Artxiboa

‘Ion Fiz’rekin etiketatutako sarrerak

‘Nancy’ bilduma berria aurkeztuko du Ion Fizek Valencia Fashion Weeken

2011(e)ko Abuztuak 8 Arka n´ hell Iruzkinik ez

bocetoSERIEBY-V12

Diseinatzaile bilbotarrak Valencia Fashion Week jaialdian parte hartuko du, irailean, ‘Nancy’ bilduma berriarekin. Bere hastapenetan inspiratu zuen panpina omendu nahi izan du estetika ‘retroa’ lortzeko, Technicoloren oinarrituta, Pop, Mod eta Swing diseinuei esker.

60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako estiloa kolore bizien eta tonu naturalen kontrastearekin lortu du. Gainera, ez dira faltako bordatuak, txori estanpatuak, Nancyren ilustrazioak eta, gizonezkoen kasuan, koloretako estanpatu marradunak.

Valencia Fashion Weeken irailaren 7ko 21:00etan egingo duen desfilean ikusi ahal izango dugun bilduma honen atariakoa uzten dizuegu, zirriborro honekin.

Categories: Moda Tags: ,

Cibelesek ateak ireki ditu

2010(e)ko Otsailak 18 Carol Marin Iruzkinik ez

cibele2

Cibeles Madrid Fashion Week ekimenak ateak ireki ditu. 51. ekitaldia berritasunez beteta dator. Berrikuntza horietako batzuk eztabaida handia piztu dute. Esate baterako, Madrilgo ibiltokian ibiltzeko kuota bat ordaindu behar izan dute diseinatzaileek. Komite Exekutiboko presidentearen hitzetan, neurri horrekin ekimena antolatzeak berekin dakarren gastuari aurre egin nahi izan dio.

Modaren asteak egun bat gehiago iraungo du aurten, 5etik 6ra. Egun gehigarri horri esker El Egon parte hartzen duten diseinatzaile gazteen lanak erakutsiko. Lehen egunean ikusi ahal izango dira, besteak beste, American Pérez, Beba’s Closet eta Maya Hansen diseinatzaileen bildumak.

Aurten, lehen aldiz, Modaren asteak ziberespazioko blogari garrantzitsuenei eskainitako gune bat izango du. Asus BloggerSpace gunean ibiltokian eta ibiltokitik kanpo gertatzen den guztia kontatuko dute.

David Delfínek New Yorkeko Modaren Astean desfilatuko du ACMEren ordezkari gisa. Otsailaren 22an berriz desfilatuko du Ifeman.

Ion Fiz eta bilbotarra eta Maria Escote bartzelonarra ibiltokira itzuli dira eta Demoden nabarmendu beharreko zerbait dela uste dugu. Biek Madrid Fashion Week ekimenaren azken egunean desfilatuko dute. Otsailaren 23an Maria Barros, El Delgado Buil, Carlos Diez edo Teresa Helbig diseinatzaileen bildumak ikusia ahal izango dira.

Ion Fiz diseinatzaile bilbotarraren ‘Apres midi’ bilduma

2010(e)ko Otsailak 9 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Ion Fiz diseinatzaileak Valentziako Modaren Asteko azken jardunaldia ireki zuen udazken negurako prestatu duen kolekzio berriarekin. ‘Apres midi’ izena du bilduma berriak eta Frantziako kulturako ehun eta elementu tipikoetan inspiratu da. Emakume gazte eta aske baten aldeko apustua egin du diseinu horiekin. Kolekzio berri honetan izaera maskulinoak eta femeninoak bat egiten dute.

Ion Fiz diseinatzaileak Gabonetarako botila bat diseinatu du

2009(e)ko Abenduak 3 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Ysios_ION FIZ_Low

Ion Fizek eta Ysios upategiak indarrak batu dituzte, elkarrekin ardo botila bat egiteko. Diseinatzaile euskalduna arduratu da botilaren diseinuaz eta Ysios upategia gainerakoaz. Gabonak ate joka ditugun honetan oparitzeko objektu ona izan daiteke. Aipaturiko ardo botila salgai egongo da Ion Fizen dendan eta Ysios upategian.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , ,

Ion Fiz, Watercolour

2009(e)ko Irailak 24 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Watercoulour bilduma berria sortzeko, ura hartu du inspirazio iturri Ion Fizek. Tonu leuneko jantziek joera ausartak hartzen dituzte Ehun ekologikoei eta beste hainbat baliabideri esker.

Categories: Moda Tags: , ,

Ion Fizen Watercolour, Cibeles´09n

2009(e)ko Irailak 17 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Ion Fiz bilbotarrak bihar aurkeztuko du 2010eko uda udaberrietarako bilduma Cibelesen.

Diseinatzaile bilbotarraren azken bildumak ura hartzen du inspirazio iturri. Watercolours 8 urteren buruan eginiko lanaren ondoren datorkigu, bilduma leun, higikor eta lasaia aurkeztuz. Superemakume sexy batentzako jantzi ausart eta aldi beran erosoak prestatu ditu Fizek. Sorbaldak garrantzia dute jantzietan, gerri estu, fraka estu eta papar zabaleko jantziekin batera. Era beran, ingurumenari so egiten dio diseinatzaileak ehun naturalak aukeratuz. Hala, kotoi ekologikoa, argizaridun zeta, liho ekologikoa eta satina ageri dira besteak beste bere jantzietan. Koloreei dagokionez bilduma honek, tonu apalak ditu: zuri apurtuak, gordin koloreak, ehun gardenak, ur efektuak eta pastel tonuak batez ere. Azkenik, gehigarri modura, poltsa eta gerrikoak ageri dira eta natural Optics taldearekin elkarlanean eginiko itxura futuristadun betaurrekoak.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Ion Fizen bainujantzi ‘fashionak’ Valentzian

2009(e)ko Irailak 14 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Irailaren 8tik 10era ospaturiko Valentziako fashion week astean 2010erako udaberri-udarako bainujantziak aurkeztu zituen Ion Fiz bizkaitarrak.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Ion Fizek irailaren 9an aurkeztuko du SWIM bainujantzi bilduma

2009(e)ko Abuztuak 28 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Helmut Newton argazkilarian oinarritutako erotismo, dotorezia eta fetitxismoa izan dira proiektu berrirako inspirazio iturri.

Ion Fiz diseinatzaileak, Marie Claire markarekin elkarlanean soru duen SWIM bainujantzi bilduma irailaren 9an ospatuko den Valentziako modaren astean aurkeztuko du.

Bainujantzien lehendabiziko bilduma honek Fizen sormenezko diseinuak Mari Claire etxearen ekoizpen prozesu zainduarekin bateratzen ditu. Bi markak 2007az geroztik elkarlanean aritu dira, hasieratik bat-bateko maitemina sortu ondoren.

Ez da elkarrekin lanean diharduten lehenengo aldia. Orain arte emakumeengan pentsaturiko 5 panty bilduma, 3 galtzerdi bilduma eta 2 pijama bilduma ekoiztu dituzte.

Categories: Moda Tags: ,