Artxiboa

‘Global Funk’rekin etiketatutako sarrerak

GLOBAL FUNK PARTIAK DJ FARRAPOrekin (Italia)

2011(e)ko Martxoak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

djfarrapo

GLOBAL FUNK PARTY!

11/03/2011 | 23:00

Global Funk presents:

DJ FARRAPO + ARKA! Djs @ KAFE ANTZOKIA

Bilbao


12/03/2011 | 23:00

Global Funk presents:

DJ FARRAPO + MAKALA Djs @ LE BUKOWSKI

Donostia-San Sebastián

13/03/2011 | 23:00

Global Funk presents:

DJ FARRAPO (Italy) @ BE BOP

Donostia-San Sebastián


DJ FARRAPO (Italy)

Dj, ekoizle eta musikari italiarra da Farrapo. Ospea dj bezala egin duen ibilbide sendoak ekarri dio, Brasil eta Europako areto eta jaialdi ezagunetan emanaldiak eskaini dituelarik. Rainer Truby (Alemania), Paul Murphy (Erresuma Batua), Buscemi (Belgika), Flow Dynamics (Australia), Drumagick (Brasil), Zero DB eta beste hainbat dj-en alboan taularatu da. Mundu osoko doinu tradizionalen eragina erakusten duen soinua erakusten dute bere ekoizpenek. Maisuki nahasten ditu Balkanetako, Brasileko eta Afro soinuak gaur egungo drum´n´ bass, broken beat eta break beat bezalako estiloekin. 4 single argitaratu ditu: Baiano Vem Baiano Vai, 2006; Afro Art rec – Spaghetti Samba; 2007; Record Kicks – Frango Assado, 2008 eta Tam Tam studio – Swingy Mama, Resense. 2010 . Gainera, ‘Hotel Costes 11′, ‘Brazilectro 10′ eta ‘Sambass’ bilduma ezagunetan parte hartu du. Alemaniako Agogo rec diskoetxeak bere disko berria argitaratuko du 2011ko udaberrian.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Alice Russell & Tm Juke Bilboko Kafe Antzokian

2011(e)ko Urtarrilak 5 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Global Funk party: Alice Russell + TM Juke, urtarrilak 20 osteguna

Kafe Antzokia, Bilbo – 21:30 10 euro

Alice Russell-ek gaur egungo nazioarteko soul eszenako ahots indartsuenetakoa dauka. Quantic, Nostalgia 77 edo TM Juke bezalakoekin egindako kolaborazioei esker egin da ezagun. Bilbon zuzenean arituko da datorren urtarrilaren 20an TM Juke dj eta ekoizlearekin batera.

2004an argitaratu zuen lehen diskoa. Tru Thoughts diskoetxeak argitaratutako Under the Munka Moon lanean, bere lehen single, kolaborazio eta abestiak bildu zituen. Gero, Then Came my favourite letters (Tru Thoughts), Under the Munka Moon II (True Thoughts), Alice Russell – Live in Paris (True Thoughts) eta  Pot of Gold (Six Degrees) bezalako lanak argitaratu zituen.

Grant Daddy G (Massive Attack), Lonnie Liston Smith, Femi Kuti, De la Soul, Amy Winehouse, David Byrne eta Farboy Slim bezalako musikariekin egin ditu kolaborazioak.

Alex Cowan-en proiektua da Tm Juke. Dj eta ekoizle lanak egiten ditu eta Jazz, Funk eta Soul doinuak sortu eta nahasten ditu sampler-en laguntzarekin.

Maps from the wilderness (Tru Throughts) eta Forward bezalako diskoak argitaratu ditu eta TM Juke And The Jack Baker Trio taldeko kidea da.

Categories: Musika Tags: , ,

Dj Tudo Donostiako Bukowski aretoan, Global Funk festa

2010(e)ko Azaroak 5 Arka n´ hell Iruzkinik ez

2010/11/06 – 23:00

Global Funk presents: DJ TUDO + MAKALA Djs @ LE BUKOWSKI, Donostia

Dj Tudo brasildarra Donostian arituko da larunbat honetan, azaroak 6.

Alfredo Bello, aka Dj Tudo, baxujole izateaz gain beste instrumentu batzuk ere jotzen ditu, samplerra, perkusioa, teklatuak, etab. Zuzenean Lee Scratch Perry, Adrian Sherwood, Otto edo Apollo 9 bezelakoekin aritu izan da.

Ekoizle lanetan, Ligiana, Junio Barretto, Cerebro Electronico eta beste hainbat artistekin grabatu eta gero, 2008an bere lehen lan luzea kaleratu zuen “Garrafada. Orain, “Nos Quintais do Mundo”, Dj Tudo e Sua Gente de Todo diskoa aurkeztera dator. Europan zehar egiten ari den bira London, Warsaw, eta Madriletik pasa ondoren Donostiako Le Bukowski aretora iritsiko da. Dj formatuan bere lanarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Categories: Musika Tags: ,

On The Road inagurazio ekitaldia

2010(e)ko Irailak 14 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ontheroad

Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako 2007-2008 beka eskuratu zuten artisten erakusketa egingo dute Rekalde aretoan. Irailaren 16tik azaroaren 14an egongo da erakusketa ikusgai.

Inagurazio ekitaldian Global Funk kolektiboko arka & Makala arituko dira eta irailaren 16an egingo dute arratsaldeko 19:30etan. Sarrera doan izango da.

Erakusketan ondoko artistek parte hartuko dute:

Nadia Barkate
Itziar Barrio
Marion Cruza
Usoa Fullaondo
Álvaro Martín
Jasone Miranda-Bilbao
Luna Pérez-Visairas

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Global Funk party, Adrian Fever

2010(e)ko Otsailak 17 Arka n´ hell Iruzkinik ez

AdrianFever

Global Funk ekimeneko lagunek festa berri bat antolatu dute. Otsailaren 19an ospatuko da Donostiako Bukowski aretoan, gaueko 11-etatik aurrera.

Adrian Fever-ek hamar urte baino gehiago daramtza dj lanetan.Hasiera batean, Bilboko Comics aretoan aritu zen gero Bullit Groove Club aretoa sortzeko.Gaur egun, Fever-en ari da musika jartzen eta hango Black Fever aretoan entzun daitezke bere emanaldiak.Bill Brandon, Johnny Lyttle, Soledad Brothers edo Jon Spencer, ez dira bere emanaldietan falta, eta Chicago, Madrid, Barcelona, Berlín eta Londres-en aritu da musika jartzen. Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (Acid Jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Carlo Coupe (Funkorama Records) eta Jose Castillo (Afrodisia / Madrid) bezalakoekin partekatu du dj kabina.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

GLOBAL FUNK PARTY!

2010(e)ko Urtarrilak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Jadd

2010 / 01/  29

23:00etan

Global Funk Party:

JADD (Madrid) + MAKALA Djs @ LE BUKOWSKI

Donostia-San Sebastian

2010/01/30

23:00etan

Global Funk Party:

JADD (Madrid) + ARKA Djs @ BULLITT GROOVE CLUB

Bilbao

————————————————————————————————–

JADD (Madrid)

————————————————————————————————–

JADD 80ko hamarkadaren erdialdetik dago presente Madrilgo musika beltzeko zirkuituetan.Madrilgo klub ezagunenetakoetan egin du lan: Siroco Soul Club (90-95), Kathmandu Jazzin Club (95-08), Marula café (2003. urtetik), eta, horrez gain, sustatzaile ere aritu da Soul Cellar, Funky People, Soul Cargo eta Blackout klubetan. Jazzin Club disc-jockey taldeko kide da eta egun Marula café-n eta Kathmandu-n ari da dj lanetan.Improvisto! saileko bi diskoen egilea da. Serie horrek 70ko hamarkadan Hi Top diskoetxerako egindako grabaketak biltzen ditu, nazioartean ere da ezaguna eta oso kritika onak jaso ditu, gainera. 2006an Madrilgo Hiri Kultura festibalera gonbidatu zuten, 2007an Gasteizko Jazz Jaialdira; Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdian izan da hainbatetan, baita Minijazz/Gasteiz, Jazzaldia/Donostia eta S.O.U.L. jaialdietan ere, besteak beste. Horrez gain, beste hainbat hiritako soul, jazz eta funk klub eta ekitaldietan izan ohi da: Soul4real (Bilbo), Movin On (Bartzelona), eta Colonia, Dresden, Dusseldorf, Hamburgo eta Goterborg hirietako musika beltzeko klub garrantzitsuenetan aritu da. 1986an musika beltzean espezializatutako Atlantic City irrati-programa sortu zuen. Programa hori 90eko hamarkadaren erdialdean Soul Incorporated-en eman zuten, hiru urtez. Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluko Dialsoul taldeko kide izan da duela gutxi arte, taldea desegin arte, hain zuzen. Disko bilduma handia du, batez ere lehen edizioz osatuta, aldizkari espezializatuetan idatzi ohi du, eta Vampisoul eta Guersenn diskoetxeen hainbat lan berrargitaratzeko erabilitako material grafikoa berea da.

Categories: Musika Tags: ,

Tobias Kirmayer by Global Funk

2009(e)ko Abenduak 11 Arka n´ hell Iruzkinik ez

TobiasKirmayer1

Global Funk-ek urteko azken emanaldiak eskainiko ditu. Programazioak datorren urtean jarraituko du.

Oraingo honetan, Munich-etik datorkigun Tobias Kirmayer-ek musika beltzaren doinurik dantzagarrienak ekarriko dizkigu:

Abenduak 11 + dj Makala, Le Bukowski, Donostia 23:00

Abenduak 12 + dj arka + adrian fever, Black Fever, Bilbao 00:00

90. hamarkada hasieran ekin zion Tobias Kirmayerek bere disko bilduma osatzeari. Berehala, anaiak eraginda, biniloaren yonki batean bilakatu zen. Hasiera batean Funk, Soul eta Hip Hop doinuak biltzeari hasi bazion ere urteekin Afro, Latin, Brasilia, Funky Breaks edo Funk Beats lanak ere biltzeari ekin zion. 2000. urtean dj profesional bilakatu zen.

2006an Daniel Köhler-ekin batera Soul Popcorn izeneko irrati saioa egiten hasi zen. Municheko M945 irrati librean emititzen zen irratsaio honetan funk, soul eta latin-boogaloo doinuak nagusitu ziren.

Ekoizle moduan Dustyren “Revolver theme” kantuan parte hartu zuen, “Jazz & Milk breaks vol.1” bilduman azaldu zen abestia. Musikagile ezberdinekin lanean dabil azkenaldian, tartean Sagaflex alemaniarra, herrialde hartako Hip Hop eszenan ezinbesteko erreferentzia. Ekoizle moduan egin duen azken lana Fresh Mark & Black Hawken “I got the number” abestian izan da, non The Soul Investigators bandak ere parte hartu duen.

Hilabetero Resgistratur areto ezagunean Holy Grail festak antolatzen ditu: Old School, Turntable Jazz eta beste hainbat estilori ateak irekiaz.

2005eko urtarrilean Movements izeneko lehen bilduma argitaratu zuen Perfect Toy Records diskoetxean. Bigarren lana, Movements 2, 2006ko uztailean kaleratu zen. Tramp diskoetxearentzat This is my thing- selected freestyle compiled by Tobias Kirmyer bilduma lana ere argitaratu zuen eta momentu honetan Jazzkombinat izeneko proiektuan lanean dihardu.

Egunotan Soul, jazz, funk eta hip hoparen ezinbesteko erreferentzia da Tobias. Europa osoan zehar ezagun, abenduaren 11an Donostian eta 12an Bilbon izango da Global Funk egitasmoari esker.

Categories: Musika Tags: , ,

Global Funk party rules!

2009(e)ko Urriak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Gaztea irratiko arka! (Global Funk) eta Makala (Boom Shaka Laka) dj-ek, indarrak batu eta euskal herriko hiriburuetako klub eszena bultzatzeko asmoarekin dabiltza. Horretarako, hilabeteko asteburu batean dj ezagunak gonbidatzen dituzte. Gasteizko Jardin de Falerina eta Cafe Dublin, Donostiako Le Bukowski eta Be bop, eta Bilboko Bullit, Kafe Antzokia edo Amor de Madre aretoetan antolatzen dituzte bere festak. 2008ko Maiatzean hasi ziren eta asteburu honetan Miqui Puig ekarriko dute; Global Funk-ek dantzatzera gonbidatzen zaitu!

09/10/23 Bilboloop festival: arka! & Makala, Amor de Madre, Bilbo 00:30
09/10/24 Skunk Funk store: arka! Plaza berria, Bilbo (12:00 – 14:00)
09/10/24 Miqui Puig & Makala, Le Bukowski club, Donostia 23:30

Categories: Musika Tags: , ,