Artxiboa

‘Kale-kultura’rekin etiketatutako sarrerak

‘Crono’: Lisboa ezagutzeko modu ezberdina

2011(e)ko Abuztuak 9 Arka n´ hell 2 iruzkin

Lisboako kaleetan zehar galtzeko modu berezia erakusten du gida honek.

Kaleko arteari esker hiria dinamizatzea bilatzen duen proiektua da hau. Hainbat artista gonbidatu eta hutsik dauden etxeetako etxaurreak margotzen dituzte, eraikin hauek berpizteko. Auzo eta kaleetako giroa indartzeaz gain, hiriko mugimendu kulturalari arnasa ematen dio.

Krisiak eragindako jazarpenari aurre egin eta bidaia harrigarri bezain erakargarria bilakatu da ekimena.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Skate txapelketa, Mungian

2011(e)ko Martxoak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez

MALEN SKATE KLUBA PROMO from skatergoris.com on Vimeo.

Malen skate klubak antolatuta, skate txapelekta egingo dute Mungian datorren maiatzaren 7an. ‘Banks’ modalitatean egingo duten lehiaketan truku berezi, ikusgarri eta ezberdinak egin ahal izango dituzte parte hartzaileek.

Arauak:

-Txapelketan parte hartzeko 3 euro ordaindu behar dira. Honekin, partaideentzako edariak egongo dira eta hauek zozketa desberdinetan parte hartuko dute. Babesleen sari ugari eskuratzeko aukerarekin.

-18 urtetik beherako partaideek tutore batek lagunduta joan beharko dute. Gainera, tutore honen baimena erakutsi beharko dute txapelketan parte hartzeko.

- EZINGO DA ERDIGUNEKO RAMPA ERABILI. (Horretarako beste froga bat egongo da: ‘zentraleko truko onena’).

-3 partaidez osatutako taldeak egingo dira eta hauek 5 minutu izango dituzte euren trukuak erakutsi ahal izateko.

- Finala egiteko modua partaide kopuruaren arabera antolatuko da.

SARIAK:

- Lehen saria: 600 euro

- Bigarren saria: 300 euro

- Hirugarren saria: 200 euro

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Bouil’Hot Art Show, by Noventa Grados & Ambiguous

2010(e)ko Azaroak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ambiguous

Abenduak 3 20:00etan, Noventa Grados.

Noventa Grados eta Ambiguous-ek, Bouil’Hot Art Show erakusketa antolatu dute abenduaren 3tik urtarrilaren 15era.

Erakusketa ibiltaria da, Bartzelona, Berlin, Paris, Atenas, Lyon eta Biarritzen egon dena. Europako artista ezberdinak parte hartu dute bertan eta bere artelana ur poltsa batean islatu behar izan dute. Gainera, ur poltsa kustumizatuak erakutsiko dira bertan.

90ko hamarkada hasieran sortutako Ambiguous markak kaleko kultura bultzatzeko lan handia egin du bere ibilbide guztian zehar. Disziplina ezberdinak nahastu eta indartu ditu hasieratik.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Puma bikes, garraio urbano berria

2010(e)ko Irailak 7 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Pumak kale garraiorako kontzeptu berri bat sortu du. Estilo berri hau bi zatitan banatuta dator, The pico eta The Nevis bezala izendatu dituztenak. Biogemaren laguntza izan dute diseinu berri hauek sortzeko eta emaitza Europa eta AEBko ohiko estiloen nahasketa bat da. Hego Afrikako futbol txapelketa izan da sormenaren oinarria, hori dela eta kolore biziak erabili dituztelarik.

Hala ere ez dira diseinuan soilik oinarritu eta hirian mugitzeko elementu perfektuak sortu dituzte. Bizikletak errepidean ibiltzeaz gain hirira egokituak daude eta metro nahiz gainontzeko garraio publikoan eramateko prestatuak daude.

Berandu nabil, joan den udaberri-uda garairako sortu baizituzten diseinu hauek. Baina hori ez da oztopo datozen hilabeteetan ere Puma Bikes-en eskaintzaz gozatzeko.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Aryz pizzerian

2010(e)ko Urtarrilak 4 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Aryz graffitigileak Bartzelonako Montana pizzerian egin duen lana aurkezten dizugu bideo honetan.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Adrian Blanca

2009(e)ko Abuztuak 17 Korova Iruzkinik ez

Gaztea bada ere jada Colette bezalako galeria ospetsuetan erakutsi ditu lanak Adrian Blancak. Staf Magazine edo Dogway aldizkarietan ere parte hartu du eta Etnies, Emerica edo Element markek lanak eskatu dizkiote. Roses (Girona) herrian duen estudioan dihardu lanean, ordenagailu, zaletasun, pazientzia eta errotulagailuak betetzen dutelarik lan dinamikaren zutabe nagusia. Skate taula, oinetakoak, ilustrazioak, graffitiak, arropen diseinuan edo animazioan lan egiten du.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Jet Lag 08, sei hiri gune bakarrean

2008(e)ko Abenduak 19 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Bilbok Jet Lag 08 jaialdia hartuko du gaur hasi eta hilaren 23ra arte. Hiri adierazpideen inguruko jaialdi honek Bilbo, Berlin, Medellin, Shanghai, Dakar eta San Frantziskori begiratuko die, eta bertan garatzen ari diren diziplinak ekarriko ditu Deustuko kanalera: proiekzioak, erakusketak, arte plastikoak, gastronomia, graffitiak…

Gainera tailerrak ere izango dira, ugari: skatea, dantza, parcour-a (kalean batetik bestera oztopoak ekidinez joatean datzan kirola), perkusioa… ikasi ahal izango dira.

Halaber, musikak ohorezko tokia hartu du programazioan, eta egunero-egunero izango da handik-hortik-hemendik etorritako artistekin gozatzeko aukera. Gaur Wagon Cookin iruindarrak eta Booka Shade bikote berlindarra izango dira, bihar Papa Diouf (afrikar musika) eta Didier Awadi Dakarreko rap musikaria, eta igandean Grito hardcore talde indartsua. Astelehenerako, Blue Cheer taldearen blues-rocka utzi dute, eta asteartean Cold Fairyland txinatarrak arituko dira.

Hala ere, musika eskaintza zabalagoa izango da eta ez da kontzertuetara mugatuko, VJak, jam sessionak etab. ere izango dira.

Hori guztia, esan bezala, asteartera arte Bilbon, Deustuko kanalean, doan.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,