Xabi Alonso eta Urrezko danborraren ibilerak, Txotx irekiera eta Realeko kamisetak musikarekin batera dira aste honetako gai nagusiak Donostian.
San Sebastián egunerako astebete besterik ez, eta oraindik kolokan ia Xabi Alonso futbolari handiak, Donostian egoteko aukerarik izango ote duen. Maite Bazterretxea: ‘San Sebastian egunean Xabi Alonsok Errege Kopako partida Madrilen, ezingo du Donostian Urrezko Danborra jaso. Ze pena…. Bihar, (gaur) batzarra egongo da. Ordezkoaren bila arituko dira jada….nork jaso beharko luke Urrezko Danborra?‘ Galdera honen erantzun bat jaso dugu, Amaia Fernándezen eskutik: ‘oh!! ze pena! eta nori emango diote ba? Edurne Pasabani?’ Azkenean oraindik ere horren esperoan jarraitzen dugu, hala ere astebete geratzen denez, ia zertan geratzen den. Hemen duzue gehiago jakiteko esteka.
Aste honetako albistea Hernanitik iritsi zitzaigun: ‘Gaur (hilak 12) Txotx Irekiera! Egun handian ‘Gure Sagardo Berria’ oihukatuko duena: Karlos Argiñano. Donostia-San Sebastiánen bazaude, Hernanira bisita egitea erreza da, baina gainerako guztiak ere gonbidatuta zaudete! TXOTX!!!!’ Orain, agendak eguneratu eta ia sagardotegietara bisita egiterik dagoen. Hemen duzue Txotx-aren inguruko lotura.
Bestelako kontuekin jarraituko dugu, Amaia Fernándezk, proposamen interesgarria helarazi baitigu. ‘Urtarrilaren 15a arte urezko poltsak arte eta diseinuarekin ikusi nahi badituzu, 45 artistek parte hartu duten erakusketa bisitatzeko aukera duzu.’ Larunbatean bukatuko da, baina oso polita iruditu zaigu, desberdina, erakusketa berezia benetan. Hementxe duzu gehiago jakiteko informazioa.

Donostiako erakusketa. Ur bero poltsa
Musika ezin falta denez, Musikota Olayaren albistea ekarri dugu: ‘2011an emandako Kontzertu Pribaturik onenaren saria, Franz Ferndinand-ek Donostian emandakoak eraman du’. Albiste pozgarria eta kontzertuak antolatzen jarraitzeko bultzada. Hemen duzue Musicota Olayak utzitako albistea.
Atzera egitea gustuko dutenak egon badaudelako, antzinako kamisetak jarri dituzte modan, Amaia Fernándezek zera dio:‘Aspaldi aspaldiko kamisetak gustuko?’ 1987 urtean Realak Errege Kopa irabazi zuenean Arconadak jantzitako kamisetaren modukoa nahi izanez gero, hemen duzu aukera.

Donostia. Real Arconadak 1987an erabili zuenaren modukoa
Gure azken laburpenean jasotako albisteen artean, Amenabarrek Donostian filma grabatuko zuela aipatu genuen baina…inuzentada izan zenez…hemen albistea eta jasotako postak. Amaia Fernández: ‘Inuzentada bat zen… jajajaja.’
Aste honetako laburpena bukatzeko Gus Gonzálezen proposamena dakargu: ‘Larunbata, hilak 15, 20:30etan Bukowskin THE BILLIE JEANSen diskoaren aurkezpena egongo da ‘Shot Down’ Martxa eta giro ona egongo dela ziurtatzen dugu. Hemen espero zaituztegu eta gozatzera’.
Hurrengo astean hemen elkartuko gara, baina bitartean, Donostiako orrialdean ere parte hartu dezakezu.
Share on Facebook
Zure iritzia