Artxiboa

‘Komikiak’rekin etiketatutako sarrerak

‘Ia Dena’ren aurkezpena

2009(e)ko Ekainak 22 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Joan den ostiralean ekainak 19 Bilboko Anti liburudendan Jon Mantxiren “IA DENA: KOMIKI BILDUMA 1997-2007″ aurkeztu zen.

Zumaiarrak 10 urteko ibilbidea 100 orrialdetan laburbiltzen du komiki liburu honetan, euskara hutsez eta umorez beterik. Eguneroko gaiak “ikuspegi pertsonal batetik landuak, ironia garratza eta absurduaren mugetan” azaltzen dira egilearen esanetan.

Ekitaldian, Mursegoren (Maite Arroitajauregi) lehen diskoa “Bat” zuzenean entzuteko aukera ere izan genuen. Soinu aberats eta pertsonalak biltzen ditu lan honek, musika tresna anitzekin konbinatuak. Bestek beste; teklatua, txeloa, bibolina zein ukeleelea bezalako tresnak jotzen ditu Maitek, ondoren ordenagailuaren laguntzaz konposaketa dirdiratsuak sortuz.

Paregabeko giroa sortu zen Anti liburudendan eta ekitaldia biribiltzeko Mantxik Mursegorekin batera komiki bat errezitatu zuen doinu goxoz.

Egun berean, Kiko Pérez “Quizá sea un buen momento para empezar otra vez” interbentzioa ere aurkeztu zuen Antiko fatxadan.

Categories: Artea, Comic, Musika Tags: , ,

Doktore madarikatuaren bisita

2008(e)ko Abenduak 30 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Dr Alderete ilustratzailearen eraginak trash kulturan, 50eko hamarkadako filmetan, borroka librean eta surf musikan daude. Hori guztia batuta, lan psicotronikoak sortzeko gai da.

MTV Latin eta Japonian ibili da beharrean, animazio lanetan, eta hainbat antologia espezializatutarako lan egin du, hala nola Illustration Now (Taschen); Illusive, Pictoplasma, Los Logos, Dos Logos, Latino, Play Loud, (Die Gestalten Verlag); Place (Actar); Tatto Icon 3 (Victionary); Iconography II (idN), etab. Juan Moraguesekin batera, Isotonic Records, rock instrumentalean espezializatua dagoen zigilua, sortu zuen gero.  2006an, Clarisa Moura, Quique Ollervides eta Cha!-rekin batera, Kong ireki zuen, diseinu grafikoan, ilustrazioan eta kaleko artean espezializatutako lehen denda eta galeria Mexikon.

Urtebete geroago, Andres Amayarekin batera, Plan B sortu zuen, urban toys-ekin lan egiteko. Gaur egun bere laborategian lanean dihardu, Mexiko Hirian bizi da eta borroka libreko borrokalarien modura jarraitzen du lehian, lanean, bere artelanak nazioarte mailara zabalduz.

Bada, Dr Alderete Bilbon izango da urtarril amaieran, Frigofingersen eskutik:

Urtarrilaren 30ean, arratsaldeko bostetan, Yo soy Don Nadie liburua sinatzen izango da Joker liburu dendan.

20:00etan, Radiactiva erakusketa estreinatuko du, Garabat galerian.

Bukatzeko, Balcón de la Lola aretoan Jukebox Racket eta The Needs taldeen kontzertu-festa izango da.

Marrazkiak sortzen

2008(e)ko Abenduak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Download

Komikiek bete dituzte egunotan Krea elkartearen egoitzako hormak, Gasteizen. TMEO aldizkariko hainbat kolaboratzailek hartu dute parte ekimen honetan, eta beren lana Posta kaleko 17. zenbakian duzu ikusgai.

Komikiak egitea gustuko baduzu eta Kreari buruz zer iritzi duzun erakutsi nahi baduzu, zure lana ondoko helbidera bidal dezakezu:

KREA Adierazpen Garaikidea
Posta 17, 01004 Gasteiz
info@kreared.com

Ekimen hau otsailaren 6ra arte dago martxan.

Categories: Komikiak Tags: ,