Artxiboa

Martxoa, 2011 (r)entzako artxiboa

Honelako eragina izango luke tsunami batek Donostian

2011(e)ko Martxoak 31 Iruzkinik ez

Tsunami batek Donostian izango lukeen eragina erakusten duen bideo bat izan da aste honetan horman eztabaidatu den gai nagusiena. Hala ere badira bestelako gaiak ere, beraz, ezer baino lehen goazen laburpenarekin!

Lurrikarak eta tsunamiak geroz eta presentzia handiagoa hartzen ari dira munduan, eta horiek sortzen duten beldurra ikaragarria da. Agian horregatik Beñat Mendietak bideo interesgarri hau uzten zigun horman, Donostian Tsunami batek izango lukeen eragina iruditan azaltzen duena. Honela aurkezten zigun Beñatek bideoa: “Bideo benetan ikusgarria. Imajinatzen al duzue nolakoa izango zen tsunami bat hemen?“. Mila esker, Beñat.

Aste honetan, bestalde, Txomin Rezolaren irudi zoragarri batekin alaitu du Donostiako horma Beñat Mendietak. Honela aurkezten zigun irudia: “Txomin Rezolak Donostia-San Sebastiáneko irudi eder hau lortu zuen, eta EGUNEKO ARGAZKIA da; udaberrian gaude, eta nabaritzen da! Paisaia gehiago, hementxe: http://tinyurl.com/llll23”. Badakizue Eguraldiblog-ek gure inguruko argazki bikainak ikusteko beta eskaintzen digula.

Donostia udaberrian. Argazkia: Txomin Rezola

Donostia udaberrian. Argazkia: Txomin Rezola

Beste behin, gure laguna den Musikota Olayak gurean parte hartu du eta esaten zigun Valentzia dagoeneko zortzigarren hiriburua dela, Donostiaren atzetik, www.musikota.com-era bisitak egiten. Mila esker informazio hau guztia emateagatik.

Eta honekin, eta Manu Perezi eskerrak ematen, horman parte hartu baitu, amaitutzat emango dugu gaurkoz azken egun hauetako laburpena. Badakizue Donostiako berriak, argazkiak… eta nahi duzuen guztia partekatu dezakezuela gurekin horman. Guk, geure aldetik, horiek guztiak bildu eta blog honetara ekarriko ditugu. Asteburua ate joka da, ondo pasa eta pozik bizi!

Donostiako Zinemaldiaren webgunea eta Juan Carlos Eguillorren heriotza

2011(e)ko Martxoak 24 Iruzkinik ez

Donostiako Zinemaldiaren webgune berria eta Juan Carlos Eguillor marrazkilariaren heriotza izan dira Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Hori eta gehiago, ondorengo laburpenean aztertuko dugu.

Donostiako Zinemaldirako hilabete dezente falta badira ere, hasi dira dagoeneko lehendabiziko berrikuntzak egiten. Ane Goikoetxeak, esteka honen bitartez, Zinemaldiaren 2.0 webgune berriaren berri ematen zigun. Sare sozialez baliatuz ikusleekin harremanak estutzeko asmoz, Donostia Zinemaldiak hobetu eta eguneratu egin du bere 2.0 webgunea, internautekiko komunikazioa azkarragoa eta arinagoa izan dadin.

Bestalde, Beñat Mendieta albiste txar batekin heldu du da gure hormara, izan ere, Juan Carlos Eguillorrek, Donostiako margolari ezagunak, agur esan zigun atzo. Triste, honela esaten zigun Beñatek: “Juan Carlos Eguillor hil egin da; Donostian jaio bazen ere Bilborekin lotura estua zuen; eta horren adibide garbia da bi bider Bilboko Aste Nagusirako egindako kartela (Hemen uzten dizuet horietariko bat). Besarkada handi bat bidali nahi diet familiari eta lagunei; goian bego”. Guk ere Beñatekin bat egin eta doluminak bidaltzen dizkiegu Juan Carlosen senitarteko guztiei.

Juan Carlos Eguillor

Juan Carlos Eguillor

Web enteratek ere azken egunotan gure horman parte hartu du, oraingoan, kontzertu baten berri emateko. Lotura honen bitartez jakinarazten zigun datorren uztailaren 5ean David Bisbal kantari ezaguna Kursaalean izango dela, eta emanaldiaz gozatzeko sarrerak aste honetan, asteartean, jartzen zirela salgai.

Gaurko posta amaitzeko, irudi eder bat, Beñat Mendietak gure horman utzirikoa. Horrela esaten zigun: “Txomin Rezolaren argazki eder honek udaberrian gaudela gogorarazten digu. Benetan polita, loreen kolorea! Eguneko argazkia da, baina hemen, Eguraldiblogean,  gehiago dituzue”. Mila esker, beñat, irudi benetan zoragarria!

Donostia. Foto: Txomin Rezola

Donostia. Foto: Txomin Rezola

Eta honekin amaiera emango diogu gaurko laburpenari. Zuek jarraitu nahi dituzuen albisteak, argazkiak, bideoak… gure horman uzten, eta guk, astero egiten dugun moduan, zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Dagoeneko osteguna da, asteburua jada hurbil dugu, beraz gozatu eta ondo pasa!

Argazki lehiaketako irabazlea, dFeria Donostian…

2011(e)ko Martxoak 17 Iruzkinik ez

Argazki lehiaketa edo dFferia, Donostia hirian egiten den arte eszenikoen jaialdia izan dira aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Goazen laburpenarekin!

Pasa den astean argazki lehiaketa jarri genuen martxan. Izan ere, horman astero uzten dugun laburpenean argazki berdina ikusten genuela kontatzen genizuen. Argazki hori zuena izatea nahi genuen, eta horretarako parte hartu eta zuen argazkiak igotzeko eskatzen genizuen. Zuek izan zarete epaile, eta boto gehien jaso dituen argazkia Ana Urrarena izan da. Argazkia Donostiako toki esanguratsua da, Kursaaletik Boulevardera doan zubia ikus daiteke bertan, eta Urumea ibaia hau zeharkatzen. Irudi hau, aurrerantzean, gure blogean ikusi ahal izango dugu. Jhon Bazanek eta Juanjo Perkek pozik jaso dute berria, eta azken honek horrela zihoen: “Aupa Ana, irabazlea”. Gainera, laster parte hartu duten argazki guztiekin laburpen berezi bat egingo dugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, bene-benetan. Hemen ikus dezakezue argazki irabazlea:

Donostia. Foto: Ana Urra

Donostia. Foto: Ana Urra

Bestalde, aste honetan Donostiako arte eszenikoen jaialdia, dFeria, jarri da martxan, eta esteka honen bitartez, egitarau osoaren berri ematen zigun Olatz Gartziak. Dantza, antzerkia… eta beste hainbat aukera eskaintzen ditu aurtengoan dFeriak. Oraindik garaiz zabiltzate, beraz, ez hutsik egin.

Mediterraneo Sur Hotelesek ere gurean parte hartu du, beraz, eskerrak ematen amaituko dugu gaurko posta. Zuek jarraitu horman parte hartzen, eta bertan gertatzen den guztia, ondoren, blog honetan bilduko dugu. Mila esker hor izateagatik eta laster arte.

40 El Musical ikuskizuna Donostian, argazki lehiaketa…

2011(e)ko Martxoak 11 Iruzkinik ez

40 El Musical ikuskizun musikala ikusteko sarrerak edo Donostia hiriaren argazkiak izan dira, besteak beste, aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen laburpenarekin!

Beñat Mendietak jakinarazten zigun, esteka honen bitartez, 40 El Musical ikuskizuna ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daudela. Izan ere, datorren ekainean Donostiako Victoria Eugenia antzokia bisitatuko dute. Jakin badakigu milioi bat ikusle izan dituela Musikalak dagoeneko, beraz, ez galdu eta gozatu ikuskizunaz.
Gainera, Pako Kastellanosek Eguraldiblogera bidalitako argazki eder bat eskegi digu aste honetan Beñatek, eta ondorengo hitzak jartzen zituen: “Ederra, benetan, bertan islatu duen zerua! Argazki gehiago, hemen: http://tinyurl.com/llll23”. Mila esker Beñat, benetan argazki ederra!

Donostia. Argazkia: Pako Kastellanos

Donostia. Argazkia: Pako Kastellanos

Eta argazkiekin jarraituz, proposamen txiki bat egiten genizuen. Izan ere, horman astero uzten dugun laburpenean argazki berdina ikusten da beti. Argazki hori zuena izatea gustatuko litzaiguke eta noski, horretarako zuen parte hartzea nahitaezkoa da. Horregatik, atzo hasi eta datorren asteazkenera bitarte argazkien inguruko “lehiaketa” txiki bat antolatu dugu. Horman Donostiako zuen argazkiak eskegi eta astebetean “gustuko dut” gehien dituen argazkiak irabaziko du lehiaketa. Dagoneko hasiak zarete bidaltzen, beraz, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Eta gaurkoz besterik ez. Badakizue adi-adi jarraituko dugula zuek horman jartzen duzuen guztia aztertzen, ondoren bertan esandakoak blog honetara ekartzeko. Mila esker hor izateagatik eta asteburu ona pasa!

Zinemaldiko 350 autografo enkantean, Donostiako inauteriak…

2011(e)ko Martxoak 3 Iruzkinik ez

Zinemaldian bildutako 350 autografo enkantean edo Donostiako inauteriak izan dira aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen laburpenarekin!

Ane Goikoetxeak, esteka honen bitartez, 20 urteetan zehar Zinemaldian bildutako 350 autografo enkantean jarriko dituztela jakinarazi zigun. Hitzordua martxoaren 2an eta 3an izango da Bilbon eta, Nicolasa jatetxea zenak bildutako lau bisita liburu dira enkantean jarriko direnak. Horrela esaten zigun Anek: “Oso artikulu interesgarria, irakurri, merezi du eta. Enkantean jarriko omen dituzte zinemalditik pasa diren izar askoren autografoak!”.

Bestalde, asteburu honetan inauteriak ospatuko dira Gipuzkoako hiriburuan, eta Web Enteratek, esteka honen bitartez, inauterietan Donostian izango den guztiaren berri ematen zigun.

Baina hau ez da Web Enteratek utzitako informazio bakarra, izan ere, beste esteka honen bidez, Ainhoa Arteta soprano ezagunak datorren martxoaren 11n Donostiako Kursaalean emango duen kontzertuaren berri ematen zigun. Mila esker gurean parte hartzeagatik.

Hau guztiaz gainera, Amaia Fernándezek Arantxa Urretabizkaiak3 Mariak” liburua Donostiako Parte Zaharreko Udal Liburutegian aurkezten zuela jakinarazten zigun lotura honen bidez.  Eta Amaiaz gain, Ley Vasca de Vivienda-k ere gurean parte hartu du, beraz, agur esan baino lehenago, guztiei besarkada handi bat bidaltzen diegu.

Besterik ez. Egun gutxi barru bueltan izango gara. Zuek segi horman parte hartzen, gu betiko legez adi-adi ibiliko gara bertan aipatzen den guztia ondoren blog honetara ekartzeko. Bitartean, pozik bizi!