Artxiboa

‘festa’rekin etiketatutako sarrerak

Sua party

2010(e)ko Ekainak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez
Categories: Musika Tags: ,

Vice Magazine & Jägermeister house party

2010(e)ko Urtarrilak 20 Korova Iruzkinik ez

VICE MAGAZINEk eta JÄGERMEISTERrek Bartzelonan iragan azaroaren 26an aurrera atera zutena, jai bat baino zerbait gehiago da. Parrandaren kontzeptu berri bat da, proportzio berean bahiketa kolektiboa, ospakizun basatia, happening artistikoa eta show trufagarria dituena. Gonbidatuak hiri kanpoaldeko lokalizazio sekretu batera eraman zituzten eta okasiorako dekoratutako etxe batean hartu zituzten. Musika Vinila & The Lucky Dados, Fuckin’ Bollocks, Rosvita, Cuzo, DJ Jacques Strap, Mushroom on a Rose, Zombie Kids vs Nasty Mondays, DJ Shirkhan, DJ Coco eta beste hainbatek jarri zuten eta arteak ere izan zuen bere tokia. Jägermeisterren igerilekuan oinak busti zituzten. Baliteke ez sinestea edo ezin imajinatu ahal izatea, baina horretarako daukagu ondorengo bideoa…

Tiovivo jaia

2009(e)ko Ekainak 30 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Mary Poppinsen filme batetako eskenatokian bageunde bezala, joan den igandean Bilboko Doña Casilda Parkean Tiovivo jaia ospatu zen. Ekimen honen antolaketa Garabat eta Concept Councileko lagunen esku egon zen. Guztira, hogeitamarren bat lagun biltzea lortu zuten pasteltxo, otarteko eta koktel inprobisatu artean.

Parte hartzaile ausartenak XX.mende hasierako jantzi eta jakiak ekartzen ausartu ziren, garaiko pic-nic-ak imitatzeko esperoan.

Bitartean, parkeko zaldiko-maldiko zaharrean Alaskaren azken diskoko doinuak entzuten ziren, eta aldizka, hogeitamarren bat urteko partaide multzoak salto egiten zuen egurrezko zaldikoetara.

Arratsaldeak ordea, zorigaiztoko ezusteko bat izan zuen festak aurrea egin ahala; euri zaparrada mardula. Dena den, igande arratsalde hartan lasaitasun eta giro ona nagusitu zen bertara urreratu ziren lagunen artean.

Categories: Sailkatugabeak Tags: