MID_E´09 Nazioarteko ekimenaren baitan bi proposamen aurkeztu nahi dizkizuegu: No bra taldearen kontzertua eta Columnaren ikus entzunezko saioa
No Bra taldea Susanne Oberbeck eta Fanny Paul Clintonek osatzen dute. Susan abeslariak emankizun guztietan oinarri elektronikoa lagun, generoa, sexualitatea, artearen sistema edo edertasunaren estereotipoen inguruko testuak abesten ditu. Musika talde honek artista handien alboan jo du, besteak beste: The Gossip, Patrick Wolf, Genesis P. Orridge, Lydia Lunch, Telepathe, These New Puritans, eta abar.
Egun beran, ikus-entzunezko lanak egiten dituen talde gazte bat ere izango da: Columna. Jorge Nuñezek (bideo-sortzailea) eta Mikel Beizamak (musika-produktorea) osaturiko tandem honek irudi eta soinu garaikideak aurkeztuko dizkigu.
Emankizunak arratsaldeko 19:00etatik 23:00ak arte izango dira eta sarrera doakoa izango da.

MID_E’09 jaialdiaren baitan bideo egitarau prestatu dute urriaren 7rako. Artelekun ospatuko den egitasmo honek hainbat lan jasotzen ditu. Lan horietan elkarri eragiten diote ikus-entzunezko sorkuntzak eta bestelako arte edo sorkuntzazko adierazpenak: performance, musika, moda, arte digital, literatura, marrazki eta pintura.
Melting Videok arte-ibilbidean diziplina arteko lurralde horiek ikertzen dituzten nazioarteko artisten lanak biltzen ditu.
Programaren baitan ondorengo artistak aurkeztuko dira: Dickie Beau, Ingrid Buchwald, Damir Doma, Bogomir Doringer, Félix Fernández, Iker Gómez, Young Hae-Chang, Marcus Kreiss, Olga Mink eta Vivian Wong.
Hitzordua urriaren 7an arratsaldeko 19:00etan izango da artelekun.

Urriaren 9an Ibai Labega moda diseinatzaileak bera lanak aurkeztuko ditu artelekun MID_E’09 jaialdiaren baitan. Diseinatzaile gazte honek dagoeneko Madrilgo Cibelesko Egon, Madrid Fashion Week eta Sout3236N ibiltokietan erakutsi ditu bere lanak.
MID_E´09n ibiltokian Anorexia Mental musika taldea eta Theo Firmo bideo-sortzailea izango ditu lagun Labegak. Ikuskizuna arratsaldez izango da 19:00etatik aurrera.

Errusiak eta batez ere errusiarrek Donostiara salto egingo dute aurtengo Mid_E’09 nazioarteko moda eta sormen jaialdian. Andrey Bartenev eta Sasha Frolova-Aquaaerobika izango dira beren sormen lana jendaurrean plazaratuko duten ordezkari sobietarrak.
Aurtengoan Artelekun izango du Mid_Ek kokagunea urriaren 5etik 9a bitartean, bertan aurkeztuko direlarik lan guztiak.
Andrey Bartenev artista plastiko, performer eta moda sortzaileak bere ibilbide artistikoaren inguruko hitzaldi bat eskainiko du urriaren 9an. Era beran, “Bubbles of Hope”, proiektuaren berri ere emango du errusiarrak. Sasha Frolova-Aquaaerobika artista plastiko, performer eta abeslariak bestalde, Love me Bluster deituriko kontzertu/eskultura aurkeztuko du egun berean.
Artea eta modaren inguruko argazkiak egiteaz gain erakusketa ezberdinetan zuzendari artistiko eta komisario lanetan dihardu. Michael Mallard Studio ezagunaren arduraduna ere bada eta Jean Paul Gaultier edo Kenzo bezalako marka eraginkorrentzat kanpainak diseinatu ditu. Argazkilari bezala Vogue edo Blast argitalpenetan plazaratu ditu lanak. Hyeres-eko (Frantzia) moda eta argazkilaritza jaialdi ospetsuan, zuzendari artistiko lanak argazkilaritza saileko komisarioa lanekin tartekatzen ditu. Bere obrek Londres, Paris, Mexiko D.F., New York edo Shangai-n bezalako tokietara bidaiatu dute.
Michael Mallard-ek hitzaldia eskainiko du Artelekun urriaren 8an MID_E 09 jaialdian.

Aurretik kontatu genizuen moduan badator MID_E jaialdiaren edizio berri bat. Aurtengo programazioak ekarriko digunaren jakiteko zai, orain arte egin duten lana gertutik ezagutzeko aukera ematen digu atari berri honek. Udazkenean berriz izango da gurean MID_E, bitartean etorkizuna gerturatzeko atzera begira jarriko gara.