Oporren buelta auzoetan
Apirilaren ekuatorean gaude nahiz eta Aste Santuko operrekin ez irudi. Udaberri izanda,eguraldia ez dugu lagun. Euri tantak lehioan, gorputza berotzeko irrits, oporretan dirua joanda, oraindik baditugu gauzak egiteko dohainiko sarrerarekin. Auzotara hurbildu beharko gara kaleetan usmatzen den musika bizitzeko ordutxo pare batez.
Jabi Sx- Kabiezes
Metro, trena edo autobusa har dezakegu Ezkerraldera, rock haizea hartzeko. Portua ikusi dezakegu kontzertua hasi baino lehen eta 21h- rak aldera Kabiezeraino igotzen badugu Jabi SX Subversion X taldeko abeslariak, kontzertu akustiko bate mango du Charlety tabernan, Kabiezes- ko rotondan. Dohainikoa izanik, Sabina, Burning eta beste abeslari batzuen bertsioak entzungo ditugu.
Gustuak gustu, larunbatean nahiago izanez gero, Nervion ibaia pasa , eta langileriaren usaina galdu gabe, Erandiora hurbiltzean, geraleku finko bat bihurtzen hasi den taberna dugu, Sentinel Rock club-a, asteburu oro egiten dituzte kontzertuak eta larunbatekoa ska gaua izango da.

Zuen iritziak