Artxiboa

‘Albisteak’ atalaren artxiboa

Donostiako toldoen zozketa: egokitu al zaizu?

2012(e)ko Ekainak 1 Donostia Iruzkinik ez

Donostian, uda honetan, toldoa izan nahi zuten lagunen artean zozketa izan da. Lehen aldiz, zozketa irekia izan da, hots, edonork izan du izena emateko eskubidea. Segidan dituzu datu guztiak eta egokitu ote zaizun jakiteko modua:

Toldoak, hamakak eta enparauak prest daude, uda honetako jabeen zain. Argazkia: Txomin REzola

Toldoak, hamakak eta enparauak prest daude, uda honetako jabeen zain. Argazkia: Txomin REzola

Toldoak, zenbakitan

1.521 guztira:

Kontxa, 440

Zurriola, 261

Ondarreta, 820 (132 karpa, 239 eguzkitako eta 479 toldo)

Zozketa ekainaren 1ean egin dute, Atano pilotalekuan, 12:00etan.

Toldoa egokitu zaienek 5 laneguneko epea dute ordaintzeko, ekainaren 8ra arte. Izen-abizenak ipini beharko dituzte erreferentzia gisa.  Hala egiten ez dutenek toldoa galduko dute eta automatikoki zerrendan ondoren daudenak deituko dituzte.

Ikusi egokitu ote zaizun

Kontxako toldoak, hemen

Zurriolako toldoak, hemen

Ondarreta:

Eguzkitakoak, hemen

Karpak, hemen

Toldoak, hemen

Egokitu bazaizu, kontsulta ezazu NON egokitu zaizun:

Kontxa, hemen

Zurriola, hemen

Ondarreta, hemen

Zorterik izan ez baduzu, lasai, itxaron-zerrenda ere jarri dute. Hemen kontsulta dezakezu. Tokatu ala ez, gozatu Donostiako hondartzez! ;-)

Donostia San Tomas egunari azken ukituak ematen. Txistorra beganoa probatu nahi?

2011(e)ko Abenduak 19 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Ate joka da aurtengo San Tomas eguna, eta beste behin, datorren abenduaren 21ean Donostiako kaleetan jaia izango da jaun eta jabe. Facebookeko orrialdean azaldu dugun bezala, aurtengoa berrikuntzaz beteta dator gainera. Gurekin laburpenean etorriko al zarete? :-)

Abenduaren 21a mundiala izaten da donostiarrontzat, San Tomas eguna ospatzen baita Gipuzkoako hiriburuko hainbat txokotan. Beste zenbait konturen artean, taloa eta txistorra izaten dira egun horretako protagonista nagusiak, eta aurten berrikuntza bat izango du jaiak, izan ere, lehendabiziko aldiz, talo eta txistorra beganoko (%100 begetariano) postu bat jarriko du beste elikagai batzuen artean. Animaliarik jan gabe festa berdin- berdin bizi daitekeela erakutsi nahi du Askekintza Animakistak.

Kartela: San Tomasak Donostian

Kartela: San Tomasak Donostian

Bide batez gogorarazten dizuegu erronka dugula abian egun horretarako, Donostiako Facebookeko orrialdean 2.200 lagun bildu nahi baititugu. Lortuko al dugu? Bai noski!! Burugogorrak gara eta!! Esan zuen lagunei orrialdearen lagun egiteko! :-)

Ostiralean jakin genuen Behobia-San Sebastián lasterketak jasoko duela 2012ko Urrezko Danborra. Urtarrilaren 20an jasoko du lasterketa klasikoak saria, eta Facebookeko orrialdean albistea partekatzen genuen, eta Santi Machin pozik agertu zen erabakiarekin eta sari hau lasterketan parte hartzen duten guztiei eskainita egongo dela esaten zigun. ZORIONAK, lasterketako antolakuntzari baita Behobia-San Sebastianen parte hartzen duzuen guztio ere.

Eta Reala izango dugu hizpide ondorengo lerroetan, izan ere, atzo Racingen aurkako berdinketa lortu eta gero, talde txuri-urdinak sei partida daramatza galdu gabe, bost Ligan eta beste bat Errege Kopan, batez ere Antoine Griezmann jokalari frantziarra egiten ari den jokoari esker. Partiduaren aurretik asteroko porrarekin animatzen ginen, eta 1-2 Relaren alde, horixe gure apustua. Zuetariko asko animatu zinaten, Pedro Satostegui, Ibai Portugal, Ainhoa Arostegui eta Santi Machin. Eskerrik asko guztioi. Hala ere, esan beharra daukagu ez guk ezta horman parte hartu duzuen inork ez duela emaitza asmatu. Lanak ondo eginda helduko dira beraz Realeko jokalariak Gabonetara. Atseden hartzea eta jai egunak ondo ondo pasatzea opa diegu.

Eta albiste tristeago batera egingo dugu saltoa, izan ere, larunbatean albiste izugarri bat partekatzen genuen horman. Gizon batek bere bikotekide ohia eta ertzain bat zauritu zituen eskopeta batekin Donostian. Erasotzailea berehala izan zen atxilotua eta tiroa jaso zuen polizia nahiko larri eraman zuten ospitalera. Gertutik jarraituko dugu albiste hau.

Intrepid Joyek berriz, ekimen interesgarri baten berri ematen zigun atzorako. Donostiako Boulervardean egingo zen artisautza eta truke azokan parte hartzera gonbidatzen gintuen eta kartela ere partekatzen zuen. Egon al zineten?

Kartela: artisautza eta truke azoka Donostian

Kartela: artisautza eta truke azoka Donostian

Eta honekin, eta Bidebieta Restauranteari besarkada handi bat bidaliz, gurean parte hartu baitu, gaurkoz agur esateko ordua izan da. Badakizue Facebookeko orrialdean nahi dituzuen kontu guztiak kontatu dezakezuela. Pozik bizi eta besarkada handi bat! :-)

Realaren bolada ona eta 13 urteko gaztearen heriotza mintzagai Donostian

2011(e)ko Abenduak 12 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Donostiako futbol taldeak azken bi jardunaldietan emandako lezioa eta hilda aurkitutako 13 urteko gaztearen heriotza izango ditugu gaur mintzagai. Hori eta Facebookeko orrialdean gora eta behera ibili ditugun beste zenbait gai jorratuko ditugu gaurkoan, hemen, laburpen honetan. Goazen laburpenarekin! :-)

Realak burua altxatu du. Denboraldi nahiko eskasa egiten ari bazen ere, azken bi jardunaldietan bikain aritu da eta pixkanaka ari da talde txuri urdina bere maila erakusten. Iragan asteburuan Realak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Malagari Anoetan 3-2 irabazita. Orrialdean ere aipatzen genuen, ia sinetsi ezinik, azken bost minutuetan sartutako bi golei esker eskuratu zituztela hiru puntuak donostiarrek. “Aupa Real”, zihoen Gustavok orrialdean. Asteburu honetan, eta Elustondoren kanporaketaren ostean, Realak berdinketari eusteko asko sufritu zuen, baina azkenean bana amaitu zen Vila-real eta Realaren artekoa. Ondorengo jardunaldietan ere zorte on ona opa diogu gure taldeari.

Oraingoz Philip Montainerrek Realen jarraitzen badu ere, zurrumurru ugari daude han eta hemen. Esteka honekin Web Enteratek jakitera ematen zigun, Luis Aragonés Espainiako hautatzaile ohia izan litekeela honen ordezkoa. Dena ikusteko dago, eta gure taldean gertatzen den guztiaren berri ematen jarraituko dugu Facebookeko orrialdean.

Ezbeharra Donostian

Duela aste bete pasatxo ezbehar batekin esnatu ginen donostiarrak. Donostiako Antigua auzoko etxe batean 13 urteko gazte baten gorpua aurkitu zuten. Gazteak bere buruaz beste egin izanaren hipotesiak indarra hartu zuen, nahiz eta labankadak eta etxeko leku batean baino gehiagotan odol arrastoak aurkitu. Harrezkero aitaren bila jardun zuten, hau atxilotu arte. Donostiako epaitegira eraman ostean, umeak labanaz istripuz sartu zuela eta ihes egin eta ezkutatu zuela esan zuen. Epaileak behin-behinean aske utzi du, baina astean bi aldiz epaitegira jo beharko du sinatzera. Gertutik jarraituko dugu gertakariaren nondik norakoak.

Kirola, musika eta euskara, Donostian protagonista

Aimar Olaizolak lau térdiko bere bosgarren txapela eskuratu zuen atzo Juan Martinez de Irujo mendean hartuta. Iragan aste osoan EITB Kirolak Facebookeko orrialdeak gurean parte hartu zuen finala ikusteko zozketan parte hartzeko dei eginez. Sarreren irabazlearen berri ere eman zigun. Zorionak, Lorea San Alvarezi! :-)

Lagun Aro Segurosek, link honekin azken ordu baten berri ematen zigun. Datorren urterako Behobia-San Sebastián lasterketan doan parte hartzeko.

Eta musikaz arituko gara orain, izan ere, Bruce Spreinsteengek Donostian emango duen kontzertuak zer esan ugari ematen ari da. Musikota Olayak jakitera ematen zigun iragan abenduaren 2an “The Boss” ikusteko sarrerak  salgai jarri zirela eta bi ordutan 21.835 sarrera saldu zirela.

Amaitzeko, abenduaren 3an egun handia ospatu zen munduko zenbait txokotan, Euskararen Nazioarteko Eguna. Donostian izango ziren ekitaldien berri ematen genizuen hemen, eta kartela ere eskegitzen genizuen. Zer moduz pasatu zenuten?

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Gogoratu datorren San Tomas egunerako 2.000 lagun batzeko erronka dugula Facebookeko orrialdean. Arnul Muñozek ondorengo hitzak uzten zizkigun horman: “Ummm hay que ponerse las botas con la Txistorra jajajajajja yono tengo problemas de dieta jajajjjajajajajaja ondo pasa”.

Eta San Tomas eguna geroz eta gertuago dugula esanez, agur esateko unea heldu da. Jarraitu Donostiako kontuak Facebookeko orrialdean partekatzen, eta guk, betiko legez, zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Izan zoriontsu eta mila esker! :-)

Donostia, dar-dar batean, Fantasiazko eta Beldurrezko Astearekin

2011(e)ko Urriak 31 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea ospatzen ari da egunotan Donostian eta, nola bestela, hori izan da gai nagusi gure orrialdean. Baina badira gure komunitatearen atentzioa eman duten beste gai batzuk: deskubritu nahi? Hona hemen, guztiak, banan-banan kontatuta:

Joan den larunbatean, urriaren 29an, hasi zen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta hala jakinarazi genizuen Facebookeko orrialdean. Erakusketak, antzerkia, komiki jardunaldiak eta nola ez… arlo honetako film onenak izango dira azaroaren 4ra arte. Ezer ez galtzeko jaialdiko antolatzaileen orrialdea partekatu genuen eta askok gustura hartu zenuten hitzorduaren berri izateak. Bidebidek, esaterako, ‘Attack the Block‘, azaroaren 1an pantailaratuko duten filma gomendatu ziotela gaineratu zuen eta Maria Ortiz Gonzalezek Donostiatik 1.100 kilometrora egotea deitoratu zuen…. tira, hurrengo batean izango da Maria! Mikel Castrok, bestalde, ironia zerabilen Errealaren egoera Zinema Astearen gaiarekin parekatzeko.

Hain justu, jaialdi honekin bat eginda ‘Halloween night short film streaming nightmare‘ emanaldia eskainiko du gaur bertan, urriaren 31n, eitb.com-ek. Zazpi film labur eskainiko ditu EITBk streaming bidez, 23:00etan hasita. Sofan etzanda, palomitak eskuan eta zinema saio aparta…Plan ederra ezta?

Bizikletak lapurtzen zituen talde bat desegin dute

Berri onekin jarraituko dugu, izan ere, orain astebete txirrindolak lapurtzen zituzten hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Diotenez, bizikletak ostu ostean, tarte batez gordetzen zituzten, gerora Europa ekialdeko herrialdeetan saltzeko. Zuek baduzue bizikleta? Inoiz kendu al dizuete?

Bar Restaurante Iruñak orrialdean parte hartu du asteon, jatetxearen berri emateko.

Amaitzeko, Donostiako Facebookeko orrialdean normalean halakoen inguruan hitz egiten ez badugu ere, ETAk joan den urriaren 20an jakinarazi zuen albistea partekatu genuen. Gaiaren inguruko iritzia eman zuten Victor Ventoso, Nerea Perez, Sandra Solorzano eta Iñigo Gilek.

Bada horrela bukatuko dugu gaurko laburpena. Laster itzuliko gara Donostiako orrialdean bildutako guztiekin. Ordura arte, ondo segi eta, badakizue, Donostiak Facebooken duen webgunean duzue azken berriak jarraitzeko aukera. Zuen zain gaude!!!!

Pablo Simons De Aerschot buruzagi nazi historikoa hil da Donostian

2011(e)ko Urriak 10 Iruzkinik ez

Pablo Simons De Aerschot buruzagi naziaren heriotzak eztabaida sortu du Donostiako Facebookeko orrialdean. Baina moda ere protagonista izan da asteburuan Donostian, diseinatzaile gazteek euren lanen erakustaldia egin baitute. Bi gai hauek eta beste batzuk errepasatuko ditugu gaurkoan.

Pablo Simons De Aerschotenen heriotzak harridura piztu du donostiarron artean, izan ere, buruzagi nazi historikoa izandakoa iragan ostegunean hil zen 89 urte zituela. Esteka honekin ematen genizuen gertaeraren berri. Heriotza-zigorra ezarri zioten kontzentrazio eremuetan 2.500 pertsona baino gehiago bidaltzeagatik, baina gizonak ihes egin zuen eta ez zuen zigorra bete. Pedro Satoseguik eta Idoia Sagastik, ia sinetsi ezinik, euren iritzia ematen zuten horman. Izan ere, urteak eman dituzte buruzagi naziaren atzetik, baina berarekin topo egin zutenerako delituak preskribituta zeuden, eta antza, iragan ostegunean hil zen Donostian 89 urte zituela, lasai eta harrotasun handiz.

Eta albiste alaiagoetara pasako gara oraingoan, izan ere, esteka honekin kontatzen genizuen modak hartuko zuela Donostia asteburuan. Horrela, diseinatzaile gazteen erakustaldia izan da egunotan Donostian, Kutxa Kultur Moda ekimenaren bigarren edizioa antolatu baita. Bidebidek albistea iruzkintzen zuen eta bertan izan direla kontatzen zigun. “Talentu handia dago bertan, aupa zuek!”, gehitzen zuen.

Donostiako su artifizialak mundu osoan ezagunak dira. Agian horregatik, kontua da, Piroctecnica Alessandro Spinak Donostiako Facebookeko orrialdean parte hartu zuela iragan astean. Italiako Alejandrok idazten zigun eta bere ikuskizunak ikusteko gonbitea luzatzen zigun. Esteka honen bitartez,  Aci Bonaccorsiko su artifizialen jaialdiko irudiak uzten zituen, lehen saria irabazi baitzuen bertan. Ikusgarria!!! Gozatu!

Eta irudi bikain hauek ikusiz, agur esateko ordua heldu da. Jarraitu Facebookeko orrialdean parte hartzen, guk, beti egiten dugun moduan, Donostiaren inguruan kontatzen duzuen guztia blog honetara ekarriko baitugu. Segi ondo eta pozik bizi!

Donostia 2011ko Zinemaldirako azken ukituak ematen ari da

2011(e)ko Irailak 13 Iruzkinik ez

Donostiako Zinemaldiak irailaren 16an, ostirala, irekiko ditu ateak. Zinemaren hitzorduaz eta Kontxako Banderaz arituko gara, besteak beste, gaurko laburpenean. Goazen laburpenarekin!

Iragan igandean jarri ziren salgai 2011ko Zinemaldirako sarrerak. Zinemaldi Plazako eta Kursaal zentroko leihatiletan, Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet bidez erosi ahal dira. Astelehenean jakin genuen 45.000 sarrera saldu zituztela Zinemaldirako. Arrakasta itzela izaten ari da, beste behin, jaialdia.

Atzo bertan Ane Goikoetxeak Donostiako Facebookeko orrialdean parte hartu zuen eta esteka honen bidez jakitera ematen zigun Donostiako Udalak 800 sarrera doan emango zizkiela langabetu donostiarrei 59. Donostiako Zinemaldira joateko. Ondorengo hitzak gehitzen zituen Anek: “Lagunok, asko gara langabetuak eta begira zer ikusi dudan!! Egia izango ote da??”.

Donostiako Zinemaldiak Facebookean, Festival de San Sebastian izenburupean, argazki lehiaketa bat jarri du abian eta amaiera ekitaldirako gonbidapenak zozkatzen dituzte. Horretarako Zinemaldian ateratako argazkiak bidali eta lagunei argazki gogokoenaren alde bozkatzeko esan beharko diezue.

Donostiako Zinemaldia datorren ostiralean hasiko bada ere, iragan igandean jaia izan zen nagusi Gipuzkoako hiriburuan, Kontxako Bandera ospatu baitzen. Egun batzuk lehenago Astillero Kontxako Banderatik at utzi zutela jakin genuen, eta egunean bertan zuzen zuzenean ikusi ahal izan genuen zazpi traineruen norgehiagoka, zeinetan Urdaibaik garaipen ikusgarria lortu zuen. Zorionak, beraz, bihotz bihotzez bermeiotarrei!

Eta musika ere izan dugu hizpide aste honetan Facebookeko orrialdean. Itxaso Apraizek Primal Scream taldea azaroaren 5ean Donostian izango dela gogorarazten zigun eta taldearen abestietako baten bideoa eskegitzen zigun. Hemen duzue “Can´t go back”:

Musikota.com-ek ere, beste behin, esteka honekin horman parte hartzen zuen. Bertan iragan uztailaren 29an Bon Jovi kantari ezagunak Donostiako Anoetako estadioan emandako kontzertuaren irudiak daude ikusgai.

Eta honekin agur esateko garaia heldu da. Gogoratu ostiraletik aurrera zinemaren munduko pertsonaiak izango ditugula gure hirian. Animatu argazkiak atera eta gure Facebookeko horman igotzera, denok elkarrekin gehiago gozatuko dugu eta Donostiako Zinemaldiaz. Mila esker hor izateagatik eta pozik bizi!

Donostiako Zinemaldiko sarrerak, erdi prezioan gazteentzako

2011(e)ko Abuztuak 31 Iruzkinik ez

Gazteek erdi prezioan erori ahal izango dituzte Donostiako Zinemaldiko sarrerak. Gai hau eta beste gai batzuk jorratuko ditugu gaurko postean. Goazen!

Zinemarekin urteroko hitzordua geroz eta hurbilago dago. Irailaren 16tik 24ra ospatuko da aurtengo Donostiako Zinemaldia, eta dagoeneko hasi dira jaialdiaren inguruko aurreneko albisteak.
Ikusle gazteak erakarri nahi ditu aurtengo Zinemaldia. Hori dela eta, deskontu handiak eskainiko dizkie sarrerak Gaztetxartelarekin erosiko dituzten ikusleei.

Bestalde, esteka honen bitartez aditzera ematen genuen abuztuaren 25etik irailaren 8ra arteko epea dutela hiriko ostaleriek eta merkatariek euskara ikastaroetan izena emateko. Jesus Arozenak albistearen inguruko iruzkina uzten zuen horman: “Orain euskaldun guzti horiek euskara kalean erabiltzea falta da.Gora Euskal Herria euskalduna”.

Eta albiste txar baten berri ere ematen genuen Facebookeko orrian. Adin txikiko batek sexu erasoa salatu zuen Donostian. Neskatoa Donostiako Hospitalera eraman zuten. Azken 10 egunetan Donostian izandako bigarren sexu erasoa da hau.

Eta albiste latz honekin, eta Rocio Gomezi besarkada bat bidaliz, gure Facebookeko orrian parte hartu duelako, agur esateko ordua heldu da. Eskerrik asko gurean parte hartzeagatik, eta jarraitu.

Hiru egun besterik ez 2011ko Donostiako Aste Nagusiko kanoikada botatzeko

2011(e)ko Abuztuak 10 Iruzkinik ez

Donostia jaien esperoan dago eta iada… ez da ezer geratzen, aupa Donostiarrok! 2011ko Aste Nagusia heltzear daukagu, hiru egun besterik ez dira falta, eta atzera kontatzen hasteko une honetantxe, Donostiako 2011ko Aste Nagusiko jaien egitarauarekin hasiko dugu gaurko laburpena.

Aste honetan hainbat gai izan dira hizpide Donostiako orrian baina errepikatuena… jaiei lotutakoa izan da dudarik gabe. Donostiarrok jaiak hasteko irrikitan gaude eta data hurbiltzen ari denez… egitarauari begiradatxo bat botatzeko tenorea iritsi da. Zertan hartuko dugu parte? Kanoikadara joango gara? Su artifizialak ikustera? Piraten abordajera? Kontzertuetara? Ezertxo ere gal ez dezazuen Donostiako 2011ko Aste Nagusiko egitarau osoa uzten dizuegu, denetarik dago, zuek aukeratu! Eta anima zaitezte eta konta egiguzue Donostiako orrian, zein ekintzetara ezin du hutsik egin benetako donostiar batek?

Baina jaiez gain, beste hainbat gauza ere izan ditugu gure orrian egunotan. Gaur bertan, Donostiako Arzak, Akelarre eta Saltxipi jatetxeetan izandako lapurretak izan dira ezbairik gabe hizpide. Azken aldian, hainbat lapurreta izan dira eta Ertzaintzak uste du jatetxe handietan lapurretak egitea helburu duen profesional talde bat dela erantzulea. Arzak, Akelarre eta Saltxipi jatetxeetan lapurretak izan dira eta bertara joan dira eitb-ko kazetariak :

Halaber, duela egun batzuk gure poltsikoekin lotura duen albiste baten berri izan genuen Donostiako horman. Izan ere, ikerketa baten emaitzek aditzera eman dutenez, Donostia, taxi tarifa garestienak dituen hirugarren hiria da Estatuan. Albiste horrek herritarrak haserrarazi ditu, hona hemen batzuen iritziak. Zuek zer deritzozue auziari?

Gaurkoz besterik ez, agur bat helarazten diegu egun hauetan orrian parte hartu duten guztiei eta Donostiako horman zuen ekarpenak egitera gonbidatzen zaituztegu. Hiru egun besterik ez dira falta Alderdi Ederren festa hasierako kanoikada botatzeko, beraz, egun gutxi barru elkartuko gara berriz ere. Izan ere, Donostiako jaien nondik norakoak ezagutzeko, argazkiak ikusteko, eguneko bideoez gozatzeko… eta baita zeure irudiak partekatzeko ere, Donostiako orria duzu zeure lekua. Hemendik larunbatera bitartean, ongi zaindu eta atzera kontaketa abiarazi ;-) : 3, 2, 1… gora Donostia!!!

Realak, Philippe Montainer, entrenatzaile berria aurkeztu du Anoetan

2011(e)ko Ekainak 9 Iruzkinik ez

Philippe Montainer, aurrerantzean Realeko entrenatzailea izango dena aurkeztu dute aste honetan Anoeta Estadion eta pozik agertu da Donostiako talde txuri-urdina zuzentzeko aukeraren aurrean. Hau izan da aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu den gaia, baina badira beste batzuk. Goazen laburpenarekin!

Atzo aurkeztu zuten Jokin Aperribay Realeko presidenteak eta Lorenzo Juarros Loren kirol zuzendariak, Philippe Montainer, hemendik aurrera talde txuri-urdina zuzentzeaz arduratuko dena. Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izan zen eitb.com-en.

Jesus Ripa Coachingek esteka hau komentatzen zuen eta betiere bere hitzen arabera, Realeko entrenamenduetan Coaching-a aplikatzeko proposamena luzatzen zuen, bere ustez, horrela lortuko baitu taldeak arrakasta. Maria Piedadek ondo ikusten zuen Jesus Ripak esandakoa eta jendea animatzen zuen. Ikusiko dugu nola moldatzen den frantziarra talde txuri-urdinarekin.

Joseba Uriartek, berriz, albiste on baten berri ematen zigun horman, izan ere, hemendik aurrera, intxaurrondotarrek euren igerileku propioa izango dute. Horrela esaten zigun Josebak: “Dagoeneko badugu gure igerileku propioa, eta ez nolanahikoa gainera!! Hemendik aurrera ez dugu beste auzo batera mugitu beharko!! Aupa Intxaurrondo!”. Ostirala bitarte sarrera doakoa da, beraz, animatu eta ikusi eraikin berria barrutik.

Amaia Fernandezek esteka hau uzten zigun horman, eta bertan irakurtzen genuen ekainaren 11n, larunbata, Easo Plazan Bizikleta Merkatu Berezia egingo dela. Amaiak esaten zigun, ez zekiela zer egin bere bizikleta zaharrarekin, eta noski, hitzorduan izango dela. Aukera paregabea da bizikletan saltzeko, erosteko edo trukatzeko.

Amaitzeko Gerard del Cuerpok horman parte hartzen zuen eta aurten Donostiako Aste Nagusia zein egunetan izango zen galtzen zigun. Jaiak abuztuaren 13tik 20ra ospatuko dira, eta horren inguruko informazioa jaso, edo edozer komentatu nahi duzuela, 2011ko Donostiako jaiak izeneko hitzordua sortu dugu horman. Animatu eta gonbidatu zuen lagunak Donostiako Facebookeko lagun egitera, ia jaietarako 2.000 lagun izatera heltzen garen!

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Datorren astean Donostiaren inguruko berri gehiago izango ditugu, bitartean ondo segi eta besarkada bat guztioi.

Donostian izan da Kulturaren Europako Hiriburua aukeratuko duen epaimahaia

2011(e)ko Ekainak 2 Iruzkinik ez

2016ko Kulturaren Europako Hiriburua aukeratuko duen epaimahaia Donostian izan da bertako azpiegiturak ezagutzeko. Hau eta beste gai batzuk jorratu ditugu aste honetan Facebookeko horman. Goazen laburpenarekin!

Geroz eta gutxiago falta da Donostia 2016ko Kulturaren Europako Hiriburua izango den edo ez jakiteko, izan ere, ekainaren 28an jakinaraziko dute zein izango de aukeratutako hautagaitza. Horren harira, aste honetan aukeraketa horretan pisu handia izango duen epaimahaia izan da Gipuzkoako hiriburuan, eta bertako azpiegiturak ikusi eta hainbat kultur elkarte, talde eta eragile askorekin bildu dira.

Gainera Olatz Gartziak jakitera ematen zigun David Guetta DJ ezaguna Donostira itzuliko dela uda honetan. Iazko udan ere Bataplanen izan zen eta horren irudiak eskegi dizkigu Olatzek horman, bertan egoteko aukerarik izan ez zenutenontzat. Gozatu!

Amaitzeko, Beñat Mendietak ere gurean parte hartzen zuen argazki eder batekin. Hitz hauek erabiltzen zituen argazkia aurkezteko: “Donostia-San Sebastiánetik heldu zaigu EGUNEKO ARGAZKIA da, eta Graciela Martinezek harrapatu du. Ortzadar eder bat ikusten dugu bertan. Gozatu nahi izanez gero, hementxe dituzue irudi gehiago: http://www.eitb.com/erabiltzaileak/argazkiak/”. Hemen argazkia:

Donostia. Argazkia: Graciela Martinez

Donostia. Argazkia: Graciela Martinez

Zuek ere badakizue zuen argazkiak bidali nahi izatera, argazkiak eta bideoak igotzeko erreminta berria jarri duela martxan eitb.com-ek. Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Zuek jarraitu Donostiako kontuak horman kontatzen, guk gure aldetik zuek esandakoak blog honetara ekarriko ditugu. Laster ikusiko dugu berriro elkar, eta bitartean pozik bizi!