Artxiboa

‘sonisphere’rekin etiketatutako sarrerak

Jaialditarako prestatzen

2012(e)ko Maiatzak 14 Lorna Iruzkinik ez

Azken egunetako beroak laguntzen gaitu udako arropa armairutik ateratzen. Gona, praka motzak eta sandaliak atera behar izan ditugu eta kanpoan utzi ditzakegu laster bait datoz negu osoan zehar itxaroten egon garena: festibalak. Uztaileko aparteko ordainsaria badugu zertan eman ona hemen ideia batzuk.

Uda eta jaialdiak batera datoz eta promotore eta lagunek, azken orduko mugimenduak egiten hasi dira datozen hilabeteetan izango diren zuzenetarako. Alde batetik, metal-eko lehendabizikoa, Sonisphere (maiatzak 25-26), leku aldaketa komentatu du. John Lennon entzunaretoan egingo da hautsari aurre egiteko eta akanpalekua, gune verdea izango dela informatu du Last Tour International, jaialdiaren promotorak. Hautsa eta lokatsa izan ohi da gertaera hauen kritika handiena. Nahiko ezerosa izaten da bizpahiru egunetan hautsez beteta egotea. sonisphere12

Metal- arekin jarraituz, Anoetan izango den Judas Priest- kontzerturako (maiatzak 20), Erandioko Sentinel tabernak, autobus-a aterako du. Aspaldiko ideia dugu busena. Fernando, Bilboko Metal Attack pub-eko aspaldiko jabea hasi zen honekin eta bere itzala dirau. Aukera paregabea gida baimena ez dutenentzat, bakarrik doazenentzat  lagunak egiteko edo kuadrilarekin guztiok batera joateko.

Punk jaialdiak Viñarock -ekin hasi ziren baina oraindik asko ditugu aukeratzeko. Aupa Lumbreiras!,( uztailak 13-14Alikanten) besteak beste, euskal taldeak egongo dira: Gatillazo, Lendakaris Muertos, Barricada, Soziedad Alkoholika eta Manifa. Azken hauek, Portugaletetik datoz eta  talde gaztea izanda, bigarren urtez egongo dira izen handikoen artean. Iaz sekulako jendetza izan zuten, aurten euskal herritik kanpo ikusteko aukera ematen digute Manifabusarekin.

manifa bus

Azken orduko eransketa Los Suaves Derrame Rock-en. Rock-a ez da geratzen krisi-tik kanpo eta horregatik, harritu egiten nau adibidez, Derrame Rock festibalak ateratako bono kolegaLagunekin sarrerak ateratako deskontua izateaz aparte, edaritan 25€ ematen dute, ideia hona kontuan izanda gertakizun hauetan dauden prezioak.

derrame kolegas