Donostia San Tomas egunari azken ukituak ematen. Txistorra beganoa probatu nahi?
Ate joka da aurtengo San Tomas eguna, eta beste behin, datorren abenduaren 21ean Donostiako kaleetan jaia izango da jaun eta jabe. Facebookeko orrialdean azaldu dugun bezala, aurtengoa berrikuntzaz beteta dator gainera. Gurekin laburpenean etorriko al zarete?
Abenduaren 21a mundiala izaten da donostiarrontzat, San Tomas eguna ospatzen baita Gipuzkoako hiriburuko hainbat txokotan. Beste zenbait konturen artean, taloa eta txistorra izaten dira egun horretako protagonista nagusiak, eta aurten berrikuntza bat izango du jaiak, izan ere, lehendabiziko aldiz, talo eta txistorra beganoko (%100 begetariano) postu bat jarriko du beste elikagai batzuen artean. Animaliarik jan gabe festa berdin- berdin bizi daitekeela erakutsi nahi du Askekintza Animakistak.

Kartela: San Tomasak Donostian
Bide batez gogorarazten dizuegu erronka dugula abian egun horretarako, Donostiako Facebookeko orrialdean 2.200 lagun bildu nahi baititugu. Lortuko al dugu? Bai noski!! Burugogorrak gara eta!! Esan zuen lagunei orrialdearen lagun egiteko!
Ostiralean jakin genuen Behobia-San Sebastián lasterketak jasoko duela 2012ko Urrezko Danborra. Urtarrilaren 20an jasoko du lasterketa klasikoak saria, eta Facebookeko orrialdean albistea partekatzen genuen, eta Santi Machin pozik agertu zen erabakiarekin eta sari hau lasterketan parte hartzen duten guztiei eskainita egongo dela esaten zigun. ZORIONAK, lasterketako antolakuntzari baita Behobia-San Sebastianen parte hartzen duzuen guztio ere.
Eta Reala izango dugu hizpide ondorengo lerroetan, izan ere, atzo Racingen aurkako berdinketa lortu eta gero, talde txuri-urdinak sei partida daramatza galdu gabe, bost Ligan eta beste bat Errege Kopan, batez ere Antoine Griezmann jokalari frantziarra egiten ari den jokoari esker. Partiduaren aurretik asteroko porrarekin animatzen ginen, eta 1-2 Relaren alde, horixe gure apustua. Zuetariko asko animatu zinaten, Pedro Satostegui, Ibai Portugal, Ainhoa Arostegui eta Santi Machin. Eskerrik asko guztioi. Hala ere, esan beharra daukagu ez guk ezta horman parte hartu duzuen inork ez duela emaitza asmatu. Lanak ondo eginda helduko dira beraz Realeko jokalariak Gabonetara. Atseden hartzea eta jai egunak ondo ondo pasatzea opa diegu.
Eta albiste tristeago batera egingo dugu saltoa, izan ere, larunbatean albiste izugarri bat partekatzen genuen horman. Gizon batek bere bikotekide ohia eta ertzain bat zauritu zituen eskopeta batekin Donostian. Erasotzailea berehala izan zen atxilotua eta tiroa jaso zuen polizia nahiko larri eraman zuten ospitalera. Gertutik jarraituko dugu albiste hau.
Intrepid Joyek berriz, ekimen interesgarri baten berri ematen zigun atzorako. Donostiako Boulervardean egingo zen artisautza eta truke azokan parte hartzera gonbidatzen gintuen eta kartela ere partekatzen zuen. Egon al zineten?

Kartela: artisautza eta truke azoka Donostian
Eta honekin, eta Bidebieta Restauranteari besarkada handi bat bidaliz, gurean parte hartu baitu, gaurkoz agur esateko ordua izan da. Badakizue Facebookeko orrialdean nahi dituzuen kontu guztiak kontatu dezakezuela. Pozik bizi eta besarkada handi bat!







Zure iritzia