Artxiboa

Iraila, 2010 (r)entzako artxiboa

Zinemaldiari, agur; U2, Donostian; ‘boulder’ berria

2010(e)ko Irailak 27 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Epa!!

Zer moduz hasi duzue astea? Ondo? Eta, asteburuan ere, dena ondo? Espero dugu baietz; guk, gure aldetik, Facebookeko Donostiako orrialdeari emango diogu begirada bat, aztertzeko zer ibili den hortik eta zuen publikazio guztien berri emateko blog honetan. Anima zaitezte, 1.200 donostiar biltzear dago orrialdea!! Logikoa, jende eskok eman dio orrialdeko “Atsegin dut”ari. Begira zer esan duen Maria Luisa Balboa Rodriguezek: “LA BELLA EASO. NO HAY OTRA IGUAL”. Horixe da!!

Zinemaldia izan dugu hizpide, normala denez, azken egunotan orrialdeko hesian. Irabazleekin hasiko gara, Maria Abadiñoren eskutik. Mariak esan zuen: “Peter Mullanen ‘Neds’ filma, 2010eko Zinemaldiaren Urrezko Maskorraren irabazlea”. Mariak, sariaren ematearen irudiak eskaini aurretik, hauxe gehitu zuen: “Zorionak saridun guztiei!”. Guk ere zorionak eman nahi dizkiegu!!

Tais Sjbk, atzo, honela hitz egin zuen: “Se acabó Zinemaldia 2010!”. Eta, horrekin batera, utzi zuen “un resumen de dos minutos de todo lo que ha dado de sí la edición de este año”. Ez galdu!!

Amigo” eta “Aita“, Taisek ostegunean aipatu zuenez, Sail Ofizialean ikusitako bi pelikula izan dira. Ikusi dituzue? Zer iruditu zaizkizue?

Zinemaldiaren harira, Maite Bazterretxeak esandako beste gauza bat; Maitek abisatu zuen: “¡¡¡¡La cartelera en los muros de mano de los grafiteros!!!!”. Bai, bai, albiste honetan azaltzen dute dena: los grafiteros exponen su visión del cine en los muros de Donostia.

Zinemaldia bukatuta, kulturak beste hitzordu garrantzitsua izan du Donostian, azken orduetan. Jakina, U2-ren kontzertuaz ari gara! Egon al zineten? Ane Zabala urduri zegoen, atzo goizean: “¡Sí, sí, sí! ¡Ya están aquiiiiiii! U2 en Anoeta esta noche… Todo lo bueno se hace esperar….!!”.

Beñat Mendietak esandakoarekin amaituko dugu, gaurkoz; Beñatek, ostiralean, hauxe esan zuen hesian: “Pío Baroja inaugura hoy su nuevo “boulder” para escalada. El polideportivo municipal de Pío Baroja pondrá hoy en marcha a las 12.30 horas su nuevo boulder, una pared de escalada para la que no se precisan materiales de protección convencionales, como los arneses”.

Horrela esango dizuegu agur; orrialdeko hesian egongo gara zuen zain, ondorengo egunetan, eta laster itzuliko gara hona, berriro ere, Donostiako nobedade guztiak zuekin komentatzeko. Ordura arte, mila esker eta ondo izan!!!

Categories: Kirola, Musika, Zinema Tags: , ,

Zinemaldia; Julia Roberts, eta jakina, Real-Real Madril partidaren kronika

2010(e)ko Irailak 20 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Astelehen on! Izan ere, glamourraz beteriko asteburu honen ondoren, gaurko laburpenari horrela ekin diezaiokegu

Donostiako Orrialdeko Hesian jasotakoen bilduma prestatu dugu eta hemen izango duzue, jarraian.

Gaur, astelehena, Donostia Saria jasoko du Julia Robertsek eta eitb.com-ek gainera prentsaurrekoa zuzenean eskainiko duenez zuk ere zure galdera egin dieziokezu.

Maite Bazterretxea: “Zelako glamourraAAAAA!!! Julia Robertsek distira ekarri du Zinemaldira.”

Memoria historikoarentzat ariketa da film berria. ‘Izarren argia’ euskal pelikula estreinatu dute Zabaltegi sailean. Barbara Goenaga Victoria da, Saturrarango presoetako bat. 4.000 emakume izan ziren Mutrikuko kartzelan frankismo garaian.

Maria Abadiño: Zinemaldiko argazkiak!!

Peter Mullan eta Raul Ruiz, Zinemaldiko Sail Ofizialean, ikusi al duzue lau ordutako filma?

‘Bicicleta, cullera, poma’, Maragall, Alzheimerraren kontra Igandean aurkeztu zen, Sail Ofizialeko lehiaketaz kanpo.

‘Amerikanuak‘, euskal dokumentala, estreinatu dute Zinemaldian.

Bukatzeko, kirol nagusienetakoa, talde handiekin…jakina, nola bestela…Reala-Real Madril (1-2): Txuri-urdinen lehen porrota.

Momentuz, hemen utziko dugu gaurko laburpena eta laster berriz ere elkartuko gara, ongi izan eta eskerrik asko eskainitako arreta eta laguntzagatik.

Porrontxoak, atez-ateko zabor bilketa, Zinemaldia, kafearen tenplua…

2010(e)ko Irailak 17 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Donostiako orrialdeak egun hauetan pantaila handikoen albiste guztiak jasotzen dituen arren, izan dira baita bestelakoak ere, eta aste honetako laburpen berri honetan Donostiako orrialdeko hesian jasotako guztiak hartu nahi izan ditugu orain hemen zuk eskura izan ditzazun.

Erraustegiaren aurka eta atez ateko bilketaren alde Donostian. Ehunka herritarrek defendatu dute zaborrak birziklatzeko beharra.

Hau da maila hau!! Hamar nobel saridun izango dira Donostian. Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatuta, Passion for Knowledge jaialdia egingo da Donostian hilaren 27tik urriaren 1a bitartean. Jaialdiak hamar Nobel saridun bilduko ditu. Zientzia herritarrei ezagutaraztea du helburu, eta DIPCren 10 urteurrenaren harira antolatu dute.

KutxaGuneak errusiar mendi simulagailu berria dauka. Orain arte, errusiar mendia simulatzeko plataforma batek eta tranbia simulagailu batek osatzen zuten.

Arzak, Berasategui eta Subijana Donostiako kafearen tenplua inauguratu dute. Sukaldearen hiru maisuak Donostiako Nespresso dendaren irekiera ekitaldian izan dira.

Zorionak Tolare!!! Tolare elkarteak irabazi du legatza donostiar erara egiteko lehiaketa. Bretxa plazak elkarte gastronomikoen arteko norgehiagoka hartu zuen asteburuan. Parte-hartzaileek kazola bat legatz prestatu behar izan zuten, donostiar erara

Dena ona ezin da izan eta, bestelako albisteak jaso ditugu itsaso aldetik. Emaitza kaskarrak aurtengo hegaluze kanpainan Egunotan Gipuzkoako eta Bizkaiko 120 ontzi eta 1200 arrantzale dabiltza atunetan. Hurrengo egunetan atunik aurkitzen ez badute, etxera itzuli eta txitxarro eta sardinatan hasiko dira.

Ezertxo ere ez galtzeko….Donostiako Zinemaldiko filmak eta ordutegiak, Zinemaren hiriburuan emango diren film guztien ordutegiak, sinopsiak eta trailerrak eskaintzen dizkizugu. Erabaki zer ikusi!

Zinema bai, baina baita musika ere, dagokion tartean ireki eta bolumena emango diogu. Lori Meyers, Coque Malla eta Telekinesis, Donostikluba Zirkuituan. Irailaren 10ean Gazteszenan hasi zen Zirkuitua eta abenduaren 29ra bitartean, Gipuzkoako hiriburuko zenbait aretotara iritsiko da musika eskaintza. Donostikluba Jaialdia urriaren 1ean hasiko da.

Eguraldiak laguntzen ez duen arren, hiritik mugitzeko modurik onena motorra dela esaten badugu, ez da kontu berria izango, baina….Dani Pedrosa Donostiako moto-denda ospetsu batean izan da Dani Pedrosa Moto GPko pilotua Donostiako moto-denda ospetsu batean izan da bere zaleekin hizketan eta autografoak izenpetzen.

Gora Porrontxoak!!! Porrontxo jaiak dira eta gaurkoa egun handienetakoa da. Goizeko 11:00tan hasita, gauera arte etengabeko martxa espero da. Ondo pasatu!

Eskerrik asko guztioi eskainitako arreta eta laguntza guztiagatik eta laster arte. Ondo pasatu asteburua eta film askotaz gozatu.

Kontxako Bandera, Reala eta Zinemaldiaren nondik norakoak

2010(e)ko Irailak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Donostiako Orrialdeko Hesiak izandako jarioa islatzen ahaleginduko gara beste aste batez.

Asteroko laburpena egin ahal izateko, lehenik eta behin, atzera begira jarri behar dugu, horrela, atzekoz aurrera, aste osokoa bildu ahal izateko.

Aupa Real! Horrela, ongi ongi!!! Almeria-Reala (2-2): Donostiarrek bi puntu galdu dituzte azkenunean. Ulloak gola egin du andaluziarrentzat partidako 90. minutuan eta Martin Lasarteren mutilek ezin izan dute garaipena lortu. Tamudok eta Sutilek egin dituzte txuri-urdinen golak.

Kontxako Banderaren infografia, gozatu!

Argazkiak ere badira, eta denak ikusteko modukoak.

Jakitun gara orain guztiok izarren nondik norakoak jasotzeko irrikitan egongo zaretela. Lasai egon, horren berri zuzena ematen ahaleginduko baikara. Zinemaldiaren ‘jarraipen zabala’ egingo du EITBk. Zinemira sailaren babesle da gainera EITB. Mikel Olaciregiri bi erakundeen arteko erlazioa “estutzen” laguntzeagatik, eskerrak eman dio Alberto Suriok. Jarraitu zinemaldiko guztia.

‘Una historia del Zinemaldia’ estreinatuko du EITBk.Donostiako Nazioarteko Zine Jaialdiarekin bat eginez, Diego Galanek zuzendutako dokumental saila aurrestreinatuko du EITBk ostegunean, Victoria Eugenia Antzokian.

“Amiantoaren auzian, argi-itzalak badaude eragile batzuen jarreretan” Donostiako Zinemaldian aurkeztuko du La plaza de la musica. Musika plaza) amiantoari buruzko filma.

Zer galdetuko zenioke Julia Robertsi? Aprobetxatu!!Julia Robertsen prentsaurrekoa, zuzenean, eitb.com-en. Galderarik egin nahi diozu? Bidali Facebook bidez, eta geuk galdetuko diogu, aurrez aurre. Irekiera eta bukaera ekitaldiak eta Donostia Sariaren gala ere eitb.com-en ikusteko aukera izango duzu.

Ez da ezer geratzen! Sarrerak erosi dituzu? Bihar hasiko da Zinemaldia, 62.000 sarrera baino gehiago salduta.

Zinemaldiak klima aldaketaren aurka egingo du lan.

Bihar gehiago, eta bitartean eskerrak guztioi, zuen kolaborazio eta parte hartzerik egongo ez balitz guzti hau ezinezkoa izango baitzen.

Kontxako Bandera, Zinemaldia, Hamabostaldia, Bideo lehiaketa eta bestelakoak

2010(e)ko Irailak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Iraila aurrera doa, eta igandean Donostia pil-pilean jarriko da Kontxako Banderako estropada froga handia dela eta.

Hala ere Donostiako orrialdeko hesian, bestelakoak ere jaso ditugu azken egun hauetan eta hemen, asteroko laburpenean batzen ahaleginduko gara.

Besteak beste, Barbara Goenaga, Unax Ugalde, Juan Diego Botto, Marta Etura eta Emma Suarez aktoreek hartu dute parte.

Kaiku edo Urdaibai? Sestaon eta Bermeon arraunzaleekin izan gara.

Kontxako Bandera: estropaden aurreko giroa. Hauxe da Donostian dagoen giroa.

Kontxako Banderako irudirik ederrenak galeria bereziak batu ditugu.

Bestelako kontuak ere badira gure orrialdean, Lontzo Sainzek horrela idatzi du: “irailaren 17a arte udal ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da, 353 ikastaro daude aukeran.”

Orain, pantaila handira begira jarriko gara, ‎’Una caja de botones’ filma nazioarteko jaialditan erakutsiko dute. Maria Reyes zuzendari gipuzkoarraren film laburrak New Yorken eta Bangkoken parte hartu du, duela gutxi, eta laster Londresen, Italian eta Chicagon izango da.

Balorazioak egiteko unea ere iritsi da, 40.000tik gora zalek jarraitu dute Musika Hamabostaldia. Hamabostaldiko zuzendariak esan du aurreikuspenak erabat bete direla, musika errusiarrak harrera ona izan duela eta Kursaaleko emanaldietan publikoaren batezbesteko partehartzea %92koa izan dela.

Mokadu gozoa jateko, oraingo honetan, Limara joan behar dugu Pedro Subijanaren eskutik. Izan ere, Limako Mistura azoka gastronomikoan gonbidatu moduan izango da gipuzkoarra. Besteak beste, Quique Dacosta, Eduard Xatrhuch eta Jordi Roca ere egongo dira.

Donostiak nekazal zoru 37.000 hektarea baino gehiago ditu, bere azalera guztiaren %61., ezagutu martxan jarri nahi duten plan berria.

Alkateak, Odon Elorzak, Donostiako Onkologikoari urrezko domina ematea proposatzen du.

‘Gaztezulo’-ren bideo lehiaketa. Gaztezulok bere irakurleak eguneroko bizitza azaltzen duen film bat egitera gonbidatu ditu. Pelikulak minutu bat eta hiru minutu arteko iraupena izan behar du. Parte hartzaileek Euskaltubera edo Youtubera igo beharko dituzte euren bideoak, eta azaroaren 15a baino lehenago gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bidali behar dira bideoen loturak. Irabazleak 1.500 euroko saria irabaziko du. Bideo lehiaketari buruzko informazioa: www.gaztezulo.com.

Realaren Museoak urtebete egin du, iaz, taldearen mendeurrena betetzearekin batera zabaldu zituen atean eta bertan taldearen historia guztia jasotzen da.

Honenbestez, hemen utziko dugu gaurko laburpena baina badakizu taldean edota blogean topo egingo dugula. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik.

Kontxako Banderaren nondik norakoak eta beste kontu batzuk

2010(e)ko Irailak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Denboratxo bat igaro da azken laburpena egin genuenetik eta orain oporretatik bueltan gaudenez, aste honetako gai nagusia hizpide hartuta aurrera egingo dugu prestatu berri dugun laburpena eskuartean dugula. Donostiako orrialdeko hesian jasotakoak hartu ditugu zuretzat gorde ahal izateko.

Kontxako Bandera: San Juanek ezustekoa eman du denbora onena lortuta.

Igor Makazaga (San Juan): ‘Txukun joan eta itzulera bikaina egin dugu’.

Jose Luis Korta (Kaiku): ‘Urduritasuna pasata, baina sailkatu gara’.

Oier Aizpurua (Orio): ‘Debuta egin dut eta gainera sailkatu egin gara’.

Kultur agendan apuntatzeko oharra, Urriaren 1ean hasiko da Donostikluba 2010. Gazteszena aretoak 20 bat musikari hartuko ditu, tartean Morodo, Standstill, Damien Jurado eta Josh Rouse.

Laburpenarekin bukatzeko: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea inauguratu dute, Donostian. Patxi Lopezek sinbolotzat jo du Francoren udako etxea izandako Aiete Jauregiaren erabilpen berria.

Bakearekin laster arte agurtuko dugu bloga eta laster berriz ere hemen elkartuko gara. Ondo izan eta asteburua aprobetxatu.