Asteko diskoa: MASSIVE ATTACK : HELIGOLAND

Massive Attack taldeak ez itzultzeko luxua hartu dezake. Edo hemendik bost urtera itzuli daitezke lan instrumentalak dituen disko batekin edo une iristean gogoa izan dezaketen edozerrekin. Massive Attack taldea estilo bat da bere baitan. Blue Lines edo Mezzazine diskoen gisako lezio magistralak eman dituzte eta ez dute inori ezer erakusteko beharrik.
Hala ere, Robert 3D Del Naja eta Grant Daddy G Marshall kideei gerta dakiekeen gauzarik onena beste Mezzanine disko bat grabatzeko ideia burutik kentzea da. Diskoa ondo zegoen, baina jada baditu 10 urte. Musika ere aldatu egin da eta sekuela sinple batek ez du gure gosea asetuko. Heligoland diskoaren entzutea arrarotu dezake disko aurrekariaren itzala emulatu nahi duen diskoa entzuten ari zarenaren sentsazioak. Heligoland diskoak mende berrirako pentsatutako Mezzanineren ordezkoa dirudi. Joko malabar horrek koloretako boloak botatzen ditu airera: dub elektronikoa, soul izoztua eta harrian zizelkatutako erritmo oinarriak. Oraingoan ordea, gehienek etxeko asmakizunak dirudite, aurrez inoiz izan ez balira bezala. Portishead taldearentzat Third diskoa dena da Heligoland Bristolekoentzat. Mamuz beteriko diskoa da, norbait maindire azpian dagoen airea ateratzen saiatuko balitz bezala.
Eragozpen hori gaindituta, galdera ondorengoa da: aurrekoa Massiveren gaitzespidea edo entzulearen aurreiritzia da? Erantzuna ez dago guztiz garbi… Heligoland diskoak oso abesti landuak ditu, gehienak gauzaren alde ilunera bidaliak. Hemen Burial soilik falta da zeroz azpiko dubstep pixka bat sartzeko. Ohikoa bihurtu den moduan, diskoaren erakargarritasunaren zatirik handiena gonbidatuen bokalean dago. Hope Sandoval Liz Fraserren hutsunea betetzen saiatu da “Paradise Circus” abestian, Damon Albarn xuxurlari eta ilun ageri da “Saturday come Slow” abesti tristean, Horace Andy beti bezain zuzen ageri da “Girl I love you” abesti bizian, Guy Garvey melodramatiko ageri da “Flat of the Blade” abesti minimalistan eta Martina Topley-Bird sentsual ageri da “Babel” abestian. Amaieran, “Atlas Air” abestiaren zazpi minutuek gainditua ematen diote Heligoland diskoari.
Zuen iritziak