Artxiboa

‘hauteskunde orokorrak’ atalaren artxiboa

Hauteskunde orokorren emaitzak, hizpide Donostian

2011(e)ko Azaroak 21 Ane Santesteban Iruzkinik ez

A20a, eta Donostiako emaitzak, hizpide izan dira azken orduetan Donostiako orrialdean. Hauteskunde emaitzez gain, baina, beste gai batzuk ere, tartean Lipdub lehiaketa eta donostiarron presentzia, izan dira protagonista asteon. Guztiaz jardungo gara ondorengo lerroetan:

Aurreratu genizuen bezala, 2011ko hauteskunde orokorren nondik norako guztiak jarraitu genituen atzokoan eta zuzenean eman genituen bozek utzitako emaitzak: Donostiari dagokionez, Amaiurrek irabazi zituen, PSOE eta PP atzetik zituela. Donostiako jendeak bere babesa eman zion berriari, “atsegin dut” edo edukia partekatuz, eta iritzia emanez. Nagore Minteguik, esaterako, honakoa bota zuen: “Gero eta gutxiago ulertzen dut jendea…

Intrepid Joy delakoak, bestalde, hauteskundeen inguruko beste informazio interesgarria partekatu zuen gurekin. Botoa eman edo ez, hauteskunde-mahaiaren aurrean erreklamatze aukera badagoela gogorarazi digu eta hori egiteko jarraibideak azaltzeko bideo hau eta beste dokumentu batzuk eskegi zituen Donostiako orrialdean. Eskerrik asko Intrepid Joy!

Donostiarrak, Lipdub lehiaketan eta Mihiluzen

Hauteskundeen kontuengatik ez ezik, beste batzuengatik ere izan da berri iturri Donostia. Batetik, Irati Salsamendi donostiarra Irungo Irati Garmendiarekin izan zen joan den astean Mihiluzen, eta hala kontatu ziguten ETB1eko saiokoek gurean eta argazki hau partekatu zuten.

Irati Salsamendi donostiarra Irungo Irati Garmendiarekin.

Irati Salsamendi donostiarra Irungo Irati Garmendiarekin.

Ikusi al zenuten? Zakua eskuratu al zuen Iratik?

Bidean geratu direnak, baina marka ederra eskuratuta, Donostiako hauek dira: ‘Ain’t no mountain high enough’ abestiaren lipdub-arekin hamar finalisten artean kokatzea lortu dute. Azkenean ez da bost finalisten artean kokatu baina, tira, bada zerbait ezta? Hemen duzue bideoa, ona ezta?

Azkenik, Beni Jamelek Donostiako aisialdi eskaintzaren gaineko deskontuak eskaintzen dituen webgune baten berri eman zigun. Hauxe da, interesa baduzue…

Bada hauxe izan da gaurkoz guztia. Hamabost egun barru itzuliko gara blog honetara Donostiako orrialdean jazotako eta esandako guztiak biltzera. Bien bitartean, Facebookeko orrialdean ikusiko dugu elkar! Aupa Donostia! Ondo segi….

Haustekunde orokorren emaitzak Donostian

2011(e)ko Azaroak 21 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Amaiur izan da alderdirik bozkatuena 2011ko hauteskunde orokorretan Donostian, 24.435 boto eskuratuta (24,13%). PSOE, 24.184 bozekin (23,88%), da bigarren indarra. PPk 21.620 boto lortu ditu (21,35%), PNVk 20.588 boz (20,33%), IU-LV koalizioak 3.494 boz eskuratu ditu eta amaitzeko, UPyDk 3.494 boto.

Abstentzioa 3%0,53koa  izan da. Hori horrela, bozen %100 zenbatuta dagoela, hauek dira 2011ko hauteskunde orokorretako emaitzak Donostian. Segidan duzue emaitzen grafikoa:

Emaitzok 2008ko hauteskunde orokorrekin alderatuta aldea izan dute 2008ko hauteskunde orokorretan jasotakoekin Amaiurren indartzea dela eta. Izan ere, orduko hartan, hauek izan ziren emaitzak:

PSOE: 37.854 (%40,33)

PP: 19.935 (%21,24)

EAJ: 16.178 (%17,23)

EA: 6.002 (%6,39)

EB-B: 4.267 (%4,55)

Aralar: 4.014 (%4,28)

UPyD: 1.474 (%1,57)

Abstentzioa: 53.074 (%35,95)

Datozen lau urteetakorako argazki politikoa mahai gainean dago. Zuen iritzi eta balorazioen zain geratzen gara, blog honetan bertan edo Donostiako Facebookeko orrialdean.

Hauteskunde orokorrak Donostian, zuzenean jarraituko ditugu!

2011(e)ko Azaroak 18 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Azaroaren 20an 2011eko hauteskunde orokorrak izango ditugu Donostian, eta udal hauteskundeekin egin genuen bezala, oraingoan ere interesgarritzat jo dugu gau horretan Donostian hauteskunde orokorren emaitzak, grafikoak barne, unean-unean jakinaraztea. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Donostiako blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: jazoerak, balizko emaitzekin egindako apustuak, eta… Donostiako hauteskunde orokorren emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, hurrengo post batean jasoko ditugu.

Zuen apustuak pentsatzen joan zaitezen, hemen dituzue 2011ko udal hauteskundeen emaitzak Donostian:

Bildu: 21.110 boto

PSE-EE: 19.666 boto

PP: 16.502 boto

EAJ: 15.587 boto

eta 2008ko hauteskunde orokorren emaitzak gurean:

PSOE: 37.854 (%40,33)

PP: 19.935 (%21,24)

EAJ: 16.178 (%17,23)

EA: 6.002 (%6,39)

EB-B: 4.267 (%4,55)

Aralar: 4.014 (%4,28)

UPyD: 1.474 (%1,57)

Abstentzioa: 53.074 (%35,95)

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, 2011ko hauteskunde orokorren Donostiako emaitzak ezagutuko ditugu.