Artxiboa

‘Ex Is’rekin etiketatutako sarrerak

Ex Is. Experimentala Irudia Soinua

2009(e)ko Azaroak 24 Aiora Kintana Iruzkinik ez

ExIs

Ex is zikloa Begoña Hernandezek eta Itxaso Diazek Zinebi Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdirako eginiko aukeraketa bat da. Aipaturiko zikloa azaroaren 24tik 27ra bitartean egingo da Bilboko Zabalgune merkatuan iluntzeko zortzietan hasita. Ex Is ziklora gerturatzen direnek aukera askeko kreditu bat jasoko dute.

Azaroak 24 asteartea. We TV

Ondorengo zuzendarien presentziarekin:

Felipe G. Gil (ZEMOS98.org)

Joan Carles Martorell (Yerblues.net)

Eztabaida mahai gainean dago. Zeintzuk dira telebistako utopia berriak? Zuzenekoek zentzua izango al dute? Demokrazia bultzatzen duten ereduak sortuko al dira? Telebistak kazetaritza parte-hartzailea onartuko al du? Nola eratuko da ikus-entzunezko merkatu bat produktore gehiagorekin eta amateurren eta profesionalen artean dagoen nahasketarekin? Orotariko audientzia kontzeptuak zentzurik izango al du? Edozein kasutan abiapuntua argi dagoela dirudi. Telebista ez dira eurak. Gu gara telebista.

Azaroak 25 asteazkena. Hamaca

Hamaca bideoartearen eta arte elektronikoen banatzaileak bere proiektua aurkezten du. Katalogoko lau film aurkeztuko ditu: Sally Gutierrezen Manola coge el autobús, La fiambreraren Bordergames, Maria Cañasen Meet my meat eta Antoni Abad eta Gloria Martiren Do outro lado da cidade.

Azaroak 26 osteguna. Bilbao Mix + STB festa

Bilboko bideo sorkuntzak bizi duen momentuaren adierazgarri diren film laburren aukeraketa. Sra. Polaroiska, Estíbaliz Sadaba, Soytomboi, Eduardo Sourrouille eta Elssie Ansareo eta Sinpatron egileak bertan izango dira. Gaueko hamarretan Soytomboi jaia hasiko da Ambigú tabernan.

Azaroak 27. De mente mutua

Ramon Churrucak de mente mutua aurkezten du. Lan horretan Inazio Fernandez eta Manuel Ortega Lasaga artistekin egindako kolaborazioak, bideo performance bat, VJ Anonimousen zuzeneko kontzertua, Bruce Millerren Death of an anarchist filma, Christopher Andersonen Rockett Babedollseko zatiak, Cyrus Aminiren bideo zatiak eta Adrian Garcia zein Faustoren parte hartzea uztartzen dira.