Fun-Tsak 2002an sortu zen Iruñan kolektibo eta plataforma artistiko gisa. Fun-Tsak hasieran festen produkzioan eta ikus-entzunezko ekitaldien diseinuen alorrean hasi zen lanean. Apurka-apurka ekimen berrietara irekitzen hasi zen eta enpresa diseinu eta komunikazio proiektuen exekuziora bideratu zen. Lan indar gisa artearen erabilera eta sormena baliatzen ditu.
Fun-Tsak enpresak EiTB, Euskaltel, Oteiza museoa, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Huarteko Arte Zentroa edo Donostiako Jazzaldia enpresa edo ekimenentzat lan egin izan du. Ekintza bakoitzari Fun-Tsak enpresak duen sormen eta formekiko gustua ematen dio. Webgunean bere lanen ereduak ikusi, musika jaitsi edo bere blogera zuzendu zaitezke. Bisita ikus-entzunezko hainbat pieza ikusiz osatu dezakezu.

DINAMIK(TT)AK’09 batxilergo artistiko edo antzekoen azken urtean dauden eta hedatuki sormenarekin loturiko ikasketak (arte ederrak, arkitektura, filosofia, diseinua, publizitatea, moda, zinema, komunikazioa, pedagogia…) egiteko asmoa duten ikasleei (17-19 urte bitartekoak) zuzenduriko lan eremu bat da.
Hamabi egunez, 2009ko uztailaren 13tik 24ra, DINAMIK(TT)AKen laugarren ekinaldi hau ARTIUM (Vitoria-Gasteiz) birpentsatzeko helburua duen ekintza esperimental praktikodidaktiko- ludiko gisa taxutuko da. Horretarako planteamendu berriak, gonbidatuak eta EAEko batxilergoko hamar ikasle elkartuko dira. DINAMIK(TT)AK’09 zentro honek abiarazi duen Museo Esperientzien Laborategiaren (MEL) parte da.
Lan eremu honen helburu nagusia institutuaren eta ondoko sorkuntzarekin loturiko ikasketen artean “zubi” bat luzatzea da, parte hartzaileei sorkuntzaren arloan jarduteko aukera emanez, eta sorkuntza ekintzarako, parte hartzeko eta gizartea irudikatu eta aldatzeko dela ulertarazteko, irudikapen plastikorako teknika batzuen eta besteen erabileran trebetasun handiagoa edo txikiagoa izatearekin loturiko betekizun estetiko bat baino gehiago. Lan eremu hau sorkuntza garaikidearen eta sormen aplikatuaren munduan sartzeko interesa duten gazteentzako elkartzeko eta gogoeta egiteko esparru berri bat izatea nahi da.
Hamar nerabe eta bi monitore beren esperientziak eta lan prozesuak ezagutaraztera eta parte hartzaileekin proiektuak garatzera etorriko diren sormenaren zazpi profesionalekin batera egongo dira 24 orduz.
DINAMIK(TT)Aken ekinaldi honetarako, Vitoria-Gasteizen egingo den lehena, bertako kultur testuinguru garaikidea, une interesgarri eta itxaropentsua bizitzen ari baita, ezagutzeko eta horrekin lan egiteko jarduerak programatu dira. Gainera, lan eremuak parte hartzaile guztien artean egindako blog bat izango du, elkarleneko hamabi egunetan gertatuko den guztiaren eguneroko kronika izango dena.