Artxiboa

‘Sortzaile berriak’rekin etiketatutako sarrerak

Nadia Barkatek K.O. aurkeztuko du Garabat galerian

2010(e)ko Urtarrilak 8 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Urtarrilaren 8tik martxoaren 3ra

Nadia Barkatek K.O. liburua aurkeztuko duela aprobetxatuz, 2006tik 2009ra bitartean bere koadernoan sortu dituen marraskiak erakustsiko ditu Garabat galerian. Umore beltzez betetako nahiz kezkagarriak izatera heldu daitezkeen lanak dira material ezberdinez egindako lan hauek (boligrafoz, errotulatzailez etab.).

Arte garaikideko galeria ezberdinetan eraktusketa ezberdinak antolatu ditu bere ibilbidean zehar. Carreras Múgica eta Windsor Kulturgintza aretoetan erakusketa kolektiboetan parte hartu du. Garabaten, bakarka erakutsiko ditu lanak bere ikerkuntza artistikoa ezagutaraziz. K.O. liburua osatu duten irudien kopia seriatuak ere egongo dira erakusgai.

Abeslari den Maha taldearen diskoko irudiak sortzeaz gain Paniks taldearen “El baile del karramarro” bideoa ere egin zuen.

Iturria:

Garabat

Dos de mayo, 19 – Bilbao

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

MANERAS VERTICALES, Usoa Fullaondo

2010(e)ko Urtarrilak 8 Arka n´ hell Iruzkinik ez

manerasverticales

Urtarrilaren 9tik 29ra.

Espacio Abisalek Usoa Fullaondoren (Getxo 1979) “Maneras Verticales” banakako erakusketa egingo du.

Usoa Fullaondo artista, UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea da. Bertan, zoriaren inguruko doktore tesia prestatzen ari da. Oraintsu, INJUVE eta ERTIBIL-en saritu dute. Bilboarteko bekaduna izana da, Montehermosoko Kulturunean erakutsi du eta TXIRIPA izeneko erakusketan komisario lanak egin ditu. Azken lau urteetako ikerketa lanaren ondorioa aurkeztuko du Abisalen.

Espacio Abisal.

Hernani kalea 14, behea

48003 Bilbao

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Combo

2009(e)ko Irailak 30 Arka n´ hell Iruzkinik ez

David Ellins eta Blu sortzaileek elkarrekin egindako lana duzue hemen. Fame jaialdirako sortutako proiektuan, Roberto Lange-ren soinuak erabili dituzte.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Mid_E book, etorkizunera begira

2009(e)ko Abuztuak 24 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Aurretik kontatu genizuen moduan badator MID_E jaialdiaren edizio berri bat. Aurtengo programazioak ekarriko digunaren jakiteko zai, orain arte egin duten lana gertutik ezagutzeko aukera ematen digu atari berri honek. Udazkenean berriz izango da gurean MID_E, bitartean etorkizuna gerturatzeko atzera begira jarriko gara.

Categories: Moda Tags: , , ,

Only the brave

2009(e)ko Maiatzak 6 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Dieselek erronka bota die hiri artistei. Only the brave lurrin berria merkaturatu duela eta, markak beren lanak helbide honetan eskegitzera deitu ditu zeresana duten artista guztiak.

Bi irabazleek, beste sari batzuen artean (Cultura Urbana jaialdirako sarrera bikoitz eta lurrin sorta bana), Only the brave ukabil erraldoia margotu eta eraldatu ahal izango dute hilaren 16an Madrilera, Cultura Urbana jaialdira, bertaratzen den publiko guztiaren aurrean. Ukabil horrek Dieselen lurrin berriaren potoa du abiapuntu eta horren erreplika erraldoia izango da. Lehiaketan parte hartzeko epea hilaren 12an bukatuko da.

Gainera, Diesel Fragancias etxeak MC Common, bere produktu berriaren irudia, eramango du jaialdi horretara, bertan zuzenean ari dadin. Hain zuzen ere, musikari eta kantari estatubatuarrak Madrileko kontzertu horretan hasiko du gerora Europan zehar eramango duen bira, maiatzaren 16an bertan.

MC Commonek zazpi disko argitaratu ditu eta Grammy sari bat ere irabazi zuen. Halaber, aktore lanak egin ditu, hainbat filmetan, eta umeentzako hiru liburu argitaratu ditu.

Categories: Musika Tags: , ,

Aitor Sarabia Abisal gunean

2009(e)ko Apirilak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Aitor Saraibaren irudi bilduma ikusteko aukera izango da Bilboko Abisal gunean, apirilaren 30etik aurrera. Irudi ikonoklasta eta mitomanoen arteko dialektika erakutsiko digu: Madonna, Paris Hilton eta Michael Jackson Espineteren alboan erakutsiko dizkigu, adibidez. Haur bihurri batek egindako trazu biziak ikusten dira lan honi begiratuta. Bideo artea, argazkilaritza edo marrazkilaritza nahasten ditu bere sormenetan eta, inozentziaz gainezka badator ere, konplexurik gabeko lan ausart bilakatzen da berea originaltasunari eta kolore biziei esker. “Tus ídolos favoritos”, “Un pony muerto” eta “El viaje más largo de mi vida” liburuak argitaratu ditu dagoeneko Saraibak.
Erakusketa berri honen inaugurazioa datorren apirilaren 30ean izango da, 20:00etatik aurrera, Abisal gunean (Hernani 14, Bilbo Zaharra). Saraibak “marrazki sendagarriak” saioa eskainiko du, gainera, bertan: eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko marrazkiak sortuko dizkio bere arazoak kontatzen dizkion orori.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Visualsound jaialdia Bartzelonan

2009(e)ko Otsailak 12 Arka n´ hell Iruzkinik ez

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/0h-RhyopUmc " width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Ikus-entzunezkoen inguruan antolatutako jaialdia egingo dute hilaren 17tik 27ra Bartzelonan: Visualsound. Jaialdi honek, sortzaile berrientzako erakusleiho izateaz gain, haien lanak bultzatzea du helburu.

Bertaratutakoek egunotan antolatuko diren tailer eta ikuskizunetan parte hartzeko aukera izango dute, gainera. Erakusketa, instalazio, hitzaldi eta bestelako ekimenek beteko dute egun hauetako agenda.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,