Noventa Grados eta Ambiguous-ek, Bouil’Hot Art Show erakusketa antolatu dute abenduaren 3tik urtarrilaren 15era.
Erakusketa ibiltaria da, Bartzelona, Berlin, Paris, Atenas, Lyon eta Biarritzen egon dena. Europako artista ezberdinak parte hartu dute bertan eta bere artelana ur poltsa batean islatu behar izan dute. Gainera, ur poltsa kustumizatuak erakutsiko dira bertan.
90ko hamarkada hasieran sortutako Ambiguous markak kaleko kultura bultzatzeko lan handia egin du bere ibilbide guztian zehar. Disziplina ezberdinak nahastu eta indartu ditu hasieratik.
Otsailaren 25ean iluntzeko zortzietan hasita, Fernando Gutierrez artistak Noventa Gradosen Gorputza ekimenean parte hartuko du. Asturiarrak bere proiektuen parte aktibo bihurtzen du ikuslea. Irudiak birziklatzen ditu eta ustekabeko transformazioen bitartez ezintasunaren irudimenezko kolektibo bat sortzen du. Fernando Gutierrezek eraikuntza mental batean murgilduko gaitu. Gorputzaren kontzeptua erabiltzen du gertaera eta parte-hartze gogorren abiapuntu gisa.
Ekitaldi eta erakusketa hori Gorputza proiektuaren gonbidapenez egindako azkena izango da. Hala ere, kontua ez da hemen amaitzen. Ondoren, Gorputza Call Processek produzituriko ikusteko aukera izango da Noventa Grados eta liquidDocsen komisariotzarekin. Ezbairik gabe, proiektuaren urrezko paparreko orratza izango da.
Igor Alustizak Stem Cell Collection lana aurkeztuko du Noventa Gradosen Gorputza proiektuaren baitan. Bihar irekiko da erakusketa iluntzeko zortzietan eta irekita egongo da otsailaren 20a bitartean.
Gorputza proiektuaren hurrengo erakusketa Igor Alustizaren eskutik dator. Moda diseinatzaile donostiarrak Modorra edo ITS#FIVEren gisako moda jaialdietan parte hartu du, kritika onak jaso ditu Cibelesen egin zuen desfile batengatik eta goraipatua izan da goi-joskintzan izan duen ibilbideagatik.
Abentura berri honetan Igor Alustizak zelula itxurako elementuak erabiltzen ditu jantziak egiteko. Gorputza proiektuak beste pauso bat eman du gorputza ikertzeko asmoetan.
Datorren abenduaren 10ean iluntzeko zortzietan hasita, Monica Vinader bitxi diseinatzaileak bere bilduma aurkeztuko du Noventa Gradosen. Londresen bizi den donostiarra ekitaldian izango da bere piezak egitera bultzatzen duten arrazoiak azaltzeko. Duela gutxi, Uk Jewellery Brand og The Year 2009 irabazi berri duen diseinatzailea bitxigintza arloan dagoen euskal balorerik handiena da. Ohore bat izango da berau aurkezpenean izatea.
Monica Vinaderren bitxiak beti dira ustekabekoak, beti bakarrak eta beti dute ukitu berezi hori. Piezek bere bizitzaren historia kontatzen dute. Donostiatik Mexikora eta handik Hego Amerikara joan ondoren, Ingalaterrako Norfolk hirian bizi da diseinatzailea. Bitxiak egiteko inspirazioa koloreetan, abenturetan eta kulturetan aurkitzen du. Inspirazio iturri horietatik eskuz egindako eta urrea, zilarra eta vermeil-a eramaten duten pieza paregabeak sortzen dira. Historia bakarrentzako pieza bakarrak. Londres, Paris, Tokio, New York edota Madril hirietako saltokietan salgai daude jadanik bere bitxiak. Hitzordu paregabea da Monica Vinader eta bere lana ezagutzeko.
Sarrera doakoa izango da, baina ateak itxita egingo da. Beraz, beharrezkoa izango da Noventa Gradosen lortu ahal duzun gonbidapena eskuratzea.
Gaur, azaroak 26, Noventa Gradosen baitan, beste artista batek Gorputza ekimenean parte hartuko du. Jon Cazenave argazkilaria erakusketa-espazioan sartuko da eta Gorputzaren bere ikuspegia azalduko du. Zuri beltzeko argazkien bitartez, Cazenavek hausnartzera eta emozioz beteriko munduan barneratzera bultzatuko du ikuslea. Erakusketaren irekiera ekitaldia gaur egingo da iluntzeko zortzietan. Erakusketa irekita egongo da gaur hasi eta 2010eko urtarrilaren 9a bitartean.
Ikasketaz ekonomilaria den donostiarrak bere bizitzari norabide aldaketa bat eman eta argazkilaritzan lan egiten hastea erabaki zuen. Une horretatik bertatik ez da gelditu eta giza baldintzarekin loturiko lanak garatzen eta hausnarketa bultzatzen duten irudiak bilatzen aritu da. Jon Cazenaveren hitzetan “argazkilaritza inguratzen nauen mundura gerturatu eta nire sentimenduak kanporatzeko hizkuntza moduan ulertzen dut. Honela, hitzekin azaldu ezin dudana kontatzen dut.”
Zalantzarik gabe Gorputzako erakusketarik sentituena da, ezin duzu galdu!
Pasa den uztailaren 2an aurkeztu zen prentsaurrekoan Gorputza ekimenaren DispositivoMóvil3_NG proiektu berria. Donostiako Noventa Grados espazioaren etorkizuna argitu digute.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak