Artxiboa

Uztaila, 2010 (r)entzako artxiboa

Jazzaldiaren balantzea, Hamabostaldia, Guns N’ Roses, jazz gehiago, Mikel Olaciregui, Donostimagen, zubi berria

2010(e)ko Uztailak 26 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi,

Donostiak Facebooken duen orrira joko dugu berriro, azken egunotan heldu diren edukien laburpen berri bat egiteko asmoarekin. Baieztatuko duzuenez, kultura izan dugu hizpide bertan, nahiz eta beste gai batzuk ere agertu diren.

Hasi aurretik, orain dela hilabete batzuk geure buruari jarri genion erronka gogoratu nahi dizuegu (orrialdea abian martxan genuenean, eta Donostiako taldea ere ireki genuenean): 2010eko jaietarako, Donostia maite duten 2.010 lagun bildu nahi ditugu. Beraz, hauxe da unea: Facebooken donostiarrak ezagutzen badituzue, emaiozue argazkiaren azpian dagoen “Sugerir esta página a mis amigos” aukerari, lagun horiek, gero, “Me gusta”ri eman diezaioten. Ea donostiar pilo bat biltzen garen orrialdean! Mila esker!!

Heineken Jazzaldiarekin hasiko gara; atzo, igandean, amaitu zen, eta orain balantzea egiteko unea da. Guztira, 106.000 ikusle igaro dira, edizio honetan, bere kontzertuetatik.

Musika, dena den, ez da bukatuko gure hirian; laster, abuztuaren 7an, Hamabostaldia hasiko da. Orain dela egun batzuk aurkeztu zuten; hona hemen aurkezpen horren irudiak:

Apur bat aurrerako begiratuta, eta Maria Abadiñoren eskutik, Guns N’ Rosesek Donostian urrian emango duen kontzertua izan dugu hizpide; izan ere, Gazteak sarrerak zokatuko ditu. Baina ez galdu denborarik, gaur, astelehena, parte hartzeko azken eguna da eta!!

This fucking jazz music rocks“, erakusketa, musikarekin amaitzeko, Noventa Grados aretoan dago irekita; jazz eta erritmoa, irailaren 12ra arte.

Mikel Olacireguirekin irekiko diogu zinemari txoko bat; izan ere, Mikel Olacireguik, Zinemaldiko zuzendariak, irailean dimitituko du; aurtengo edizioa amaitu bezain laster, zuzendaritza kargua utziko du. Zinemaldiak jakitera eman duenez, arrazoiak “erabat pertsonalak” dira. Jose Luis Rebordinosek haren lekua beteko du.

Abuztuaren 5era arte, Donostiak beste ekitaldi bat hartuko du: Donostimagen 2010 argazkilaritza jardunaldiak; krisialdia egon arren, aurtengo edizioak tailerren eta ekitaldien eskaintza handitu du. Tino Soriano World Press Photo sariaren argazkilari irabazleak bidaiei buruzko tailerra eskainiko du.

Donostiako gidari guztientzako, informazio interesgarri bat: Urumea errekaren gaineko seigarren zubia ireki dute. Azken egunotan jakin dugu hori ere.

Horrela esango dizuegu agur; egun batzuetan bueltatuko gara. Orrialdean egongo gara zuen zain, ea hor milioi bat donostiar biltzen garen. Noski! Mila esker!!!

Karmengo amaren egun handia, jazzaldia eta bestelako ospakizunak

2010(e)ko Uztailak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Karmen jaietarako iritsi da Donostiako azken post-a. Zer moduz doaz oporrak? Beno, eta orain erantzungo duzue, ezetz, oporrik ez dagoela, baina kostaldean eta jai ederrekin ere ondo eramaten da.

Donostia. Argazkia: Ana Vitoria

Donostia. Argazkia: Ana Vitoria

“Euskadi Directo”k Karmengo amaren eguna ospatuko du. Donostian, arrantzaleei egingo zaien omenaldian egongo dira kamerak zuzenean.

Oraingo honetan Donostiako Hesitik igarotakoen laburpena egingo dugu, izan ere, uda sasoian agendan moldaketak egoten dira eta hasteko, plan freskoak ekarri ditugu.

Era guztietako ekitaldiak izan dira: umeentzako tailerrak, kontu kontalaria. Santa Klara uhartera altxor berezi bat ere eraman dute kofre batean sartuta.

Martín Berasategi sukaldariak “Mi Querido Klikowsky”n kameoa egin du.

Guns N’ Roses taldearen kontzertura joan nahi al duzu? Axl Roseren taldeak Donostiako Belodromoan urriaren 10ean emango duen kontzerturako lau sarrera bikoitz ditugu! Sartu zaitez eta parte hartu!

Euskadik ere Espainaren garaipena ospatu zuen.

Alex Ubagok talde berri bat sortu eta diskoa aterako du. Jorge Villamizar eta Lena Burke musikariekin osatu du talde berria eta aurreikusitakoaren arabera, irailaren 21ean helduko da Alex Jorge y Lena lana.

Loiola eta “la avenida” artean bizikletan joaten direnei isuna jarriko diete.

San Sebastian Gastronomikak hiriko sukalde kosmopolitak jorratzen ditu.

‘Queremos tener un millon de amigos’ proiektua, Trintxerpen izango da. Zinemako tekniko eta aktoreek estatu espainiarra zeharkatuko dute dokumentala grabatu eta etorkizuneko filme baterako dirua biltzeko.

Toquinho

Toquinho

Artista brasildarra ez da Donostiako jazz jaialdian izango, aldez aurretik atzeratutako telebistako saio bat dela medio. Denbora faltaren ondorioz, antolatzaileek ez dute Toquinho ordezkatuko.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta uda ona igaro, laster, berriz ere elkartuko gara, baina bitartean taldean egingo ditugu topaketak.

Itsasargiak, Miramar Jauregia, Igeldo eta Altzako jaiak…

2010(e)ko Uztailak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Hemen gaituzu beste aste batez, Donostiako Orrialdeko Hesian jasotakoen bildumarekin.

Berri onak ematen ekingo diogu laburpen berezi honi:

Donostia: ibilbideak itsasargietatik

Donostia: itsasargietatik Donostia hautagaitza 2016

Zazpi euskal itsasargik ‘gidatu’ko dute ‘Donostia 2016′ hautagaitza. Itsargi bakoitzak Gipuzkoako hiriburuaren kultur proiektuak lantzen duen gaietako bat irudikatuko du. Uztailaren 9an aurkeztuko dute ofizialki proiektua Kultura Ministerioan.

Donostia, hiri egokia adinekoentzat Munduko Osasun Erakundeak uste du adinekoei primerako zerbitzuak eskaintzen zaizkiela eta kaleratu duen hirien zerrendan 8. tokian jarri du Donostia.

Egunero 40.000 ibilgailu kenduko dizkio Donostiako saihesbide zaharrari. 4.000 lagunen lana eta hiru urte baino behar izan dira errepide zati berri hau egiteko.

Udako ikastaroak ireki dituzte Donostiako Miramar Jauregian.Rafael Bengoa osasun sailburuak ikerketa biosanitarioari buruzko kurtsoari hasiera eman dio eta Blanca Urgell Kultura sailburuak bigarren hizkuntzari buruzko beste bat ireki du.

Donostia: Miramar jauregian

Donostia: Miramar jauregian

Euskal sukaldariek Basque Culinary Centerreko obrak jarraitu dituzte. Basque Culinary handitzen ari da. Donostiako unibertsitate gastronomikoak datorren udan inauguratuko da. Eraikina oso berezia da, pilatutako platerren itxura dauka, ondo jandako bazkari baten osteko pilaketa dirudite. Lau solairu izango ditu, eta azken pisuan ikerketak egingo dituzte. Lehen harria jarri ondoren, sei hilabete igaro dira eta dena ondo baino hobeto doa.

Donostiako Jazz jaialdiak kontzertu sekretuak estreinatuko ditu, eta antolatzaileek sare-sozialak erabiliko dituzte aurrerapen gutxirekin ekitaldien berri emateko. Asmakizun bat da baina akaso ondo aterako zaie. Miguel Martín Heineken Jazzaldiko zuzendariak 45.edizio honetarako kontzertu sekretuak “asmatu” ditu.

Uda iritsi bezain pronto jaiak ospatzen arituko gara barra barra eta hasteko Igeldora egingo dugu bisita. Igeldoko San Pedro Jaien Egitaraua 2010 Donostiako auzoa den Igeldon San Pedro jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.

Altzako San Martzial Jaien Egitaraua 2010 Donostiako Altza auzoak bere Festa Nagusiak ospatzen ditu, ekitaldi eta emanaldi herrikoiak antolatuz.

Ouka Leleren lanik ezezagunenak, Okendo Kultur Etxean. Sekula argitaratu ez dituen lan intimoen bilduma ikus daiteke abuztuaren amaiera arte.

Bi argazkizale britainiar, Donostiako majiak harrapatuta.

Kukuxumuxuren kamiseta berria, 3 dimentsiotan Mikel Urmenetak sanferminetako kamiseta berria aurkeztu du gaur. Urtero moduan marrazki ikusgarriak egin ditu, baina oraingoan hiru dimentsiotan ere ikusi ahal izango ditugu.

Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita zuen laguntzagatik.

Ondo izan eta asteburu on!