Mischa Caníbal-ek fixie mugimendua zabaldu nahi du gure artean. Horretarako bideo berri bat sortu du eta hemen lan horren aurrerapena erakutsi nahi dizugu. Mugimendu honek hirietan gero eta nabariagoa den bizikleta erabiltzaile urbanoen bultzada eragin nahi du, pinoi bakar eta fijodun bizikletak erabiltzen dituzten bizikleta gidariena alegia.
Jai Booking-ek antolatutako iKultur jaialdiaren lehen edizioak jasoteko erantzun onak datozen urteetan ere ospatuko dela pentsatzeko arrazoiak eman dizkigu.Horren aldekoak gara gu.
Pasa den abuztuaren 7an doinu beroak entzun ziren Escorzoren eskutik, kaleko doinu tropikalak Bad Sound System-i esker eta Macacok bere Movin single ezaguna eskaini zuen, dagoeneko hit global batean bilakatu dena.
Els Pynook izandako instripuaren ondorioz abuztuaren 8an Vive la Fete-en ordez Soldout aritu ziren. “Cuts” bigarren diskoan oinarritu zuten bere emanaldia, gaueko ustekabean bilakatuz.
Aurretik Backbone mundakarrek ireki zuten larunbateko jardunaldia bozgorailuetatik haien doinu minimalistak zabalduaz. We are Standard-ek publikoa alde zuen kontzertua hasi aurretik eta haien electro-rock bereziak erantzun zabala jaso zuen. Cycle-k “Sleepwalkers” diskoa eta Matthias (Codec & Flexor) abeslari berriak aurkeztu zituen. Jende asko zegoen haien emanaldiaren zai eta “Confusion” bezalako arrakastekin erraz bereganatu zuten gerturatutakoen oniritzia.
Amaiera aldera Danger azaldu zen nahasketa mahaira, dj sesio kutsakorra gauzatuaz. Gure oinetakoak ez daude horrenbeste jasateko eginak…
Ez zaituztegu engainatuko: “Rocket Magazine” tendentzietan oinarritzen den beste aldizkari bat da. Denok ezagutzen dituzue horren antzeko beste hainbat aldizkari, “Rocket” hamaikagarrena dugu zerrenda horretan. Kultura garaikideari buruzko magazine honek musika, moda, arkitektura, zinema, diseinua, argazkilaritza… uztartzen ditu bere baitan. Bizirauteko gizaki postmodernoarentzako kit-a eskaintzen digu, krisiak jotako mundu honetan.
“Rocket” bi edizio paralelotan banatzen da: paperezko edizioan, munduko gauza onenen gisara, dohain, eta Interneten, irekian, itxura eraberrituta. Bartzelonan editatzen den aldizkari honek aste honetan Euskal Herrian banatzeari ekingo dio (oraingoz Iruñea eta Donostia dira zorionekoak); horren aitzakian, ekainean zehar bi hiri horietan festa andana egiteari ekingo diote.
Ordenagailuko saguaz klik eginez, “Rocket”-en webguneak izugarrizko material oparoa jartzen du zure eskuetan: André Balazs, Isabel Coixet, Sito Mújica, James Marsh, Kindle-ren e-book iraultza, Nicolás Vaudelet, Arabology, Peaking Lights, Mendetz, Roberto Piqueras, LOOP Jaialdia, Helmut Newton, Hedi Slimane… Ez zara bazter batean geldituko; “Rocket” aldizkaria poltsikoan Terminator baino jantziago ibiliko zara hemendik aurrera inaugurazio eta erakusketetan.
Donostiako Noventa Gradosek eta LiquidDocsek indarrak batu dituzte, “Gorputza” proiektua martxan jartzeko. Hainbat diziplina jarriko dituzte harremanetan Donostiako Kale Nagusiko lokal honetan; musika, moda, dantza eta artea batuko dira, besteak beste. Apirilaren 29an jarri zuten martxan ekimena, goizean egindako prentsaurrekoan, eta Sonia Gomezi buruzko liburua aurkezteko ere baliatu zuten hitzordua. Datozen hilabeteetan programazio zabala eskainiko dute.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak