Badator Kutxa Kultur 2012; jarri zure sormena martxan eta parte hartu!
Gipuzkoako gazte sortzaileei laguntzeko urteko hitzordua gerturatzen ari da. Badator Kutxa Kultur 2012, musikaren, zinemaren, komikien eta modaren jaialdi erraldoia. Kutxa Kultur Festibala irailaren 7an eta 8an egingo da, Igeldoko jolas-parkean, eta bi egun horietan zehar hainbat egitasmo egingo dira musika kontzertuez gain. Martxoaren 7an egin zen jaialdiaren aurkezpena eta guk ere, Donostiako txoko honetan hitzorduaren nondik norako guztiak bildu nahi izan ditugu gaurkoan.
KUTXAKULTUR RESUMEN from Hervidero on Vimeo
Kutxa Kultur Musika 2012
Zer da: Gipuzkoako musikaren erakuslehio.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 26a
Nola parte hartu: taldeek zein bakarlariek gutxienez bi abesti bidali beharko dituzte. Hemen oinarriak zehatz-mehatz.
Sariak: aukeraturiko 10 taldeek Mundumira Jaialdian, Heineken Jazzaldian edo Surlfilm festibal bezalako hitzordu garrantzitsutan euren musika erakusteko aukera izango dute. Hemen parte hartzeko oinarriak.
Harremanetarako: musika@kutxakultur.com
Kutxa Kultur Moda 2012
Zer da: Gipuzkoako moda-diseinatzaile gazteen erakusketa
Izena emateko azken eguna: uztailaren 30a
Noiz egingo da: Kutxa Kultur Moda Donostian egingo da asteburu batez urrian.
Nola parte hartu: Hemen oinarrien informazio osoa.
Harremanetarako: moda@kutxakultur.com
Kutxa Kultur Komikia 2012

Kutxa Kultur Komikia lehiaketa
Zer da: marrazkilari gazteen erakuslehioa
Izena emateko azken eguna: ekainaren 30a
Noiz egingo da: Jasotako lan batzuk aukeratuko dira, eta estatuan banatuko den argitalpena gauzatuko da.
Sariak: hiru diru-sari izango ditu: 900 €, 400 €, 200 €.
Harremanetarako: komikia@kutxakultur.com
Kutxa Kultur Espresso 2012
Zer da: film laburren lehiaketa. 48 orduan film labur bat grabatu beharko dute parte hartzaileek.
Non: Donostian
Noiz: Film laburrak maiatzaren 21ean aurkeztuko dira
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 11a
Sariak: hiru diru-sari izango ditu: 1.000 €, 600 €, 300 €
Harremanetarako: zinema@kutxakultur.com






Zure iritzia