Orrialde nagusia > Aste Nagusia, Kultura, Musika, bideoak, jazzaldia > Jazzaldia amaituta Aste Nagusia baino lehen Bon Joviren txanda Donostian

Jazzaldia amaituta Aste Nagusia baino lehen Bon Joviren txanda Donostian

2011(e)ko Uztailak 27 Iruzkin bat egin Iruzkinetara joan

Amaitu da aurtengo Donostiako jazzaldia eta Aste Nagusia heldu bitartean, iada gutxi geratzen den arren, oraindik baditugu hainbat zita hirian. Jazaldiak 115.000 lagun bildu ditu eta balantzea oso ona izan da, bai entzule kopuruagatik, baita artisten mailagatik ere. Hasiera egunean gure horman esan genizuen bezala, B.B. King handia izan genuen gure artean eta urrezko itxiera berriz, Cyndi Lauperren emanaldiak eman zion. Euria-euri, zinez jendetsua izan da Donostiako jazzaldia.

Bestalde, gaur bertan eman dizuegu albistea: 150 pertsona baino gehiago ari dira Bon Jovik ostiralean Anoetan emango duen kontzerturako prestaketa lanetan. Eta sinesgaitza badirudi ere, eguraldi iragarpenak ez du auririk aurreikusten beraz, badirudi, Amaia Cuesta eta beste milaka lagunen nahia beteko dela eta gau gogoangarria izango dela ostiralekoa. Zuk sarrera erosi ez baduzu, ez itxaron, oraindik hogei eurotan ere badaude batzuk. Hona hemen, bideoan, Bon Joviren kontzerturako lanak, Anoetan.

Eta Aste Nagusia heltzeko irrikaz zaudeten guztiontzat Ane Goikoetxeak Donostiako horman partekatu duen albistea: Su Artifizialen 48. Nazioarteko Lehiaketa aurkeztu da gaur. Anek dioen bezala, ‘Ea aurtengoan nork irabazten duen!‘.

Eta amaitzeko, Transistoria.comek egindako bideo hauxe aukeratu dugu aste honetako laburpenean. Bertan, tilt-shift teknika erabiliz, hiriko bazter guztiak goitik begiratuta ikus-genitzake eta badirudi Donostia miniaturazko herri handia besterik ez dela. Benetan polita ikus-entzunezko lana. Egun batzuk barru izango duzue berriz ere gure berri. Bitartean poztu ezazue aldartea, azkenean eguzkia aterako da eta! Eskerrik asko eta laster arte, ongizan! ;-)

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.