Donostiak lasterka amaitu du urtea eta Kontxapuzoiarekin eman dio berriari hasiera
URTE BERRI ON, DONOSTIA! Hasi dugu 2012a, eta kirolari begira gainera. Donostiako San Silvestre lasterketarekin amaitu zuten askok urtea, eta donostiar ausartenek, berriz, Kontxapuzoiarekin esan zioten kaixo urte berriari. Facebookeko orrialdean hori eta Realaren hainbat hitzordu errepasatuko ditugu. Gurekin etorriko? ![]()
Kirola beti egon da Donostiari lotuta. Hori dela eta, 2011 amaitzeko zer hoberik korrika pixka bat egitea baino! Urtea osasuntsu bukatzea nahi genuen guk ere, eta horregatik esteka hau partekatzeaz gainera, San Silvestre lasterketa ezagunean parte hartzeko gonbitea botatzen genizuen. Parte hartu al zenuten?
Urtero bezala, gainera, Tximistarri waterpolo taldeak Urteberri egunean Kontxan urteko lehen bainua hartzeko aukera ezin hobea eskaintzen die donostiar ausartenei. Aurten ere ez dute hutsik egin, 2012 hasteko Kontxapuzoia antolatu zen Donostian. Hauek ez dute hotzik! Ezagunik ikusi al duzue bideoan?
Realaren nondik norakoak
Iragan asteazkenean jokatu zen Realaren eta Mallorcaren artekoa, eta 2-0 garaitu ostean, Realak abantaila garrantzitsua lortu zuen Errege Kopako final-laurdenetara sailkatzeko. Norgehiagokaren aurretik zuen apustuak egiteko eskatu genizuen. Guk 3-1ekoaren alde egin genuen, txuri-urdinen alde, nola ez, eta Jon Migueliz ere porran parte hartzera animatu zen, baita asmatu ere, 2-0ko emaitza jarri baitzuen. Aupa Jon eta aupa Reala!
Atzoko hitzorduak, ordea, zapore garratzagoa utzi zigun. Derbia zirraragarria izango zela gauza jakina zen, bai Realak baita Osasunak ere irabaztea nahi baitzuten. Bihotzak aginduta, etxekoen alde egin genuen, 2 eta 1eko emaitzarekin. Bat baino gehiago zeuden gurekin ados, “Gustuko dut” botoiari eman baitzioten. Vanessa Rodriguezek, berriz, gorritxoen alde egin zuen: “Nirea berdina baina alderantziz, 2 eta 1, Osasuna gogor dabiltza eta!”. Baina euskal taldeen artekoa hutsean amaitu zen.
Realari hurrengo jardunaldietarako zorte ona opaz, agur esango diogu, gaurkoz, gure laburpenari. Urte berriarekin zuen desirak zeintzuk diren jakin nahi ditugu, beraz animatu Donostiako Facebookeko orrialdean edo blog honetan bertan zuen asmoak kontatzera. Pozik bizi eta besarkada bat!!








Zure iritzia