Orrialde nagusia > Agenda, Albisteak, Kultura, Musika > Su artifizialak, eta mota guztietako kontzertuak Aste Nagusian

Su artifizialak, eta mota guztietako kontzertuak Aste Nagusian

Kaixo guztioi!

Zer moduz doaz Aste Nagusiko ekitaldiak? Egia esan asteon ospatutako piraten abordatzeak arrakasta handia izan zuen eta parte hartzaile asko izateaz gainera, ikusle asko ere batu zen bertan.

Donostia. Argazkia: Salva Turnes

Donostia. Argazkia: Salva Turnes

Horrela jarraitu eta ondo ondo pasatzea opa dizuegu, eta orain, Donostiako orrialdeko hesian jasotakoen bilduma egingo dugu, egunero egiten dugun moduan.

Su artifizialak, itsasotik ikusita surf taula baten gainean Surf talde batek su artifizialak itsasotik grabatu ditu. Suak ikusteko beste aukera!!

Donostiako Aste Nagusiko su artifizialez gozatu! Jarraitu jaietako su artifizialak zuzenean zauden tokian zaudela. Facebook eta Twitterren bidez, parte hartu ahal duzu (Twitterren, erabili aste nagusia). 22:40ean puntu puntuan adi monitoreko bisoreari!

Arabako Valacea su-etxeak ez zuen huts egin. Lehian den euskaldun bakarra. Kritika bikainak jaso dituzte.

Laurobak Donostiako kaleetan joko du, kamioi baten gainean.

Donostiako Aste Nagusia, abuztuak 18: Maldita Nerea

Teknika eta estilo handiz aritu zen Jose Maria Manzanares. Atzo arratsaldean, bi belarri moztu zituen Jose Maria Manzanaresek Illunbeko zezen plazan. Teknika eta estilo handiz aritu, eta Ate handitik atera zen.

Elastiko berriak, Donostiako hautagaitzari laguntza eskaintzeko Hirian, bakoitzak ahal duen moduan egiten du horren alde. Horren adibide, uda honetan, puri-purian dagoen elastikoa.

Reala-Real Union: Griezmannek minutuak jokatuko ditu. Donostiarrek, asteazkenean 19:30ean jokatuko dute lagunartekoa irundarren aurka.

Juan Chillidaren azken lanekin, erakusketa Donostian Pintura eta eskultura artean, erdibideko obrak dira Ekain galerian jarri dituenak.Artista bilduma antolatzen utzi dugu.

Liverpooleko Orkestra Filarmonikoa, bi errepertorio Kursaalen,  Elgarren, Shostakovichen eta Gubaidulinaren konposizioak izango dituzte ardatz lehen emanaldian eta Chopin eta Mahler bigarrenean.

Honenbestez, eskerrak emanez bihar arte esango dugu.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.