Donostiako bloga (Gipuzkoa): Kontxa, Kontxako bandera, danborrada, Urgull, hondartzak, pintxoak, Nazioarteko Zinema Jaialdia, Zinemaldia eta gehiago blogseitb.net-en
San Tomas egun handia, loteria eta gaur Dokan izango den kontzertua dira aste honetan Donostiako gai nagusiak.
San Tomas eguna beti izaten da polita eta horretaz gainera baita dotorea ere, jantzi aproposak eta gainera baita postuak ondo atonduta ere. Txistorra, taloa, txakolina, txorizoa, txerria, txapela, eta guztiekin topera bizitzen den eguna. Batzuk ikusten eta beste batuk lehiaketan parte hartzen…eta hemen dituzue lehiaketa desberdinen emaitzak 2010, jarraitu ondorengo esteka.
Azoka ondo joan zen eta horretaz gainera balorazioa baikorra izan da, Maite Bazterretxea: “Oso pozik guztiak atzoko azoka elegantearekin! Zorionak eta Eguberri on!” Hemen duzu Donostiako udalak egindako balorazioa, hurrengo loturan duzu.
Horretaz gainera, San Tomasen ondoren Loteriaren eguna izaten da baina…Bueno, ez da zorte handirik egon… nolanahi ere, agian sari txikiren bat atera zaizue, eta pena ez da hain handia… Kontsultatu esteka honetan.
Bestalde, gabonetako oporrak ondo baino hobeto igarotzeko planen artean orain kontzertu bat gomendatzen digute Musikota Olayakoek: “Ostegun honetan 23: Shiva Sound, Doka Antzokian, San Sebastian / Donostia”, ondorengo albistean informazio gehiago.
Gurera Barrikadaren “Sean bienvenidos” bideo klipa ekarri dugu. Horrela musikaren agurtuko dugu gaurko mezua. Zorionak eta Eguberri on!
Bera berako nesken egutegia, gaztaina erreak sarean erosteko aukera, marrazo jaio berriak eta musika dira Donostiako orrialdeko gai nagusiak.
2011ra begira jartzeko beste arrazoi bat topatu dugu aste honetan, izan ere, eskubaloiko Akaba Bera Berako neskek egutegia egin dute eta gurean ere albistea agertu da. Enteratekoek horrela ekarri dute gurera: “Bera Berako jokalarien egutegia“. Aipatutako egutegi honetan, jokalari neskak oso guapak ageri dira, ez da inondik inora biluzik edota zaindu gabeko argazkiz osatutako egutegia. Argazkiak Usobiaga argazkilariak egin ditu eta asko zaindu du guztia, gainera atezain frantsesaren argazkia izaten ari da momentuz gustukoena. Hala ere agian zuretzat bada beste irudi politago bat, orduan badakizu zure iritziaren zain geratuko gara. Albistea ezagutzeko jarraitu ondorengo lotura.
Donostia. Akaba Bera Bera eskubaloiko nesken egutegia
‘Gaztainak erre artian….’ horrela dio kantuak eta antzera dator gurera Amaia Fernández: “Inoiz pentsatu al duzu gaztaina erreak saretik erostea posible izango zela? Ba adi!!! Gaur bertan eta gaur bakarrik izango duzu horretarako aukera!!! Txipli txapla pun…. ” Ez dakigu beste egun baten ere horrelako ekimenik martxan jarriko ote duten, baina atzoko eguna bitxia izan zen, gaztaina erreak sarea erabiliz erosteko egun bakarra izan baitzen. Benetan interesgarria ohiturak, bide aurreratuak erabilita zaindu eta mantentzeko. Azken berria ezagutzeko esteka hemen.
Kontua erabat aldatuko dugu eta orain ur azpian murgilduko gara izan ere albiste pozgarria dugu Maite Bazterretxearen eskutik iritsi zaiguna: “9 Marrazo txiki Donostiako Aquariumean, hauek ere ondo zaindu behar dira….horrelakoak behar dira itsasoan oreka egon dadin…”. Bai, marrazoak dira, baina Maitek esaten duen bezala, itsasoan oreka egoteko hauek ere bizi behar dute eta jaten eman zaie, baita bestelako zainketak ere. Honen gainekoak jakiteko aukera hemen.
Gaur bertan, ekitaldi musikalera joateko aukera izango duzu eta gainera, asteon sarrerak banatzen aritu dira. Maite Bazterretxeak zera esan digu: “Ostegunean kontzertua Kursaalean Il Giardino Armonico- ikustera joango zara?” Doan joaten bazara ongi eta bestela ere, aurrera, beste batean izango da. Bestelako ekitaldi baten berri eman nahi baduzu, Donostiako orrialdean jarri dezakezu. Hemen kontzertuaren zozketaren berri.
Aste honetako errepasoa hemen utziko dugu eta bitartean orrialdean edota hemen, blogean topatuko gara.
Real-Barça partida garrantzitsua, antzerkira ‘Vaya Semanita’ ikustera eta autoa partekatzea dira aste honetako gai nagusiak.
Donostiako orrialdeko asteroko labur bilduma prest dugu eta hemen duzu. Reala eta Athletic zelai berean ikusteko irrikatan geunden, eta derbia ere pasatu da, baina orain, aurrera begira jarriko gara eta derbian irabazle atera ondoren, ia zer gertatzen den asteburu honetan. Itxaso Apraizen hitzak ekarri ditugu: “igandean Camp Noura! Gogoan al duzue Realak Bartzelonan lortutako garaipen mitikorik? Nik 1989 inguruan harrigarria izan zen 3-3a gogoratzen dut, Kopan zen gainera… “ Hemen duzu albistea.
Realaren hurrengo partidaren inguruko komentarioak direla eta Ibai Portugal Gonzalezek ere berea jarri zuen: “bazkide izaten daramatzadan 13 urtetan ez dugu inoiz han irabazi”. Eta Gotzon Harismendy Arriolak berea gehitu du: “nik, 1-3 gogoratzen dut, Satustregi eta Zamoraren golekin, jo, ze zaharra naizen“. Bartzelonara bazoazte bidaia ona izatea opa dizuegu, eta bestela ere, animuak eta aupa Real!
Partida garrantzitsu honen inguruko beste iritzi bat ere badaukagu Beñat Mendietak Xabi Prietoren hitzak utzi baitizkigu: “Lan asko egiteko partida izango da”. Zuk ere horrela uste duzu? Aupa Real! Hementxe esteka.
Azken hilabeteotan gogoan duzuen moduan, Donostia-San Sebastián Facebookeko orrialdeak antzerkira joateko sarrerak zozkatzen zituela gogoratu dugu, badugu irabazlea!!!!! Jon García ‘Vaya Semanita’ antzezlana ikustera Kursaalera joango da larunbat honetan bertan.
Bukatzeko, Maite Bazterretxeak utzitako oharra ekarri nahi izan dugu. Askotan aipatzen baita klima aldaketa eta birziklapena eta horrelakoak, baina badira egin daitezkeen bestelako ekimenak ere, eta orain ekarri duguna interesgarria iruditu zaigu: “Donostiatik Andoainera auto konpartituan joan nahi duzu? Edo akaso, zure beharra beste bat da? orduan esan hemen hesian akaso inork zuk behar duzun hori eskaintzen dizu….Zorte on!” Ondoren lotura duzu.
Aste honetako errepasoa bukatu dugu, eta badakizu, hemendik aurrera, orrialdean edota hemen bertan elkartuko garela.
Chillida-Leku-ren itxiera, Gazteako libdub lehiaketako irabazleak eta musika dira aste honetako gai nagusiak.
Donostiako orrialdeak asten emandakoen labur bilduma prest dugu eta hasteko asteko gai nagusia aipatuko dugu, Enterat-koek gure hesian Chillida-Leku Museoaren itxieraen inguruko albistearen lotura utzi ziguten eta guk hona ekarri nahi izan dugu, albistea irakurtzeko hemen duzu lotura.
Gure orrialdeak ere asteko titularra aipatu nahi izan du, horrela idatzi genuen: “Chillida-Lekuren itxieraren gaineko albistea zabaldu nahi dugu. Berri tristea da, baina urtarrilaren 1etik aurrera Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatuko da.” Hemen informazio gehiago. ”
Bestalde, musika hartu eta bagoaz, ezta oso urrutira ere, izan ere, Gazteak antolatutako libdub lehiaketako irabazleak Donostian bertan ditugu. “Gora Donostia! Gazteako Libdub lehiaketa irabazi dute arkitekturakoek! Zorionak! Oso ongi! “Club can’t handle me” abestiarekin boto eta erreprodukzio gehien lortu dutenak: 15.350 boto eta 16.620 bisita. Guztira: 17.012 puntu. Eurentzat 3.000 euroko saria. Gora Donostia!.”Azken egunotako libdub lehiaketa arrakastatsuenetarikoa izan da eta jada bukatu da; lehen postuan Donostiako arkitekturako hirugarren mailakoek 3.000 euro eraman dituzte.
Musikarekin jarraituko dugu eta oraingo honetan biharko egunari begira, ostiraleko hitzordua gogorarazi baitzigun Maite Bazterretxeak: “EOS + Bilbaoko Koral Elkarteak kontzertua eskainiko dute ostiralean 20:00tan.”, informazio gehiago behar baduzue ondorengo estekan duzue.
Musika eta erritmo gehiagorekin goaz, notarik altuena jaso duen batekin, Musikota Olayak horrela idatzi zuen: “Gogora ezazue Guns N’ Roses taldeak Donostian emandako 10eko kontzertua“ Musika zale zaretenontzat Musikota Olayak kontzertuaren kronika ekarri du beraz, hemen duzue. Horretaz gainera, horrela diote: “Donostian emandako kontzertuko onenarekin egindako bideoa uzten dugu.”
Musikarekin bukatzeko, Musikota Olaya eguna alaituko digun bideoa ekarri digu. “Guns N’ Roses taldearen bideoa– November Rain Anoetan (bereizmen handia HD)”. Hemen dago bideoa.
Zelaira salto egingo dugu, erritmo onarekin hau ere jakina, Enterat-koek Rafa Nadalek Gipuzkoan dituen negozioen bideoa utzi dutenez, orain tenis-kantxan kokatuko gara. Bideoa ikusteko klik egin. Informazioa hurrengo estekan.
Maite Bazterretxeak egindako azken oharrarekin bukatuko dugu aste honetako labur bilduma: “Arautegi berria Donostiako Udaleko lan poltsa kudeatzeko. Zu ere deiaren esperoan zaude? zer egiten duzu lana bilatzeko?” Erantzunik gabeko galderekin agurtuko dugu gaurko errepasoa, baina honen inguruan gehiago jakiteko hemen duzu dagokion oharra.
Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita zure parte hartzeagatik ere.
Zure iritzia