Donostiak badu xarma berezi bat. Gipuzkoako hiriburuko kaleek urte luzeetako historia gordetzen dute, eta gu Donostiako kaleen historia zuei kontatzen saiatuko gara. Horretarako Zum Edizioak argiataratutako Felix Marañaren “Donostia kalez kale” liburua esku artean hartu dugu, eta gaurkoan Portu Kalearen historia eta sekretu guztiak ezagutuko ditugu. Ezaguna egiten al zaizue Patxi Alcorta?
Portu Kalea, Donostiako Alde Zaharreko kale nagusia da, zuzenean itsasora eramaten gaituena. Bertan dagoen zubiak edo arkuzko atari ederrak, baita Jarana auzora edo Portura eramaten gaituzten sarrerak ere, Alde Zaharreko kale jendetsuenean bihurtzen dute karrika hau. Garai batean “Iñigo Alto” izena bazuen ere, agiriek diote, 1897. urteaz geroztik Portu Kalea izena duela. Konstituzio Plazan hasi eta “Portaleta” kalean amaitzen da.

Goian: Estrada, Portu kaleko denda ezaguna. Behean: Portu kalea, barrenean Portaletako Arkuarekin Iturria: "Donostia kalez kale"
Juanito Korta, Aralar, Portaletas edo berriagoa den Bernardo Etxea bezalako jatetxe klasikoak biltzen ditu Portu Kaleak. Donostiar askok, gainera, desagertutako hainbat tabernen izenak ere oroitzen dituzte, esaterako Flores, eta nola ez Patxi Alcortaren, Irutxulo, 1970. urtean itxi zena.
Patxi Alcorta hiriko bizitza alaitu zuen pertsonaietako bat izan zen, eta bitxikeri gisa esan daikete berau izan zela Relak Atotxan jokatzen zuen garaian, suziriak jaurtikitzen hasi zen lehenengo pertsona. Felix Marañaren liburuak, Ander Izagirre, Patxiren ilobaren hitzak biltzen ditu: “Nire osabak hasi Atotxan suziriak botatzeko ohitura. (Bai, txapelak toki guztietan saltzen ibiltzen zenak, asto bat Santa Clara irlara kometa batean hegan pasatu nahi izan zuenak, Urtain boxeadoreari mundo osoko txoko guztitara laguntzen zionak)”.
Hori zen Patxi Alcorta. “Txapeldun” terminoa asmatu zuen, eta honen ilobak, ondoregoa kontatzen du esku artean dugun liburuan, Patxik berak berari kontatua: “Txapelena, “delirium tremens” batean bururatu zitzaidan. Txapelak nonahi ikusten nituen. Horregatik hasi nintzen neurri guztietakoak egiten. Kirolariei buruan jartzeko txapela erraldoiak, kotxetako erretrobisoreetan zintzilaketazen diren txapel txikiak.. Kirolariek nahiago dute txapel bat jasotzea garaikur bat baino. Ez da garbitzen ibili behar, astindu pare bat eman eta kitto!”.
Alcorta, Donostiako parte izan zen gizona, 1975. urtean hil zen, eta bere asmakuntza asko aipatu baditugu ere, ezin dugu ezagunenetako bat aipatu gabe utzi, berau izan baitzen ZURITOAREN, sortzailea, gaur egun horren ezaguna den zerbeza txikiaren asmatzailea, hain zuzen ere. Bere jatetxean, Irutxulon, asmatu zen zuritoa.
Donostiako Portu kalea ezagutu dugu gaurkoan, ikusi duzuen moduan. Laster, geure hiriko beste txoko eder batekin itzuliko gara, izan ere, Donostiako kaleen historia magiaz beterik dago. Laster, beraz, bueltan izango gara blog honetan. Bitartean, bizi ondo eta besarkada bat guztioi!
Share on Facebook
Zure iritzia