Artxiboa

‘jaialdiak’rekin etiketatutako sarrerak

Ertz 11

2010(e)ko Irailak 3 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ertz_11

Ertz #11 egingo dure irailaren 10etik 18ra Bera (Nafarroa), Donostia (Gipuzkoa) eta Hazparnen (Lapurdi).

Austria, Alemania, Frantzia, Galizia edo Suitza bezalako herrialdeetako sortzaileak, euskal autoreekin batera arituko dira bertze musikei eskainitako jaialdi honetan.

Tartean Maialen Lujanbio bertsolariak ere parte hartuko du aurtengo edizioan, Alessandro Bosetti italiarrarekin batera sortu duen emanaldia erakutsiz.

Bitxikerien artean NO TOURS – ADIBERA elkarlana aurkitzen dugu. Honi esker GPS teknologia erabiltzen duten audio-gida esperimentala proposatzen digute, espazio irekiak akustikoki arakatzeko aukera alegia.

Eta zer da hau? ba honi esker ingurune hurbilean sortzen diren soinuak lehendik grabatuak eta Berako kaleetako puntu desberdinetan geolokalizatuak dauden bertze soinu batzuekin nahasten dira, eta entzuleak audifonoen bitartez guztiak aditzeko aukera izango du.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Arraun taberna, irekiera ekitaldia

2009(e)ko Abenduak 17 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Donostiako Arraun taberna itxita egon da azkenengo hilabeteetan. Gaueko ezinbesteko erreferentzia izan den aretoa berriz irekiko dute abenduaren 18an. Irekiera festa antolatu dute eta Dj Kote-k musika jarriko du. Baina ez da ekitaldi bakarra izango, jai giroa jaki eta edariek borobilduko dute. Ezustekoak ere egongo dira. Festa arratsaldeko zortzietan hasiko da Aingeru kaleko 4 zenbakian.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Primavera Sound, 10 urte

2009(e)ko Abenduak 15 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Primavera Sound Bartzelonako jaialdiak 10 urte beteko ditu 2010ean. Maiatzaren 27tik 29ra ospatuko da edizio berria eta dagoeneko iragarri dituzte bertan arituko diren zenbait talde.

Pavement, Pixies eta Wire dira jakinarazi dituztenen artean talde nabarmenenak. Pavement-ek urte batzuk daramatza eszenatokietatik aldenduta. Taldea desegin ostean bakarkako proiektuetan ibili dira taldekideak azken urteetan.Oraingoan, berriz ere eszenatokian elkarrekin ikusteko aukera izango ditugu eta seguru “Cut your hair” bezalako klasikoak gustura entzuteko aukera ere luzatuko digutela. Pixies, berriz arituko dira Primavera Sound-en. Bere garaian Poble Espanyol-eko agertokian egon ziren eta orain bere klasikoen errepasua itsasondoan dagoen Forumeko agertokian egingo dute. Wire ezinbesteko erreferentzia izan da azkeneko hamarkadetan eta bere proposamenak musikari dimentsio berri bat ekarri dio. Gainera, ezinbesteko erreferentzia da joera berriko taldeentzat.

Horretaz gain, Jeff Twedyk gidatzen duen Wilco ere Forumeko agertokian arituko da. The Fall, Orbital, Bis, Superchunk edo Low bezalakoek 90.hamarkadako giroak berreskuratuko dituzte.

Talde berriek ere aukera izango dute bere proposamena eszenatokian defendatu eta etorkizuna bere alde jartzeko: Delorean, The XX edo Dr Dog bezalakoak arituko dira. Zerrenda ireki badute ere, oraindik asko falta da guztiz isteko. Bonu salmenta ere irekita dago eta jaialdian parte hartuko duten taldeen zerrenda isten doan heinean agortuko dira.

Categories: Musika Tags: ,

Vitalic Iruñeako Movie aretoan

2009(e)ko Abenduak 14 Korova Iruzkinik ez

Vitalic-ek, Pascal Arbez-en ezizen artistikoa, Iruñea aukeratu zuen bere biraren baitan emanaldia eskaintzeko. Kanpoaldean hotz egiten bazuen ere, Movie aretora gerturatutakoek Arbezen abileziaz gozatzeko aukera izan zuten. Bere bi diskoetako abestiak jarri zituen bata bestearen atzean eta nahasteko mahai eta hainbat makinen laguntza izan zuen horretarako. Sampler eta elektronika disdiratsuari esker han zeuden kluberrak dantzan jarri zituen. Aretoko paretak ere mugitzen ari zirela zirudien. Emanaldi itzela eskaini zuen eta lehen momentutik jaso genuen golpetik oraindik indarberritu beharrean gara.

Categories: Musika Tags: ,

Tobias Kirmayer by Global Funk

2009(e)ko Abenduak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

TobiasKirmayer1

Global Funk-ek urteko azken emanaldiak eskainiko ditu. Programazioak datorren urtean jarraituko du.

Oraingo honetan, Munich-etik datorkigun Tobias Kirmayer-ek musika beltzaren doinurik dantzagarrienak ekarriko dizkigu:

Abenduak 11 + dj Makala, Le Bukowski, Donostia 23:00

Abenduak 12 + dj arka + adrian fever, Black Fever, Bilbao 00:00

90. hamarkada hasieran ekin zion Tobias Kirmayerek bere disko bilduma osatzeari. Berehala, anaiak eraginda, biniloaren yonki batean bilakatu zen. Hasiera batean Funk, Soul eta Hip Hop doinuak biltzeari hasi bazion ere urteekin Afro, Latin, Brasilia, Funky Breaks edo Funk Beats lanak ere biltzeari ekin zion. 2000. urtean dj profesional bilakatu zen.

2006an Daniel Köhler-ekin batera Soul Popcorn izeneko irrati saioa egiten hasi zen. Municheko M945 irrati librean emititzen zen irratsaio honetan funk, soul eta latin-boogaloo doinuak nagusitu ziren.

Ekoizle moduan Dustyren “Revolver theme” kantuan parte hartu zuen, “Jazz & Milk breaks vol.1” bilduman azaldu zen abestia. Musikagile ezberdinekin lanean dabil azkenaldian, tartean Sagaflex alemaniarra, herrialde hartako Hip Hop eszenan ezinbesteko erreferentzia. Ekoizle moduan egin duen azken lana Fresh Mark & Black Hawken “I got the number” abestian izan da, non The Soul Investigators bandak ere parte hartu duen.

Hilabetero Resgistratur areto ezagunean Holy Grail festak antolatzen ditu: Old School, Turntable Jazz eta beste hainbat estilori ateak irekiaz.

2005eko urtarrilean Movements izeneko lehen bilduma argitaratu zuen Perfect Toy Records diskoetxean. Bigarren lana, Movements 2, 2006ko uztailean kaleratu zen. Tramp diskoetxearentzat This is my thing- selected freestyle compiled by Tobias Kirmyer bilduma lana ere argitaratu zuen eta momentu honetan Jazzkombinat izeneko proiektuan lanean dihardu.

Egunotan Soul, jazz, funk eta hip hoparen ezinbesteko erreferentzia da Tobias. Europa osoan zehar ezagun, abenduaren 11an Donostian eta 12an Bilbon izango da Global Funk egitasmoari esker.

Categories: Musika Tags: , ,

THE BLACK HEART PROCESSION + ADDIQUIT Abenduak 14, Kafe Antzokia, Bilbao

2009(e)ko Abenduak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Bilboko Kafe Antzokiak musikazaleak asetuko dituen proiektua sortu du: Gutiziak. Programazio honen helburua kontzertu bereziak eskeintzea da, hala nola, belaunaldi ezberdineko artistak erakustea: artista berriak, ibilbide luzeko taldeak, etab. Gaurko musika ulertzen lagunduko digun ekimena da beraz Kafe Antzokian proposatzen diguna.

Hasteko, AEB-ko indie eszenaren mapan hiriburu dugun Black Heart Procession taldea aukeratu dute. 1997an San Diegon sortutako taldea, urte horretan bertan Oñatiko Gaztelekuan aritu zen. Oraingoan baina “Six” disko berria aurkeztuko digute. Bere musikan indie rock eta post folkaren nahasketa egiten dute; gordina, barrenak mugitzen diguten horietakoa. Azkeneko hamarkadan indie eszenan ezinbesteko taldea izanda, aukera ona da eszena hori markatu duen talde hau zuzenean ikusteko.

Addquit arduratuko da eszenatokia berotzeaz. Hip hoparen alderdi indiena lantzen duen emakume honen lehen diskoa Santigold, M.I.A. edo Lauren Hill-en pare jarri du prentsa espezializatuak. Bere musika folk, pop eta r&b doinuak batuta aberasten du eta proposamen zabal bezain interesgarrian bilakatzen dira bere abestiak.

Categories: Musika Tags: ,

Vitalic Iruñean

2009(e)ko Abenduak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Abenduaren 11an Iruñeako Movie aretoan Vitalic-ek Flashmob lan berria aurkeztuko du. Pascal Arbez frantziarrak 90. hamarkada erdialdean argitaratu zituen bere lehen singleak. Berehala elektronikaren eszena alternatibotik salto egin zuen The Hacker edo Dj Hell bezalakoen laguntzari esker. Bere lehen arrakasta 2001ean etorri zen Poney Ep-arekin. La Rock 01 bezalako abestiak berehala bilakatu ziren europako dantzalekuetako ezinbesteko doinu. Sintetizadoreen laguntzarekin Ok Cowboy argitaratu zuen ondoren. Estudioko lehen lan luzea 2005eko disko onenetariko bat izan zen eta medio espezializatuen urteko kuttunen zerrenda guztietan agertu zen.

2007an zuzeneko V Live lana argitaratu eta gero dakar Flashmob. Konstantea den mugimenduan datorren diskoan Poison Lips, Your disco sound edo diskoari titulua jartzen dion Flashmob bezalako kantuak datoz. Emaitza, lehen diskoaren dinamikan sortutako electro doinuak. Ez galdu.

Categories: Musika Tags: ,

Balkoietan eskainitako kontzertuen bigarren jaialdia

2009(e)ko Abenduak 4 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Russian Red lagunen etxeko egongeletan hasi zen kontzertuak eskaintzen. Gaur egun indie folk eszenan ezinbesteko erreferentzian bilakatu da. Josep Caselles katalandarrak, egongela etxeko balkoiarengatik ordezkatu eta bertan hasi zen kontzertuak antolatzen.Abenduaren 5ean balkoian eskainitako kontzertuen bigarren jaialdia egingo du.Sant Andreu-n.

Categories: Musika Tags: ,

Mayer Hawthorne gurean

2009(e)ko Urriak 28 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Azaroak 26
Psilocybenea aretoa.
Hondarribia.
20.00 h. – sarrera: 5 euro

Radiation Tours-ek .Gaztemaniak ekimenaren eskutik, soul-aren arribitxi berria aurkezten digu. Mayer Hawthorne eszenak behar zuen artista da. Gaztea baina serioa, eta pisu handia duten melodia zein abestiekin, datozen urteetan zer esan handia emango duen musikaria da.

Hondarribiko Psilocybenean izango da emanaldia eta garaiz kontatu nahi dizugu urteko kontzertua izango dela. Pasatzen utziko duzu?

Categories: Musika Tags: , ,

Fever 4. urtemuga

2009(e)ko Urriak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez
Categories: Musika Tags: , , ,