Jon Cazenavek bere erakusketa aurkeztuko du Noventa Gradosen baitan

Gaur, azaroak 26, Noventa Gradosen baitan, beste artista batek Gorputza ekimenean parte hartuko du. Jon Cazenave argazkilaria erakusketa-espazioan sartuko da eta Gorputzaren bere ikuspegia azalduko du. Zuri beltzeko argazkien bitartez, Cazenavek hausnartzera eta emozioz beteriko munduan barneratzera bultzatuko du ikuslea. Erakusketaren irekiera ekitaldia gaur egingo da iluntzeko zortzietan. Erakusketa irekita egongo da gaur hasi eta 2010eko urtarrilaren 9a bitartean.
Ikasketaz ekonomilaria den donostiarrak bere bizitzari norabide aldaketa bat eman eta argazkilaritzan lan egiten hastea erabaki zuen. Une horretatik bertatik ez da gelditu eta giza baldintzarekin loturiko lanak garatzen eta hausnarketa bultzatzen duten irudiak bilatzen aritu da. Jon Cazenaveren hitzetan “argazkilaritza inguratzen nauen mundura gerturatu eta nire sentimenduak kanporatzeko hizkuntza moduan ulertzen dut. Honela, hitzekin azaldu ezin dudana kontatzen dut.”
Zalantzarik gabe Gorputzako erakusketarik sentituena da, ezin duzu galdu!
