Artxiboa

‘Diseinua’rekin etiketatutako sarrerak

Huggin´, poltsan bilakatzen den jertsea

2010(e)ko Azaroak 8 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Erabilera ezberdinak dituen jaka urkitu dugu. Huggin´, besarkada esan nahi du ingelesez, poltsan bilakatzen den jaka edo jertsea da. Erraz egiten da aldaketa hori horretarako itsatsita dituen botoi koloretsuei esker. Gainera, diseinu erakargarria duenez, erabiltzeko gogoa ematen du.

Huggin´ egunero erabiltzeko jaka edo jertsea da, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objetuak eramateko balio duena.

Categories: Moda Tags: ,

Jorge Peñagarikano diseinatzailearen erakusketa Bilboarte Fundazioan

2010(e)ko Irailak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Altzariak diseinatzen ditu Jorge Peñagarikanok eta bere bilduma berriko lanak ikusgai egongo dira Bilboarte Fundazioan irailaren 10etik urriaren 2a egingo den erakusketan.

Injenieritza teknikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gero, diseinu industriala ikasketa amaitu eta Bartzelonan egon da lanean orain arte. Jaialdi ezberdinetan saritua izan da, horien artean cDIM 04-en aipamen berezia jaso zuen.Azkeneko urtea BilboArte Fundazioan ibili da eta bertan egin dituen lanen erakusketa da ekimen honi esker erakutsiko diguna.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

North Kingdom

2009(e)ko Abenduak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

North Kingdom-ek bere ibilbidean zehar egindako lanen bilduma erakutsi digu bideo honetan.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Fátima Urigüen grapa batekin bizirauten

2009(e)ko Abenduak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Petrus markaren 50. urtemuga ospatzeko, Esselte taldeak Grepart sormen lehiaketa antolatu zuen. Bertan, sortzaile gazteek bere grapekin sortu beharreko proposamenak erakusteko trebezia erakutsi behar zuten.

Parte hartzaileak kategoria ezberdinetan lehiatu ziren eta sormen ideia hoberenaren atalean Eitb.com-eko gure lankide Fátima Urigüen-ek irabazi zuen lehen saria.Cómo sobrevivir con una grapa lanarekin grapa batekin bizirauteko moduak erakusten dizkigu.

Bartzelonako Rojo erakusketa aretoan burutu zen sari banaketa eta bertan izan ziren epaimahaieko kide Limow artista eta Javier Mariscal.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Skinlins by Monkeymen

2009(e)ko Abenduak 14 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Berlineko Monkeymen kolektiboak bere sormen berriena erakutsi digu. Irudimen handiko lana da berea. Gizakiaren erraietara bidaia egin dute eta gu bidai horren protagonista izan gara.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Bala Roja katalogo berria sarean!

2009(e)ko Abenduak 9 Carol Marin Iruzkinik ez

“Ez ditu bi zapatila berdin egiten, ez ditu bi pertsona kamiseta berarekin janzten, ez ditu nortasun ezberdineko bi pertsona marrazki berean islatzen, ez ditu txapel batekin bi aurpegi estaltzen.

Ehungintzako multinazionalak nekatu dira egiteaz eta eurekin nekatuta dauden horientzat heldu da Bala Roja zigilua. Bala Roja bereizgarri bakar eta pertsonala da estiloz jantzi nahi duen pertsona ororentzat.

Arropetan esklusibitatea orain gutxi arte, pasareletan euren modeluak paseatzen dituzten diseinatzaileetara mugatzen zen. Bala Roja zigilua merkatuan sartu da diseinu propio eta bereziak publikoari eskaintzeko. ”

Testua: Jásminka Romanosek Bala Rojarentzat idatzia.

Orain bilduma osoa sareko katalogo berrian!

Categories: Moda Tags: , ,

Ion Fiz diseinatzaileak Gabonetarako botila bat diseinatu du

2009(e)ko Abenduak 3 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Ysios_ION FIZ_Low

Ion Fizek eta Ysios upategiak indarrak batu dituzte, elkarrekin ardo botila bat egiteko. Diseinatzaile euskalduna arduratu da botilaren diseinuaz eta Ysios upategia gainerakoaz. Gabonak ate joka ditugun honetan oparitzeko objektu ona izan daiteke. Aipaturiko ardo botila salgai egongo da Ion Fizen dendan eta Ysios upategian.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , , ,

Glow in the dark

2009(e)ko Azaroak 19 Arka n´ hell Iruzkinik ez
Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Olivia Aracil: mellow girl

2009(e)ko Urriak 23 Korova Iruzkinik ez

Iruñean jaio bazen ere gaur egun Bartzelonan bizi da Olivia Aracil. Argazkilari eta diseinatzailea izanda, arropa marka eta medio ezberdinentzat lan egin du. Gaur egun H Magazine aldizkariko eduki digitalen editore, diseinatzaile eta argazkilari lanak egiten ditu. Gainera, Bigas Lunaren Yo soy la Juani eta Neuvelle filmetan lan egindakoa da. Hori gutxi balitz, Bartzelonako Bread and Butter eta Barcelona Fashion Week jaialdietan produkzio eta postprodukzio lanak egin ditu.

Bere lanak joera sentikorra erakusten du, eta hori, erabiltzen dituen kolore eta formen arteko dinamikari esker lortzen du. Argazkietan erakusten dituen modeloak egitura bizi eta disdiratsuan aurkezten dizkigu. Bere lana bere webgunean jarraitu dezakezu, gu bezain estasiaturik gelditzeko arriskua duzularik.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Anillarte

2009(e)ko Urriak 6 Korova Iruzkinik ez

Eskaintza ezberdina izateko asmoarekin sortu da Anillarte. Eraztun eta altzairuz osatutako lanak dira hauek. eta erabilitako materialaren gogortasuna produktu bero eta erosoan bilakatzen da. Horregatik, proposatzen dizkiguten arropa eta diseinuak momentuak eskatzen digun joeretara moldatzen dira, pieza bakoitzak gorputzari itsatsi eta forma bereziak lortuz.

Forma sinpleenak diseinu askoko lanetan bilakatzen dira, emaitza deigarriak lortuz. Armadura moduan erabilitako piezak bitxi dotoreetan bilakatzen dira, estilo nahiz joera ezberdinetara moldatuz.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,