Otsailaren 25ean iluntzeko zortzietan hasita, Fernando Gutierrez artistak Noventa Gradosen Gorputza ekimenean parte hartuko du. Asturiarrak bere proiektuen parte aktibo bihurtzen du ikuslea. Irudiak birziklatzen ditu eta ustekabeko transformazioen bitartez ezintasunaren irudimenezko kolektibo bat sortzen du. Fernando Gutierrezek eraikuntza mental batean murgilduko gaitu. Gorputzaren kontzeptua erabiltzen du gertaera eta parte-hartze gogorren abiapuntu gisa.
Ekitaldi eta erakusketa hori Gorputza proiektuaren gonbidapenez egindako azkena izango da. Hala ere, kontua ez da hemen amaitzen. Ondoren, Gorputza Call Processek produzituriko ikusteko aukera izango da Noventa Grados eta liquidDocsen komisariotzarekin. Ezbairik gabe, proiektuaren urrezko paparreko orratza izango da.
Abisal espazioak 2010 urte honetan azpimarratu nahi ditu proiektu kolektiboak eta bertako artista gazteen proposamenak.
Urtarrilaren 9tik 29ra
Maneras verticales. Usoa Fullaondo
Artisak lau urtez egin duen ikerketa lanaren ondorioa aurkeztuko du Bilbon.
Otsailaren 6tik 26ra
Torres, muros y trincheras. Miriam Isasi
Artistak aterpearen eraikitze prozesuen gaineko proiektu bat egin du, analisi kontzeptual eta in-situ egindako lan prozesual batetik abiatuta.
Martxoaren 6tik 26ra
Enterrar los problemas y esperar a la llegada de los zombis. Ana García-Pineda
Apirilaren 3tik 23ra
Poderes unidos. Javier Fresneda eta Santiago Pinyol
Topaketa bat bultzatu nahi du bertako agente magikoen artean eta artearen eta magiaren arteko loturen gainean hausnartuko duen dokumentazio gune bat sortu.
Maiatzaren 8tik 28ra
III Certamen de Arte Hormonado
Ekainaren 5etik 25era
Abisal
Ekainaren 26tik uztailaren 3ra
Amorphophallus Titanum. Santiago F. Mosteyrín
Artistak aretoko horma batean landare erraldoi bat margotuko du. Orotara, 72 ordu beharko ditu arte lana amaitzeko eta amaitutakoan erakusketa hil egingo da.
Estibaliz Hernandezek erakusketa berri bat zabalduko du datorren abenduaren 23an. Ekitaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta erakusketa irekita egongo da 2010eko otsailaren 6a bitartean.
“Itsasoan gizona bere urteetatik askatzen da, suge bat bere azaletik bezala, bere bizitzako edozein garaitan beti da haur bat.”
Itsasoan dago betiereko gaztetasuna, han sentitzen dut bizitzan ezer ez zaidala gertatuko naturak konpondu ezin duena.
Zutik nire taularen gainean, nire kopeta haize arinak kolpatzen du eta egoismo guztia urtu egiten da.
Begi-globo transparente batean bihurtzen naiz, ez naiz ezer, dena ikusten dut, edertasun geldiezin eta hilezkor baten maitalea naiz.
Zerumugaren urruneko marran gizonak bere izaera bezain ederra den zerbait kontenplatzen du.
Gaur, azaroak 26, Noventa Gradosen baitan, beste artista batek Gorputza ekimenean parte hartuko du. Jon Cazenave argazkilaria erakusketa-espazioan sartuko da eta Gorputzaren bere ikuspegia azalduko du. Zuri beltzeko argazkien bitartez, Cazenavek hausnartzera eta emozioz beteriko munduan barneratzera bultzatuko du ikuslea. Erakusketaren irekiera ekitaldia gaur egingo da iluntzeko zortzietan. Erakusketa irekita egongo da gaur hasi eta 2010eko urtarrilaren 9a bitartean.
Ikasketaz ekonomilaria den donostiarrak bere bizitzari norabide aldaketa bat eman eta argazkilaritzan lan egiten hastea erabaki zuen. Une horretatik bertatik ez da gelditu eta giza baldintzarekin loturiko lanak garatzen eta hausnarketa bultzatzen duten irudiak bilatzen aritu da. Jon Cazenaveren hitzetan “argazkilaritza inguratzen nauen mundura gerturatu eta nire sentimenduak kanporatzeko hizkuntza moduan ulertzen dut. Honela, hitzekin azaldu ezin dudana kontatzen dut.”
Zalantzarik gabe Gorputzako erakusketarik sentituena da, ezin duzu galdu!
Erakusketa abenduaren 16an zabaldu zuten, Arizko Dorrean, eta urtarrilaren 13ra arte izango da ikusgai. Maila altuko modan azken 130 urteetan izandako joeretatik egindako ibilbidea du bisitariak zain bertan.
Nazioarte mailako diseinatzaile ospetsuenen berrogeita hamar jantzi baino gehiago erakutsiko dituzte: Balenciaga, Yves Saint Laurent, Coco Chanel eta Christan Dior.
Lan horiek guztiak, goi mailako diseinatzaileen lana nola aldatu den erakusten diguten jantziok, ikusi nahi dituztenek ordutegi zabala izango dute: 09:00etatik 21:00etara astegunetan, eta 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara igande eta jaiegunetan, esan bezala urtarrilaren 13ra arte.