Artxiboa

‘The Black Box Revelation’rekin etiketatutako sarrerak

Asteko diskoa: The Black Box Revelation: ‘Silver Threats’

2010(e)ko Otsailak 19 Korova Iruzkinik ez

cover

Jan Paternoster eta Dries Van Dijck kideek osatzen dute The Black Box Revelation musika taldea. Lehenak gitarra jotzen du eta bigarrenak, perkusioa. Talde horrek ere bi kideren aldeko apustua egin du, aurretik Kills, Blood Red Shoes, The Dead Weather edo White Stripes taldeek egin zuten bezala. Premisa horretatik abiatuta, ez da imajinazio asko behar zerren aurrean gauden jakiteko. The Black Box Revelation taldeak garajeko soinua zaratatsua lortzen du akorde sinpleekin.

The Black Box Revelation ez da lehen aldian entzunda dirudien bezain amerikarra. Paternoster eta Van Dijck kideek ohore egiten diote Europa Zaharreko euren abizenei, nahiz eta Jon Spencerren musikarekin begiak dir-dir egin edo hankak Londresera bidean jarri. Londresen eman zioten forma Silver Threats izeneko bigarren diskoari. Ray Daviesen Konk Studios delakoan grabatu zuten 12 abestiz osaturiko diskoa. Lan horretan praktikan jarri dute Eagles of Death Metal taldearen telonero izanda ikasi zuten guztia.

Silver Threats rock n’roll generoko ohiko disko bat da eta ez dugu sorpresa handirik aurkituko. Diskoan Keith Richardsen eskua, Howlin’ Wolfen izter bat, Iggy Popen hiru saihets eta punk barrunbea dago. Posible da azken nahasketan pusketa handiekin eta gaizki birrindutako hezur zatiekin topo egitea. Hala ere, delicatessena bilatzen ari bazinen, jatetxez nahastu zara. The Black Box Revelation taldearen soinua kirrinkaria eta oinarrizkoa da, baina noise generoko bilduma ezinhobea ere bada. Inoiz eskuetan Cramps, Dinosaur Jr edo Jesus and Mary Chain taldeen diskoren bat izan baduzu, gustatuko zaizu. Hainbat oinarri elektroniko sartu dituzte eta behin eta berriz aipatu dute Beck euren eragin gisa. Azken finean, ezin dute ezin dute underground kulturaren baitakoa izan, bizilagun gisa Vive la Fête izanda.