Artxiboa

‘erakusketak’rekin etiketatutako sarrerak

Eduardo Infante Belaza Gallery-n

2010(e)ko Azaroak 5 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Inaugurazioa: azaroak 11 osteguna, 20:00etan

1973 izeneko erakusketa Bilbora iritsiko da Belaza Galleryren eskutik. Eduardo Infantek formatu txikiko 37 ilustrazio bildu ditu. Erakusketaren izenak autorearen jaiotze urteari erreferentzia egiten dio: 1973. Horregatik, 37 lan aukeratu ditu, bat urte bakoitzeko: 73 – 37. Azaroaren 11tik aurrera ikusgai egongo da.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Let Me Dance, Biarritz astinduko duen erakusketa

2010(e)ko Irailak 10 Arka n´ hell Iruzkinik ez

redimr

Biarritzen egingo duten Let Me Dance erakusketak artea rock dantzagarrian bilakatuko du.Irailaren 24an izango da inaugurazio ekitaldia eta Dj Fidel-en musikak girotua egongo da.

HROOM galeriako erakusketa berri hay, Karina Gunz-ek antolatu du. Noventa Grados eta Patio-rekin elkarlanean osatu du erakusketa. Gainera, Noventa Grados-ek Look ezberdinak proposatuko ditu eta Patio irudi eta diseinuez arduratu da.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Tim Burton MOMAn

2009(e)ko Azaroak 16 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Azaroaren 22tik aurrera New Yorkera joatekotan bazara, MOMA museoan Tim Burton zine zuzendari, idazle eta marrazkilariaren lana gertuagotik ezagutzeko aukera izango duzu. Beste mundutik etorritako autore honen lana gustoko dugunok aitzaki ona dugu hara bidaiatzeko.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Makiko Lab, Abisal Espazioan

2009(e)ko Irailak 2 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Makiko Lab proiektua, erakusketa aretoek sortzen eta ekoizten dituzten objektuak berrerabiliz, aretoan bertan, lan bat sortzea proposatzen duen egitasmoa da. Makiko izenpean prozesua, birziklaia eta bilkura bilatzen dituzten artista talde bat dago… Proposamenaren indefinizioa agerian uzten dute izen japoniar honen atzean ezkutatzen diren kideek, eta beren lana, egunetik egunera birdefinitzen diharduen laborategi gisara bizi dute.

Izaskun Alvarez, Maite Camacho eta Alfredo Mortek artistek osatzen dute Makiko eta Makiko lab proiektua irailaren 6tik aurrera ikusgai izango da Bilaboko Abisal Espazioan.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,