Orain: 310 Project
310 Project taldeko kideek gaztetxoenei laguntzen diete patinetea hartu eta skate parkera joaten. Ondoren, euren dohainak jasotzen dituen bideoak grabatzen dituzte.
310 Project taldeko kideek gaztetxoenei laguntzen diete patinetea hartu eta skate parkera joaten. Ondoren, euren dohainak jasotzen dituen bideoak grabatzen dituzte.
Orain-eko lantaldea Ion Ander Beloki erakusleiho-apaintzailearen lana ezagutzera joan da. Esaldi batean laburbilduta hau da bere filosofia: “Begiradak probokatu, hori da eskaparateak egin behar duena; eta ez aspertu.”
Orain-eko lagunak Audience taldearekin kideetako baten baserrian izan dira euren musikarekin gozatzen.
Daniel´s surfeko oholak egiten dituen Iparraldeko gizon bat da. Orain-eko kideak bere etxera joan dira eta surf ohola egiten harrapatu dute. Bere pasioa izateaz gain, bere lanbidea ere bada. Etxeko lorategian du lantegia.
Orain taldeko kideak Loreak mendian markaren lantokira joan dira euren lan egiteko modua eta egunerokotasuna ikusteko.
Yosigo hutsik dauden espazioei argazkiak ateratzen dizkien Donostiako argazkilari bat da. Orain-eko lagunak berarekin joan ziren Artxandan egin zuen argazki saiora.
Bilboko Maiatzaren 2ko elkartekoek Parking Day eguna antolatu zuten joan den azaroaren 14an. Autoek betetzen dituzten guneak hiritarren gune bihurtu zituzten, egun batez.
Manu Muniategiandikoetxea artistaren estudioan izan dira Orain-eko lagunak, nola lan egiten duen bertatik bertara ikusteko.
Esther Ferrer performance egilearengana gerturatu dira Orain-eko lagunak. Zentzugabearen ideiarekin nola lan egiten duen azaldu digu.
Orain, artisten unibertsora gerturatu nahi gaituen telebista saioa da. Berlineko Jim Avignon sortzailearengana gerturatu eta harekin hitz egin dute bere lana erakusteko. Global Funk ekimenak gonbidatuta etorri zen Avignon donostiako Le Bukowski musika aretora.