorriko? :-)

Kirola beti egon da Donostiari lotuta. Hori dela eta, 2011 amaitzeko zer hoberik korrika pixka bat egitea baino! Urtea osasuntsu bukatzea nahi genuen guk ere, eta horregatik esteka hau partekatzeaz gainera, San Silvestre lasterketa ezagunean parte hartzeko gonbitea botatzen genizuen. Parte hartu al zenuten?

Urtero bezala, gainera, Tximistarri waterpolo taldeak Urteberri egunean Kontxan urteko lehen bainua hartzeko aukera ezin hobea eskaintzen die donostiar ausartenei. Aurten ere ez dute hutsik egin, 2012 hasteko Kontxapuzoia antolatu zen Donostian. Hauek ez dute hotzik! Ezagunik ikusi al duzue bideoan?

Realaren nondik norakoak

Iragan asteazkenean jokatu zen Realaren eta Mallorcaren artekoa, eta 2-0 garaitu ostean, Realak abantaila garrantzitsua lortu zuen Errege Kopako final-laurdenetara sailkatzeko. Norgehiagokaren aurretik zuen apustuak egiteko eskatu genizuen. Guk 3-1ekoaren alde egin genuen, txuri-urdinen alde,  nola ez, eta Jon Migueliz ere porran parte hartzera animatu zen, baita asmatu ere, 2-0ko emaitza jarri baitzuen. Aupa Jon eta aupa Reala!

Atzoko hitzorduak, ordea, zapore garratzagoa utzi zigun. Derbia zirraragarria izango zela gauza jakina zen, bai Realak baita Osasunak ere irabaztea nahi baitzuten. Bihotzak aginduta, etxekoen alde egin genuen, 2 eta 1eko emaitzarekin. Bat baino gehiago zeuden gurekin ados, “Gustuko dut” botoiari eman baitzioten. Vanessa Rodriguezek, berriz, gorritxoen alde egin zuen: “Nirea berdina baina alderantziz, 2 eta 1, Osasuna gogor dabiltza eta!”. Baina euskal taldeen artekoa hutsean amaitu zen.

Realari hurrengo jardunaldietarako zorte ona opaz, agur esango diogu, gaurkoz, gure laburpenari. Urte berriarekin zuen desirak zeintzuk diren jakin nahi ditugu, beraz animatu Donostiako Facebookeko orrialdean edo blog honetan bertan zuen asmoak kontatzera. Pozik bizi eta besarkada bat!! :-)

Donostia Aste Nagusirako prestatzen hasi da

2011(e)ko Ekainak 23 Iruzkinik ez

Donostia dagoeneko hasi da Aste Nagusian pentsatzen, eta horretarako erronka berri bat jarri dugu martxan: jaien egun handirako Facebookeko orrian 2.000 lagun izatea. Hau eta beste gai batzuk aztertuko ditugu gaurko laburpenean.

Uda heldu da, eta berarekin udako oporrak eta herriko jaiak. Donostian ere ez gara gutxiago izango, eta dagoeneko hasi gara Donostiako Aste Nagusirako lehen prestaketekin. Facebookeko orrialdean erronka polit bat jarri dugu abian, Donostiako jaiak 2011 izenekoa, izan ere, gure helburua jaietan gertatzen den guztiaren berri izatea da. Horregatik, ea guztion artean orriak 2.00 lagun izatea lortzen dugun, Donostiakoak gara eta! Animatu zuen lagunak “Gustuko dut” botoiari ematea.

Eta jaiekin loturik, Olatz Gartziak azken urteotan Donostian arrakasta handia lortzen ari diren Donostiako Piraten inguruko albiste bat uzten zigun horman. Albistearen arabera, eta bi finalerdiak egin eta gero, dagoeneko hautatu dituzte Piraten Aste Nagusian Trinitate plazan kontzertua eskainiko dituzten taldeakSkakeitan (ikusleek hautatutakoa), Oreindik eta Gaueko itzalak. Olatzek, jaietako gozoz, horrela esaten zuen: “Badatorrela badatorrela!! Aupa Donostiako piratak, aurten ere jai handia egingo dugu!!!”.

Beñat Mendietak, berriz eguneko irudi eder bat zintzilikatzen zigun horman, Txomin Rezolak argazkiak eta bideoak igotzeko eitb.com-en orrialde berrira igotakoak. Hitz hauekin aurkezten zigun argazkia: “Gaur, uda hasteko, zeruan hodeiak izango dira protagonistak. Hori bera gertatzen da EGUNEKO ARGAZKIAn, Txomin Rezolak Donostia-San Sebastiánen harrapatutako irudian… baina horrek ez dio edertasunik kentzen. Hementxe, gehiago: http://www.eitb.com/erabiltzaileak/argazkiak/eguraldia-natura/”. Gozatu argazkiaz!

Donostia. Argazkia: Txomin Rezola

Donostia. Argazkia: Txomin Rezola

Gime Herbonek ere gurean parte hartu du aste honetan, eta Jose Herbonek Donostian jarriko duen “Un Tango Llamado Mujer erakusketara gonbidatzen gintuen. Gainera, erakusketaren kartela eta esteka hau zintzilikatzen zigun horman. Maria Strata Lanerik iruzkin bat uzten zuen honen inguruan. Joateko asmoa baduzue, hemen kartela:

Kartela. Un Tango Llamado Mujer

Kartela. Un Tango Llamado Mujer

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Gogoratu erronka lortu behar dugula, eta horren harira, Donostiako jaien inguruko albiste eta kontu guztien berri jakin nahi dugula. Mila esker eta pozik bizi!

Ilargi-eklipsea ikusteko saioa, surfa Donostian…

2011(e)ko Ekainak 16 Iruzkinik ez

Atzoko ilargi-eklipsea eta Surfa Donostian, horiek izan dira azken egunotan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Honen inguruan hitz egingo dugu ondorengo lerroetan.

Ilargi-eklipsea bat izan zen atzo, eta hori dela medio Eureka! Zientzia Museoak Aranzadirekin elkarlanean gau behaketa publiko bat prestatu zuen. Albiste honen berri Itxaso Apraizek ematen zigun esteka honekin. Hala eta guztiz ere, bai Donostian baita Euskadin egin zuen eguraldia medio, ezin izan zen ilargi eklipsea ikusi. Beñatek horrela esaten zigun: “Euskal Herriko zeru lainotuek ez zuten azkenean ilargi eklipsea ikusteko aukerarik eman. Hemen dituzue irudi batzuk”. Ilargi-eklipsearen bideo eder bat gaineratzen zigun Beñatek.

Bestalde, uda iristear da eta gure Facebookeko lagunak ere nabari dute hori. Jaiak, jendea non nahi, eguraldi ona, hondartza, surfa… Olatz Gartziak gurean parte hartzen zuen eta ondorengo esteka honen bidez, surfaren inguruko irudi ikusgarriak uzten zizkigun. Gozatu.

Eta geroz eta gutxiago falta da Donostiako Aste Nagusirako, eta badakizue Facebookeko horman erronka berri bat jarri dugula martxan eta horretarako behar beharrezkoa dela zuen laguntza. Gonbidatu zuen lagunei “gustoko dut” botoiari ematea, era denon artean 2.000 lagun izatera heltzen garen.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Jarraitu Donostiaren inguruko kontuak Facebookeko orrialdean uzten, eta badakizue zuek horman esandakoak blog honetan bilduko ditugula. Besterik ez. Eskerrik asko hor izateagatik eta ondo izan.