Donostian desagertuta zegoen ostalariaren gorpua erreskatatu dute Urumean
Luis Gil Azkue, Donostian desagertutako ostalariaren gaia izan da aste honetan horman gehien aipatu den gaia, izan ere, ia bi aste desagertuta egon ostean, astearte goizean Urumea ibaian topatu zuten donostiarraren hilotza. Badira, hala ere, bestelako gaiak ere. Goazen laburpenarekin.
Azken asteetan Donostiako bizilagunen artean kezka zen nagusi. Otsailaren 11z geroztik Luis Gil Azkue, 36 urteko Donostiako El Rincón tabernako ostalari ezaguna desagerturik zegoen. Senitartekoak larri zeuden, izan ere, desagertutako unean ez zeramatzan gainean beharrezkoak zituen botikak, epilepsia eta depresio arazoei aurre egiteko. Astearte goizean, ordea, berri txarrak heldu ziren gaztearen familiarentzat. Olatz Gartziak jakinarazi zigun Donostiako suhiltzaileek Luis Gil Azkue ostalariaren gorpua erreskatatu zutela Urumea ibaian.
Gaiak atsekabea sortu du donostiarren artean. Itxaso Apraizek horrela zioen: “Vaya! Que mala notica! Condolencias a la familia!”. Beñat Mendietak, berriz, “besarkada bat” bidaltzen zien familiari. Guk ere askoz gehiago ezin esan, eta animoak eta doluminak bidaltzen dizkiogu Luisen senitartekoei.
Eta gai alaiagoei helduz, Web Enteratek Yero & Flow bikote kubatarraren azken bideoklipa aurkeztu digu, Donostian grabatutakoa berau. Musika pixka bat entzun nahi? Hemen taldea atzealdean Donostiako irudi ederrak dituela:
Maria Strata Lanerik, pozez zoratzen bere senitartekoa den José Pedro Herbon mediku ezagunari egindako elkarrizketa zati bat utzi zigun iruditan, eta ondorengo iruzkina gehitzen zuen: “Comparto con orgullo la entrevista que le hicieron a Papá,Pete para la familia y amigos y Dr.Herbon hasta que lo conocen mas alla de la medicina donde el trnasita deja su huella para siempre. Felicitaciones a mi querido compañero y amigo de la vida y a mis 3 hijos que son nuestro gran tesoro.” Jarraian Mariak zintzilikatutako elkarrizketa zatia uzten dizuegu.

Elkarrizketa José Pedro Herboni. Argazkia:Maria Strata
Eta honekin gaurkoari amaiera emango diogu. Badakizue zuen iritziak, albisteak, argazkiak, bideoak… geure horman zintzilikatu ditzakezuela. Gu beti bezala adi-adi egongo gara eta ondoren, asteroko legez, blog honetan bilduko ditugu zuek esandakoan. Bitartean, mila esker hor izateagatik eta pozik bizi!







Zure iritzia