Artxiboa

‘Ilustrazioa’rekin etiketatutako sarrerak

Hortza hortzagatik: malomuymalo erasoan dator berriz

2009(e)ko Irailak 30 Aiora Kintana Iruzkinik ez

2000. urtean sortu zuten Julián Vallejo eta Elena Ascarzak Malomuymalo egitasmoa, arte plataforma honen bidez, pintura, argazkigintza, literatura, diseinu, moda eta lan grafikoak sustatzeko asmoz.

Ordutik hainbat egitasmotan aritu da bikotea, beti ere, kultura japoniarrak, zineak eta ilustrazioak berebiziko garrantzia izan duelarik. Duela gutxi, Itxaso Diazek gidaturiko noventa grados galeriaren Gorputza proiektuan parte hartu dute Miedo y moda erakusketan.

Ostiralean, urriak 2, Malomuymalo bere azken lanarekin hurbilduko da Bilboko garabat galeriara. Erakusketak ojo x ojo diente x diente du izena eta hogeita hamabi ilustraziotan bisitariek, desira eta plazer gordinez beteriko irudiak aurkituko dituzte. Egileek dioten bezala “lanetan ez duzu bake, maitasun eta hitz goxorik aurkituko”. Beraien asmoa “ezegonkortasun eta pelbis mugimendua sortzea da garunean, eguneroko bizitzaren absurduaz jabetu eta kritiko izateko asmoz”.
Egun berean, euren lana biltzen duen liburua ere aurkeztuko dute galerian bertan.

Erakusketa arratsaldeko 20:00etan zabalduko dute eta ikusgai izango da azaroaren 4a bitartean.

Himnôfeda: Azenario Buffeta

2009(e)ko Irailak 2 Korova Iruzkinik ez

Energiaz beteriko Martín Orza diseinatzaile argentinarrak Himnôfeda izenordea darabil.
Pertsonaia arraro, koloretsu, naif eta zentzugabeak protagonista dira, bere mural, aldizkari azaletako marrazki, toy diseinu zein bestelako lanetan. Atlantiko itsasoaren bi aldeetako hainbat aldizkarirentzat lan egin du Orzak Belio; Magazine, Tercerojo, Göoo Magazine, I vote for Art… besteak beste. Ilustartzaile, diseinatzaile zein argazkilari lanetan aritzen da aldi beran eta berriki Eat your Carrots estudioa zabaldu du Buenos Aires. Bere lana ezagutu nahi baduzu bisita ezazu bere web orria edo Flickr edo
Deviant Art guneak.

La mostra erakusketa Garabaten

2009(e)ko Uztailak 6 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Joan den larunbatean uztailak 4, Bilboko Garabat galerian La mostra erakusketa zabaldu zen. Buenos Airesetik pasa odoren Maxi Luchini eta Ed ilustratzaileek mundu fantastiko bat aurkezten dute beren collage eta marrazki pertsonaletan.

La mostran, izaki arraro eta bitxiak galeriaren hormen jabe egiten dira kolorezko eztanda darion erakusketa honetan. Umeen marrazki eta surrealismo kutsuak aipagarriak dira baita landuriko lanetan
Ilustrazio eta marrazki zaleentzako zita para gabea.

Categories: Artea, Diseinua Tags: , ,

Aitor Sarabia Abisal gunean

2009(e)ko Apirilak 27 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Aitor Saraibaren irudi bilduma ikusteko aukera izango da Bilboko Abisal gunean, apirilaren 30etik aurrera. Irudi ikonoklasta eta mitomanoen arteko dialektika erakutsiko digu: Madonna, Paris Hilton eta Michael Jackson Espineteren alboan erakutsiko dizkigu, adibidez. Haur bihurri batek egindako trazu biziak ikusten dira lan honi begiratuta. Bideo artea, argazkilaritza edo marrazkilaritza nahasten ditu bere sormenetan eta, inozentziaz gainezka badator ere, konplexurik gabeko lan ausart bilakatzen da berea originaltasunari eta kolore biziei esker. “Tus ídolos favoritos”, “Un pony muerto” eta “El viaje más largo de mi vida” liburuak argitaratu ditu dagoeneko Saraibak.
Erakusketa berri honen inaugurazioa datorren apirilaren 30ean izango da, 20:00etatik aurrera, Abisal gunean (Hernani 14, Bilbo Zaharra). Saraibak “marrazki sendagarriak” saioa eskainiko du, gainera, bertan: eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko marrazkiak sortuko dizkio bere arazoak kontatzen dizkion orori.

La Princesita, bere neurrira egindako mundua sortzen

2009(e)ko Martxoak 26 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

La Princesita ezizenaren atzean Maria Carrasco 1983. urtean jaiotako malagarra dago. Hiru urtez Bilbon bizi izandako artista honek bere mundua sortzeko lan egin du, batik bat ilustrazioaren eta diseinu grafikoaren arloetan.

La Princesitak hainbat euskarritarako sortzen ditu bere lanak, hala nola poltsak, kamisetak, imanak… eta horiek guztiak Interneteko bere dendan salgai daude.

Doktore madarikatuaren bisita

2008(e)ko Abenduak 30 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Dr Alderete ilustratzailearen eraginak trash kulturan, 50eko hamarkadako filmetan, borroka librean eta surf musikan daude. Hori guztia batuta, lan psicotronikoak sortzeko gai da.

MTV Latin eta Japonian ibili da beharrean, animazio lanetan, eta hainbat antologia espezializatutarako lan egin du, hala nola Illustration Now (Taschen); Illusive, Pictoplasma, Los Logos, Dos Logos, Latino, Play Loud, (Die Gestalten Verlag); Place (Actar); Tatto Icon 3 (Victionary); Iconography II (idN), etab. Juan Moraguesekin batera, Isotonic Records, rock instrumentalean espezializatua dagoen zigilua, sortu zuen gero.  2006an, Clarisa Moura, Quique Ollervides eta Cha!-rekin batera, Kong ireki zuen, diseinu grafikoan, ilustrazioan eta kaleko artean espezializatutako lehen denda eta galeria Mexikon.

Urtebete geroago, Andres Amayarekin batera, Plan B sortu zuen, urban toys-ekin lan egiteko. Gaur egun bere laborategian lanean dihardu, Mexiko Hirian bizi da eta borroka libreko borrokalarien modura jarraitzen du lehian, lanean, bere artelanak nazioarte mailara zabalduz.

Bada, Dr Alderete Bilbon izango da urtarril amaieran, Frigofingersen eskutik:

Urtarrilaren 30ean, arratsaldeko bostetan, Yo soy Don Nadie liburua sinatzen izango da Joker liburu dendan.

20:00etan, Radiactiva erakusketa estreinatuko du, Garabat galerian.

Bukatzeko, Balcón de la Lola aretoan Jukebox Racket eta The Needs taldeen kontzertu-festa izango da.