Krisiak eraginda diru laguntzek bultzatutako proiektuak desagertzen ari diren garai honetan, eskertzekoa da inolako irabazi ekonomikorik bilatzen ez dituzten proiektu pribatuak aurkitzea. Miss&Mister AA fanzinea gure hiriak inbaditzera dator. Gure burmuinetan sartzeaz gain hauek eragin eta mugiaraztea bilatzen du. Bi hilean behin argitaratzen den aldizkaria monotematikoak da. Oraingoan moda eta sexua nahasi eta besteak beste Iban del Campo, Laura Pavesi, Ana Gómez, Nanda Tavares edo Jota bezalako sortzaileen iritzia erakusten digu.
Laura Figueras, Lourdes Madow eta Josie izan dira ale honetako testa erantzun dutenak. Formatu laukizuzen berezian, azaleko irudi misteriotsu bezain erakargarria Eduardo Sourrouillek egin du. Hortzak estutu eta abenduan argitaratuko den bigarren alearen zai gaude.
Doan banatzen den fanzinea ondoko puntuetan eskuratu dezakezu:
Doan banatzen den The Balde aldizkariak 48. alea argitaratu zuen pasa den urrian. Myoung Ho Lee argazkilari Hego Korearraren irudiarekin egin dute azala. Elkarrizketen tartean aurtengo ezusteko musikala erakutsi digute: Mursego. Fixed bizikleta kulturaz eta Boon Joon zinemagilearen lanaz ere mintzo dira, azken hau ere elkarrizketatuz. Simon Schubert paperarekin egiteko gai dena ikusi dezakegu, eta modari dagokionez, Skunk Funk-en bilduma berria eta Querelle-ren zai lanak erakutsi dizkigute. Dena, musu-truk.
Eskaintza ezberdina izateko asmoarekin sortu da Anillarte. Eraztun eta altzairuz osatutako lanak dira hauek. eta erabilitako materialaren gogortasuna produktu bero eta erosoan bilakatzen da. Horregatik, proposatzen dizkiguten arropa eta diseinuak momentuak eskatzen digun joeretara moldatzen dira, pieza bakoitzak gorputzari itsatsi eta forma bereziak lortuz.
Forma sinpleenak diseinu askoko lanetan bilakatzen dira, emaitza deigarriak lortuz. Armadura moduan erabilitako piezak bitxi dotoreetan bilakatzen dira, estilo nahiz joera ezberdinetara moldatuz.
Badator MID_E. Sorkuntza garaikideko nazioarteko erakustaldiak zazpigarren edizioa beteko du aurten. Artista eta moda diseinatzaileentzat patroigintza sorkuntzari buruzko lantegia antolatu dute Artelekun.Datorren urriaren 5etik 6ra izango da. Izen ematea da eta gehienez 40 parte-hartzailek izango ditu.. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com helbidean izango duzue.
Lantegia Julian Robertsek, artista, sortzaile eta Londoneko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutoreak emango du. Julian Robertsek patroigintzako teknika berritzaile bat garatu du, “patroigintza kengarria” deitzen zaiona (Substractive Cutting). Lantegiak, beraz, aztergai izango ditu teknika berritzaile horrek eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak.
Aurrekaririk ez daukan kontu batekin gatozkizue: denbora librea baduzu eta zu bezain freakiak diren lagun parea, datorren hype-aren diskoaren azalean zure aurpegia azaldu daiteke. Iphone pare bat eta Apple Store-n jeitsi ditzakezun aplikazio batzuen laguntzarekin zure phonelectro taldea sortu dezakezu. Gainera, zure hiriko areto modernoenetan kontzertu txikiak eskaintzeko aukera ere izango duzu.The Mentalists Londrestik dator eta Youtuben miloi inguru lagunek ikusi dituzte MGMT-ren “Kids” abestiaren bertsioa egiten.
Demode berrituta dator, itxuraz eta edukiz. Albisteak komentatuko ditugu eta Rock&roll-ean murgilduko gara musikari eta musikazaleen eskutik, bizmodu hau barrutik ezagutzeko. Dena dela, Demode tendentzia ere bada, kalera irekitako atea. Blog honetan eskura dituzue Demodek bere ibilbidean azken tendentziei buruz esandakoak eta jasotakoak.
Zuen iritziak