Hortza hortzagatik: malomuymalo erasoan dator berriz
2000. urtean sortu zuten Julián Vallejo eta Elena Ascarzak Malomuymalo egitasmoa, arte plataforma honen bidez, pintura, argazkigintza, literatura, diseinu, moda eta lan grafikoak sustatzeko asmoz.
Ordutik hainbat egitasmotan aritu da bikotea, beti ere, kultura japoniarrak, zineak eta ilustrazioak berebiziko garrantzia izan duelarik. Duela gutxi, Itxaso Diazek gidaturiko noventa grados galeriaren Gorputza proiektuan parte hartu dute Miedo y moda erakusketan.
Ostiralean, urriak 2, Malomuymalo bere azken lanarekin hurbilduko da Bilboko garabat galeriara. Erakusketak ojo x ojo diente x diente du izena eta hogeita hamabi ilustraziotan bisitariek, desira eta plazer gordinez beteriko irudiak aurkituko dituzte. Egileek dioten bezala “lanetan ez duzu bake, maitasun eta hitz goxorik aurkituko”. Beraien asmoa “ezegonkortasun eta pelbis mugimendua sortzea da garunean, eguneroko bizitzaren absurduaz jabetu eta kritiko izateko asmoz”.
Egun berean, euren lana biltzen duen liburua ere aurkeztuko dute galerian bertan.
Erakusketa arratsaldeko 20:00etan zabalduko dute eta ikusgai izango da azaroaren 4a bitartean.










Zuen iritziak