Artxiboa

‘Guggenheim’rekin etiketatutako sarrerak

Art After Dark zozketako irabazleak

2010(e)ko Otsailak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

a

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Bihar gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Ivo Paulo

Maider Uriarte Idiazabal

Daniel Eguren Aldazabal

Maitane Ibañez Irazabal

Markel Anasagasti Intxausti

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , , ,

5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu datorren Art After Dark saiorako

2010(e)ko Otsailak 16 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

a

Otsailaren 19an Berlingo giro elektronikoko DJ entzutetsuenetako bi Guggenheim Bilbao museoan izango dira Art After Dark saio berri batean: Kiki eta Sascha Funke DJ. Biak ala biak Bpitch Control diskoetxe ospetsuko kide dira. Ekitaldira gerturatzen direnek, Robert Rauschenberg: Gluts eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak erakusketez gozatu ahal izango dute Europako giro elektronikoko bi DJ onenetakoen musika entzuten duten bitartean.

Demoden 5 sarrera bikoitz ditugu zuen artean zozkatzeko. Zer egin behar duzu Art After Dark saiorako sarrerak eskuratzeko? e-mail bat bidali zure izen-abizenak adieraziz. Ostegun eguerdian argitaratuko ditugun bost irabazleen izen-abizenak.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , ,

Art After Dark saioaren kronika Miss&MisterAAren begietatik

2010(e)ko Urtarrilak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Ostiralean Bilboko Guggenheim museoan egin zen “Art After Dark” saioan izan ginen Bimba Bosek eta David Delfinek osatutako tandema, edo gauza bera dena, Michelle eta Romy DJ, gertutik ikusteko. Aitortu behar dugu bikoteak zeregin horietarako dituzten gaitasunekiko eszeptizismoa genuela sartu aurretik.

Ez ginen harritu iritsi eta Guggen jendez beteta zegoela ikustean! Ingurune honetan oso maitatuta den Alaskak ere ez zuen lortu museoa modu horretan betetzea. Murrikaz geure buruari galdetu genion Bilboko programazioa eskasa ote zen, ikusteko grina hainbesterakoa zen edo guk sentitu genuen kuriositate morboso bera sentitu zuen jendeak gau hartan bikotea ikustera gerturatzeko.

Hala ere, gure harridurarako bikoteak ez zuen denbora asko behar izan guztiok dantzan jartzeko! Gertukoak, dibertigarriak eta karismatikoak izan ziren, Bimba bereziki. Bimba aurrez aurre ikaragarria eta izugarri ederra da.

Egia da Dj teknikarik ez dutela. Hobe litzateke beraietaz hitz egiterakoan disko jartzaile gisa hitz egitea. Hala ere, beroan sarrarazi ziguten eta txinpartak aterarazi zizkiguten Feverren… Dantzan gelditu gabe jardutea lortzeaz gain, ingurua umore onez eta giro onez bustitzea lortu zuten. Egon ez zinetenek gau handi bat galdu zenuten!!!

Egin, egin dantza madarikatuok!

Miss&misterAAk egina Demoderentzat

Art After Dark zozketako irabazleak

2010(e)ko Urtarrilak 14 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Bimba

Hauek dira Art After Dark ekitaldirako zozketan irabazle suertatu diren lagunak. Bihar gauean izango da ikuskizuna, Guggenheim museoan:

Ana Isabel Martinez

Ana Medina Alava

Eva Berra Gonzalez

Estibaliz Gomez Sanz

Andres Iglesias

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Bost sarrera bikoitz ditugu datorren Art After Dark saiorako

2010(e)ko Urtarrilak 11 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Bimba

Urteko lehen Art After Dark saiora joateko bost sarrera bikoitz zozkatzen ditugu.

David Delfin diseinatzaileak eta Bimba Bose abeslari eta modeloak musika emanaldia eskainiko dute hilaren 15ean Bilboko Guggeheim Museoan.

Bilboko museoak jakitera eman duenez, abenduaren 15ean, gauerdian, David Delfin jendeaurrera agertuko da, Michelle DJ bihurtuta, ”wedding” estiloko musika saioa eskaintzeko. Jarraian Bimba Boseren txanda izango da. Modeloa Romy DJ gisa arituko da,”prom dance” doinuek bertakoei eskaintzeko.

Ekitaldira joan nahi baduzu, idatzi ezazu  e-mail bat zure izena eta abizena adieraziz. Ostegun eguerdian jakinaraziko ditugu bost irabazleen izenak.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Guggenheim museoak Eric eta Mary Rossen azken performancea eskainiko du

2009(e)ko Azaroak 9 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Datorren ostegunean, azaroaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Boulevard d’Reconstructie performance-aren nazioarteko estreinaldia eskainiko du. Ekoizpen hau Eric Ross musikagileak eta Mary Ross bideo-artistak osatzen duten Ultimedia Concept talde estatubatuarraren azken lana da.

Performance esperimental honetan bideoak eta argazkiak pianoaren, gitarraren eta, batez ere, thereminaren (musika tresna elektronikoen artean lehenengoetako bat) musikarekin uztartzen dira. Musika zuzenean joko du Eric Ross-ek eta hainbat estilo nahastuko ditu: jazza, musika klasikoa eta seriala.

1977tik aurrera, Eric and Mary Ross Ultimedia Concept taldea multimedia kontzertu ugaritan aritu da, baita mundu osoko jazz jaialdi, museo eta arte-zentroetan ere.

18:30ean, performace-a hasi baino ordu eta erdi lehenago, sortze-prozesu bat eskainiko dute bi artistek. Bertan elkarrekin lanean eman dituzten hogeita hamar urte hauei buruz hitz egingo dute eta orain arte egin dituzten performance batzuen adibideak eskainiko dituzte. Horrez gain, bertaratzen direnek bideo-artearen sorreraren inguruan eta honek argazkigintzan eta teknologia berrietan izan duen eraginaren inguruan solas egin ahal izango dute artistekin.

Sarrerak eskuragarri daude Guggenheim museoko leihatiletan eta museoaren webgunean. Guk bi sarrera bikoitz ditugu, e-mail bat bidaltzen diguzuenon artean zozkatzeko.