Asteko diskoa: Two Door Cinema Club: “Tourist History”
Two Door Cinema Club taldearen historiak elezahar taxugabe horietakoen antza du. Askotan entzun dugu bai, halako hoteleko mandatugile gisa hasi zen eta orain multinazional bateko presidente da. Eurak ez dira garrantzizko ezerren buru momentuz. Duela gutxi Ipar Irlandako txoko galdu bateko garaje batean egiten zituzten entseguak eta egun eszena alternatiboko talderik aipagarrienetakoa da. Ados, denok entzun dugu halako istorioren bat aurrez.
Egoera are surrealistagoa da Two Door Cinema Club taldeak disko berria Kitsune zigilu frantziarrarekin grabatu duela aipatzen badugu. Frantziako disco mugimenduko diskoak grabatzen espezializatuta dagoen Kitsune zigiluak ezagutarazi zuen taldea. Ez dakigu zer eraman zuen croissantak gustuko dituen talentu bilatzaile bat Ulster hirira. Petroleoa aurkitu zuen, hori da errealitatea eta horren aurrean ezin dugu ezer egin.
Tourist History da karanbola horretatik jaiotako lehen diskoa. Aipaturiko diskoa pop gogorrez, kantu dantzagarriz, anabolizatzailez puzturiko gitarrez, doinuez, leloez eta 10 abestiz beteta dator. Two Door Cinema Club taldea ez du ezer berria asmatu eta ez du asmatzeko asmorik ere. Bere musikak ondorengo taldeen nahasketatik ateratakoa dirudi: Vampire Weekend, Phoenix, Hard-F, Stereophonics edo baita Franz Ferdinanden “The Fallen” edo “Take Me Out” abestietatik. “Undecover MartyN“, “I can Talk” eta “Something Good can Work” abestiek ez dute asko elikatzen, baina ordu artean mokaduak jateko modukoak dirudite. Abesti horiek entzunez ongi pasatu dezakezu, iluminazio mistiko baten zain ez bazaude behintzat (horretarako gorde dizugu Besnard Lakes musikariaren berriena). Tourist History ez da zure bizitzako diskoa izango, taldekideen bizitza diskoa da eta umeak bezala ari dira gozatzen.

